Stella Nina McCartney (Londres, 1971ko irailaren 13a) modako diseinaitzaile britaniar bat da. The Beatles taldeko Paul McCartney partaide ohiaren eta argazkilari eta animalien eskubideen aldeko aktibista den Linda McCartneyen alaba da.
(Stella Nina McCartney)
(Alasdhair Willis eta Stella McCartney ezkontzan)
Stella McCartney Londresen jaio zen 1971ko irailaren 13an. The Beatles taldeko Paul McCartneyen eta Linda McCartneyen bigarren alaba da. Bere amaldeko birramonen izen bera du, Linda McCartneyen bi amonek Stella izena baitzuten. Haurtzaroan, bere guraso eta beraien Wings izeneko taldearekin eta bere senideekin batera, McCartneyek zenbait herrialde bisitatu zituen. Bere senideak: Heather tarteko ahizpa (Paul McCartneyengandik legalki adoptatua izan zena), Mary ahizpa zaharrena eta James anaia gazteena. Bere aitak dioenez, Stellaren jaiotzan bizitako une zailetik dator Wings taldearen izena. Alaba zesarea bidezko urgentzi baten bidez jaio zen, eta bitarte horretan, Paul ebakuntza-gela kanpoan zegoen otoitz egiten bere alaba "aingeru baten eskuetan" (on the wings of an angel) jaiotzeko eskatuz. Wings Stella jaio eta denbora gutxira hasi zen bidaiatzen, 1971tik 1980ra hain zuzen ere.
McCartney senar-emazteak, nahiz eta famatuak izan, beraien seme-alabek ahalik eta bizitza normalena edukitzea nahi zuten. Horregatik, Stella eta bere senideak East Sussexeko eskola publikora joan ziren, horietako bat Bexhill College. Stellak baieztatu zuen eskola-jazarpena jasan zuela eskolan egon zen bitartean.
Stella McCartneyei modako diseinuaren interesa 13 urterekin sortu zitzaion, bere lehen txaketa egin zuenean. Hiru urte beranduago, Christian Lacroixen barneko ikasle izan zen, bere lehen modako bilduman lan eginez, bere gaitasunak Savile Rowen hobetzen zenbait urtez.
Bere Ravensbourne College of Design and Communication fundazioan ikasi zuen, modako diseinua Central Saint Martins College of Art and Designen 90eko hamarkadaren hasieran. 1995en bere graduazioko bilduma bere lagun eta Naomi Campbell, Yasmin Le Bon eta Kate Moss super-modeloengandik modelatua izan zen, ad honorem modelatu zutenak hain zuzen ere. Bilduma bere aita famatuak idatzitako "Stella May Day" abestiarekin lagundua izan zen. Gertakizun hau albiste izan zen eta egunkari guztien lehen orrialdean egon zen. Gainera, bilduma osoa Londreseko Tokio denda bati saldu zitzaion. Diseinuak Browns, Joseph, Bergdorf Goodman eta Neiman Marcusei zilegituak izan ziren. 1998an bere ahizpa Maryren ezkontzako soinekoa diseinatu zuen, Alistair Donald telebistako ekoizlearekin ezkondu zena.
Begetariano zorrotza da. McCartneyek ez ditu animalia larruak erabiltzen bere diseinuetan eta animalien eskubideak defendatzen dituen PETA izeneko erakundearen alde egiten du. Bere diseinuetako batzuek bere naturarekiko errespetua islatzen duten esaldiak dituzte, hala nola, Adidasentzako egin zuen txaketetako mahuka batean honako hau jarri zuen: "begetariano kirolarientzako bakarrik da gai". Bere aita ere PETA erakundearen alde egiteagatik ezaguna da, animalia larruak erabiltzen dituzten diseinatzaileen eta animalia larruak janzten dituztenen aurka kexatzen dena. Stellak bere diseinuetan artilea, zeta eta beste deribatu batzuk erabiltzen ditu.
1997ko martxoan, McCartney Karl Lagerfeld Parisko Chloè modako markaren zuzendari sortzailearengandik elkarrizketatua izan zen. Lagerfeld harriturik zegoen markak hartutako erabakiarekin, eta honela argudiatu zuen: "Chloèk ospea zuen izen bat behar zuen eta horrelaxe hartu zuten, baina musika munduan ez modan. Ea alaba aita bezain trebea ateratzen zaigun!" Hasieran eszeptizismoa izan arren, McCartneyen diseinuak arrakasta kritiko eta komertzial izugarriaz gozatu zuten azkenean. Chloèn bere laguntzaile zen Phoebe Philok lagundu zion, ondoren bere karguan jarraitu ziona.
2004an, Madonnaren jantzitegia diseinatu zuen Re-Invention Tourerako, Annie Lennoxena bere udako birarako, eta Gwyneth Paltrow eta Jude Lawena Sky Captain y el Mundo del Mañana filmerako.
