Sophia Loren

Sofia Villani Scicolone (1934ko Irailaren 20an jaio zen Erroman, Italia), Sofia Loren izenez ezagunagoa dugun aktoresa honek Oscar sari baten irabazle da. 1950an ekin zion bere karrerari; zehazki, Carlo Ponti ekoizlea ezagutu zuen unean. Geroztik, hamarnaka pelikuletan parte hartu du; horietako batzuk kritika zinematografikoak txaloturikoak. Esaterako, Heller in Pink Tights , Two Women edo El Cid.

XX. mendeko aktoresa onenetariko bat bezala kontsideratua izan da behin baino gehiagotan. 1999an American Film Institute-k azken urteetako antzezle garrantzitsuenetarikotzat izendatu zuen.

Biografia

Bere ama Romilda Villani piano-jotzaile famatua zen era bere aita aldiz, Ricardo Scicolone ingeniaria. Bigarren Mundu Gerra bitartean, Napoles hiritik gertu dagoen Pozzuoli hirian hazi zen.

Lorenek 1950ko hamarkadan hasi zuen bere karrera, lehenik pelikula italiar batzuetan pertsonai batzuk antzeztu zituen. Garai hartan, Erroman filmatu zen, Quo Vadis pelikulan parte hartu zuen bere amarekin batera.

Horrez gain, modelo lanetan ere aritu zen zenbait telenobeletan (fotoromanzi), Sofia Villani edo Sofia Lazzaro izena erabiliz. 1957ko irailaren 17an Carlo Ponti pelikula ekoizlearekin ezkondu zen. Bi seme alaba izan zituzten elkarrekin, Carlo Ponti Jr. eta Edoardo Ponti. Behin behinez, ezkontza desegin egin behar izan zuten, Pontiri bigamia praktikatzea salatu ondoren. 1966an berriz ere ezkondu ziren.

Italiatik Mundura

1954an Vittorio De Sica eta Marcello Mastroianni ezagutu zituen eta orduan bertan hasi zen bere karrera aireratzen. Claudia Cardinale, Gina Lollobrigida eta Lucía Bosé-rekin batera, emakume italiar ederrenen taldean sartu zuten, zeinek pikardia eta zirrara nahasten zituzten italiar neorrealismoko filmetan. 1950ko hamarkadaren erdialderako, Sophia Loren Hollywoodeko izar bilakatu zen, Fran Sinatra eta Cary Grant aktoreen alboan pelikula batean antzeztu ondoren. Ondoren, Lorenek Paramount estudioekin bost pelikula egiteko hitzarmena sinatu zuen. Garai hartako bere lanen artean Desire under the elms, Anthony Perkins-ekin; The Pride and the Passion; Houseboat, Cary Grant-ekin eta Heller in Pink Tights (George Cukor, 1960) pelikulak azaltzen dira besteak beste. Sophia Lorenek ikusleen errespetua irabazi zuen, berak parte hartutako komedia eta drametan burututako lan onagatik; batez ere, hobeto adierazten zen proiektu italiarretan. 1960an Alberto Moraviaren kontakizun batean oinarritutako Two Women (Vittorio de Sica) pelikulan parte hartu ondoren, bere karrerak izugarrizko itzulia eman zuen. Bertan, Italiako kanpaina bitartean (1943-45) bortxatua izan zen ama baten papera antzeztu zuen. Hori zela eta, munduko sari garrantzitsuenak jaso zituen: aktoresa onenaren saria Cannes, Berlin eta Venezia-ko zinemaldietan eta aktoresa onenaren Oscar saria ere bai.

1960ko hamarkadaz geroztik, pertsonai historikoak antzeztu zituen gehienbat; esaterako, El Cid (Anthony Mann), The Fall of the Roman Empire, A Countess from Hong Kong (Marlon Brando-rekin batera eta Charles Chaplin-ek zuzendua), Man of La Mancha musikala (Peter O'Toole-rekin batera) eta The Cassandra Crossing.

Hala eta guztiz ere, berak eginiko lanik hoberenak italiar pelikulak dira; esaterako, Marriage - Italian Style (Matrimonio all'italiana) (1964) Vittorio de Sicak zuzendua eta A Special Day (Una giornata particolare) (1977) Ettore Scola-k zuzendua, biak Marcello Mastroianni aktorearekin grabatu zituen.

1980an, Sophia Lorenek berari eta bere amari buruzko pelikula batean antzezteko aukera izan zuen. Pelikula hau, Lorenek idatzitako liburu autobiografikoan (Sophia) oinarrituta zegoen. 1982an, aldiz, bere izena munduko azal guztietan argitaratuz izan zen, izan ere, 18 eguneko kartzela epaia jaso zuen (zergak ordaindu ez izanagatik).

Telesail autobiografikoa eta kartzela

1991an Lorenek Ohorezko Oscar saria jaso zuen zinema munduari eginiko ekarpenagatik. 3 urte geroago, pantaila handira bultatu zen Prêt-à-Porter (Robert Altman) pelikulan parte hartzeko. Lan honetan, Marcello Mastroianni, Julia Roberts, Tim Robbins, Kim Basinger, Lauren Bacall eta Tracy Ullman aktoreekin antzeztu zuen. Agerraldi honi esker Urrezko Globo Sarietarako izendapena lortu zuen, aktoresa onenaren kategorian.

