Abraham de Moivre

Abraham de Moivre (Vitry-le-François, Frantzia, 1667ko maiatzaren 26 Londres, 1754ko azaroaren 27) matematikari frantses bat izan zen. Ezaguna da De Moivre formularengatik eta kalkulu matematiko baten bidez, bere heriotzaren eguna iragartzeagatik.

Biografia

Bere aita kirurgialariak, Sedaneko akademia protestantera bidali zuen eta bertan ikasi zuen 1678 eta 1682 bitartean. Ondorengo bi urteetan zehar, Logika ikasi zuen Saumur-en eta 1684an Collège de Harcourt-era joan zen. Jacques Ozanam-ekin ikasi zuen, nahiz eta ez egon baieztatuta titulu akademikoren bat lortu zuenik.

Ezaguna da De Moivre formularengatik eta baita banaketa normalean eta probabilitatean egindako lanarengatik ere. 1697an, Londreseko Royal Society-ren kide izendatu zuten eta Issac Newton eta Edmund Halley-en laguna izan zen.

"Vayan con Abrahám de Moivre a consultar esto. Él sabe mucho más que yo de estas cosas".

Isaac Newton

De Moivrek probabilitatearen The Doctrine of Chances liburua argitaratu zuen eta kalbinista zenez, Nantesko Ediktuaren ezeztatzearen ondoren, bere jaioterritik irten behar izan zuen Fontainebleau-ren ordez (1685). Bere gainontzeko bizitza guztia Ingalaterran igaro zuen. Benetakoa da bizitza txiroa izan zuela eta Slaughter's Coffee House-eko bezero erregularra zen, xakean jokatuz diru pixka bat irabazten zuen lekua hain zuzen ere. James Dodson matematikari eta aktuario britaniarraren irakasle izan zen (17051757).

Londresen hil zen, St Martin-in-the-Fields-en lurperatua izanik, nahiz eta beranduago bere gorpua lekualdatua izan. Bitxia izan zen hil zen egunean hil egin behar zela aurreikusi zuenean. Egunero, aurreko gauean baino hamabost minutu gehiago lo egiten zuela ohartzen joan zen eta hogeita lau orduz lo egingo zuen egunean hilko zela kalkulatu zuen. 73 egun geroago izango liratekela aipatu zuen: 1754ko azaroaren 27an.

Bibliografia

    • H. J. R. Murray. History of Chess. Oxford University Press, 1913, p. 846

Doctrine of chances