Urte hartan bertan emakumezkoentzako kiroleko arroparen diseinu bat jaurti zuen, Adidasen lankidetzarekin. Bildumak igeriketarako, teniserako eta neguko kiroletarako jantziak barne hartu zituen. Horien artean, korri egiteko arropa eta poltsak bezalako pieza informalago batzuk. 2007ko urtarrilean, diseinatzaileak Adidasentzako bere sorkuntzei yoga praktikatzeko Gym Yoga izeneko arropa diseinu berria gehituko zuela aditzera eman zuen. Udaberri-udako denboraldian jaurti zuen, eta ballet eta dantzako uniformeetan inspiratua zegoen, tiranteetako kapa bikoitzeko eta eskote sakoneko kamisetak, igoera baxuko galtzak eta goma malguko zapatak nabarmenduz. Kolaborazio guzti hauek arrakasta izan zuten. Adidasekin eginiko kontratua 2010ean amaitu zen.
2005ean, H&Mrekin kolaboratu zuen. Bilduma arropa informala eta osagarriez osatzen zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Diseinua urte horretako azaroan jaurti zen, eta jaurti zen egun berdinean berehala agortu zen dena, diseinu nagusiaren eta H&Mko diseinuaren antzekotasuna zela eta. 2007ko martxoaren 12an, McCartneyen 42 piezako mugatutako edizio bat salgai jarri zen Ausralian Targeteko 100 dendetan esklusiboki. Prezioen arteko aldea zetazko zapi batetik tafetazko beroki batera $30etatik $200etarakoa zen. Bilduma Txinan fabrikatu zen. Emakumeak bilduma erosteko ezustean eta indarrez dendetara sartu zirenean histeriaz beteriko istiluak eragin zituzten. Arazoetako bat "arropa birsaltzaileak" izan ziren, arropa kopurua handia erosten zutenak ondoren eBay-en saltzeko prezio altuko marka modura. Geroago, erosle batzuek erosi zuten Stella arropa Tergeti itzuli zioten arraroa eta behar baino tamaina handiagokoa zela kexatuz. Horregatik, Targeteko bozeramaile bat defendatu egin zen, Stella arroparen neurria "zintzoa" eta "tamaina handikoa" zela esanez. Beranduago, Stellaren arropa makaldu egin zen haien prezioa ehuneko 60an jaitsi zelako bastidoreetan.
2008ko urtarrilean, McCartneyek Bendon izeneko lentzeria markarekin kolaboratu zuen; departamentuen, denda espezializatuen eta Stella McCartneyen denden bidez gainerako dendetan jaurtitzeko antolatua zegoena. McCartney 2008ko urte hasieran programatu zen, LeSportsacentzako poltsen diseinu bat jaurtitzeko. Bildumak 30 eta 40 arteko estilo kopurua du, eta prezioak $200 eta $500 artekoak dira. Bildumak bidaietarako poltsak, maletak, poltsak eta haurrentzako eta haurrak dituzten amentzako osagarriak izango ditu.
2009an, Stellak Gap enpresarekin haurren arroparen diseinu baterako kolaborazioaren berri eman zuen. Urte hartako azaroan jaurti zen bilduma, eta hau GapKids eta babyGap dendetara eraman zen Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, Erresuma Batuan, Frantzian, Irlandan eta Japonian.
Bere marka propioarekin hasi zenetik, McCartneyek zenbait artistekin ere kolaboratu du proiektu batzuetan, horien artean, Reem Alasadi, Gary Hume, R. Crumb, Jeff Koons, David Remfry eta Ed Ruscha.
McCartney Central St Martinsera joan zen, baina ez zuen lehen mailako gradurik jaso John Galliano eta Hussein Chalayanek bezala. Horretaz gain, modaren industrian "Altzairuzko Stella" edo "Stella geldiezina" bezala ezagutzen da.
2007ko azaroan, Stella hanka bakarreko lepoko bat diseinatu zuen bere aitarenganako urruntasunagatik, emazte berri bat zuelako eta, Heather Mills izenekoa. Modako adituek bere joera "tenkatua" zela pentsatu zuten, baina baita "ordenaz kanpokoa" ere.
McCartney 2003ko abuztuaren 30ean ezkondu zen Alasdhair Willis editore britaniarrarekin, Eskoziako Isla de Buten dagoen Mount Stuart Houseeko kapera katoliko batean, Marquess of Buteren antzinako etxea zena. McCartneyen ezkontzako soinekoa, bere amak 1969ko martxoan Paul McCartneyekin ezkontzeko erabili zuen soinekoaren bertsio eguneratu bat izan zen. Soinekoa berak diseinatu zuen Tom Fordekin batera, Guccin bere nagusia zena. Laguntzak Gwyneth Paltrow, Liv Tyler, Pierce Brosnan eta Madonnaren parte-hartzea ere izan zuen.
Bere lehen semea, Miller Alasdhair James Willis, 2005eko otsailaren 25ean jaio zen. Bigarrena neska izan zen, Bailey Linda Olwyn Willis, eta 2006ko abenduaren 8an jaio zen. Hirugarrena, berriz, mutila izan zen, Beckett Robert Lee Willis, eta 2008ko urtarrilaren 8an jaio zen. Hiruak Londresen jaio ziren, Ingalaterran.
Stella Royal British Legioneko kide da. Bere ahizpa zaharrenez eta bere anaia gazteaz gain, ahizpaorde gazteago bat du, Beatrice Milly McCartney, 2003ko urriaren 28an jaioa, bere aitaren eta Heather Millsen alaba hain zuzen ere.