Francisco Asenjo Barbieri (Madril, 1823ko abuztuaren 3an - 1894ko otsailaren 17an) konpositore eta musikologo espainiarra izan zen, zarzuelen autorea gehienbat.
Zartzuelen aita eta hizkuntza musikalaren aitzindari kontsideratzeaz gain, zinez espainiarra den antzerki musikal baten sortzaile moduan ere ohoratzen da Barbieri.
60 zartzuela inguru konposatu zituen eta horien artean espiritu popular eta asmamen handiko hauek nabarmentzen dira: Jugar con fuego (1851), Los diamantes de la corona (1854), Pan y toros (1864) eta El barberillo de Lavapiés (1874).
Biografia
Amaldeko aitona alkaide zen madrilgo Teatro de la Cruz antzertian denbora ugari igaro izan zuen bere haurtzaroan. Geroago, bertako kontserbatorioan hasi zen non piano (Pedro Albéniz irakasle zuela), kantu (Baltasar Saldonirekin), klarinete eta konposizio (Ramón Carnicer i Battleren eskutik) ikasketak egin zituen.
Klarinete bezala Milizia Nazionalaren musika bandan sartu zen eta italiar operako konpainia betekin elkartu zen. Bien arteko harreman onak zirela eta, Il Buontempone opera idatzi zuen Barbierik eurentzat, baina konpainiaren porrot ekonomikoa zela eta ezin izan zuen estreinatu. Kritikari moduan eta Real Palacio antzertiko oroitarazle moduan ere aritu zen, non bere existentzia iragankorrak aurrera egitea eragotziko zion. Musika aldizkari bat ere sortu zuen, La España musical izenekoa. Honen ondorioz, sortu berri zen musikologiaren zientzian interes handia piztu zitzaion. Felipe Pedrellekin batera, zientzia honen lehen ordezkaria izan zen espainian.
1840ko hamarkadan gaurkotasun handia zuen opera nazionalaren polemikan parte hartu zuen. Azkenean gaztelaniazko antzerki musikalak bultzatzeko ekimenera batu zen, zartzuelen birsortze ikusgarrian amaituko zena eta generoa indartuko zuen Sociedad Artisticaren sorrera ekarriko zuena Gaztanbide, Ynzenga, Hernando eta Oudriden lankidetzarekin. Arrieta taldera batu zenean, 1856ko urrian, Teatro de la Zarzuela sortu zuen Madrilen, Jovellanos kalean.
Antzerkiari eman zizkion urte hauetan 70 zartzuela baina gehiago idatzi zituen. Hauek dira nabarmenenak: Gloria y Peluca (1850), Jugar con fuego (1851), Todos son raptos (1851), El marqués de Caravaca (1853), Los diamantes de la corona (1854), El sargento Federico (Gaztanbiderekin batera, 1855), Mis dos mujeres (1855), El diablo en el poder (1856), Un tesoro escondido (1861), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés (1874) eta El señor Luis el tumbón (1891).
Barbierik beste musika genero batzuk ere landu zituen: 1884ean musika jarri zion Visça la pau ereserkiari, Apel-Les Mestres poeta kataluniarraren testua erabiliz eta Versa est Luctum motetea. Artikulu ugari idatzi zituen eta agiri musikalen artxibo esanguratsu bat ere bildu zuen, hurrengo urteetan Sociedad de Autoresek argitaratuko zituenak. Luis Carmena eta Millanen opera italiarraren kronikaren sarrera ere idatzi zuen, italiar generoaren oinarriak madrilera zabalduz.
Kuriositateak
Bere haurtzaroaz geroztik izaera handitzat hartu zen Barbieri, hori dela eta bere aitonak Santa Cruz de la Zarzako Convento de los Trinitariosen sartu zuen, Toledoko probintzian kokatua zegoena. Bertan latina, erretorika eta olerkigintza lantzeaz gain, idazle, kritiko, liburuzale, latinaren eta espainiar literaturaren oinarriak finkatu zituen, bere bizitzan oso baliagarri izango zaizkionak.
Bere bizitzako kuriositate bat zera da, bere amabitxia Blas de La Serna konpositore eta tonadilla abeslariaren alaba izan zen. Badirudi modu horretan igaro zitzaiola musikarako gaitasuna, izan ere, Francisco Asenjok (aurrerantzean kutsu italiarra duen abizenari, Barbieri, lehentasuna emango dio, musikalagoa baita) etekin handiagoa eman ziezaioketen beste ikasketa batzuk alde batera utzi baitzituen musikarengatik. Barbieri Montaner eta Simónek Instrumentos de música populares en Españaren izenean Bartzelonan publikatu zuten Diccionario Enciclopédico Hispano-Americano de Literatura, Ciencias y Artes idazteko egin zen autore taldearen artean zegoen. Honez gain, kultura gastronomikoan ere ezaguna izan zen.
Amaitzeko, zarrabetearekiko zuen interesa eta instrumentu honentzatzako konposatu zituen partituren kopuru altua ere aipatu behar da. Gainera, motetea oso gustuko zuen.