90-eko hamarkada

The Ballot (1950)

Toto Tarzan (1950)

The Six Wives of Barbablu (1950)

I Am the Captain (1950)

Hearts at Sea (1950)

The Master of Vapor (1951)

Milano Miliardaria (1951)

The Wizard by Force (1951)

Brief Rapture (1951)

Quo Vadis (1951)

It's Him!... Yes! Yes! (1951)

Anna (1951)

The Dream of Zorro (1952)

The Favorite (1952)

The Piano Tuner Has Arrived (1952)

Girls Marked Danger (1953)

Pilgrims of Love (1953)

The Country of the Campanelli (1953)

Two Nights with Cleopatra (1953)

Good Folk's Sunday (1953)

We Find Ourselves in Galleries (1953)

Aida (1953)

Africa Under the Seas (1953)

A Day in Court (1954)

Neapolitan Carousel (1954)

The Anatomy of Love (1954)

Poverty and Nobility (1954)

The Gold of Naples (1954)

Attila (1954)

Scandal in Sorrento (1955)

The Sign of Venus (1955)

The Miller's Beautiful Wife (1955)

The River Girl (1955)

Too Bad She's Bad (1955)

Lucky to Be a Woman (1956)

Boy on a Dolphin (1957)

The Pride and the Passion (1957)

Legend of the Lost (1957)

Desire Under the Elms (1958)

The Key (1958)

The Black Orchid (1958)

Houseboat (1958)

That Kind of Woman (1959)

The Millionairess (1960)

Heller in Pink Tights (1960)

It Started in Naples (1960)

A Breath of Scandal (1960)

Two Women (1960)

El Cid (1961)

Boccaccio '70 (1962)

Lykke og krone (1962) (dokumentala)

Madame Sens-Gene (1962)

The Condemned of Altona (1962)

Five Miles to Midnight (1962)

Showman (1963) (dokumentala)

Yesterday, Today, and Tomorrow (1963)

Visit to the Stars (1964) (laburmetraia)

The Fall of the Roman Empire (1964)

Marriage - Italian Style (1964)

Operation Crossbow (1965)

Lady L (1965)

Judith (1966)

Arabesque (1966)

A Countess from Hong Kong (1967)

More Than a Miracle (1967)

Ghosts - Italian Style (1968)

Sunflower (1970)

Lady Liberty (1971)

The Priest's Wife (1971)

White Sister (1972)

Man of La Mancha (1972)

The Voyage (1974)

Verdict (1974)

Oopsie Poopsie (1975)

The Cassandra Crossing (1976)

A Special Day (1977)

Angela (1978)

Blood Feud (1978)

Brass Target (1979)

Firepower (1979)

Aurora by Night (1984)

Prêt-à-Porter (1994)

Grumpier Old Men (1995)

Soleil (1997)

Between Strangers (2002)

Capsicum Fillings and Fish in the Face (2004)

Lives of the Saints (2004) (telefilma)

Friday or Another Day (2005)

Nine (2009)

Bere hurrengo lana 1995an burututako komedia izan zen, Grumpier Old Men. Bertan, Ann-Margret, Walter Matthau eta Jack Lemmonen alboan lan egin zuen. Urte hartan, bere ibilbide profesinalaren esker onez Cecil B. DeMille saria jaso zuen. Ondoren, Francesca e Nunziata (2001) eta Peperoni ripieni e pesci in faccia (2004) produkzio italiarretan parte hartu zuen. 2009an pelikula estatubatuar berri batean azaldu zen, Nine pelikulan hain zuzen ere, Bordway-ko musikalaren moldaketa zinematografikoan, Rod Marshall zuzendari zuela. Bertan, Daniel Day-Lewis-ekin, Penelope Cruz-ekin, Kate hudson-ekin, Marion Cotillard-ekin eta Nicole Kidman-ekin lan egin zuen. Filmaren protagonista taldea Aktoreen Sindikatuko Sarietara izendatu izan zen Bere aldetik, Ninek izugarrizko arrakasta izan zuen kritiketan eta zinemetan.Filmografia

Pop Hastapenak

2009an Sophie Ellis Bextor abeslari britainiarrak bere web orrialdean adierazi zuen disko berri bat argitaratu behar zuela; horrez gain, hunkiturik zegoela adierazi zuen bere single berriak Sophia Loren izena izan behar zuelako. Egia esan, abestia jadanik entzun daiteke Lorenek promozionatzen dituen kosmetikoen iragarkietan.

Sariak

Oscar Sariak

1991 Ohorezko Oskar saria

1964 Aktoresa onenaren sarirako izendapena

1961 Aktoresa onenaren saria Two women pelikularekin

Urrezko Globo Sariak

1995 Cecil B. DeMille Sariaren irabazlea.

1995 Aktoresa onenaren sarirako izendapena Pret-a-porter pelikularekin

1965 Aktoresa onenaren sarirako izendapena - Komedia Musikal arloan Matrimonio all'italiana pelikularekin

1960 Aktoresa onenaren sarirako izendapena - Komedia Musikal arloan It Started in Naples pelikularekin

BAFTA Sariak

1961 Aktoresa onenaren saria Two women pelikularekin

David de Donatello sariak

1998 Ohorezko saria

1978 Aktoresa onenaren saria Una giornata particolare pelikularekin

1974 Aktoresa onenaren saria Il viaggio pelikularekin

1970 Aktoresa onenaren saria I girasoli pelikularekin

1965 Aktoresa onenaren saria Matrimonio all'italiana pelikularekin

1964 Aktoresa onenaren saria Ieri, oggi, domani pelikularekin

1961 Aktoresa onenaren saria Dos mujeres pelikularekin

Aktoreen Sindikatuko Sariak

2009 Protagonista talde onearen sarirako izendapena Nine pelikularekin

Zinemaldia

1974 Aktoresa onenaren zilarrezko maskorra Il Viaggio pelikularekin

Cesar Sariak

1991 Ohorezko Cesar saria

Veneziako Mostra

1958 Aktoresa onenaren Copa Volpi saria The Black Orchid pelikularekin

Canneseko Zinemaldia

1961 Aktoresa onenaren saria Two Women pelikularekin