Giovanni Pascoli

Pascoliren formazio literaleko momentu kritikoa Boloian pasa zituen bederatzi urteetan ematen da, Letraseko fakultatean ikasle bezala (1873tik 1882ra). Carducci-ren ikasle, Pascoli bere bizitzako urte sustagarrienak bizi izan zituen poeta honen inguruan. Bertan, era guztietara babesturik zegoen, ikasle eta irakasleen artean mantentzen zuten menpekotasun naturala zela eta; horregatik, Pascolik ez zuen errealitatearekin aurkakotasuna saihesteko inongo hormarik altxatu beharrik izan, bere ikasketa planen ereduak eta adierazpideak jarraituz: klasikoak, filologia eta italiar literaturaren historia.

Pascoli bezalako idazle gutxi batzuk aurki daitezke, euren gaztaroko bizipenek ondorengo sormenaren garapenean horrenbesteko eragina izan dutenak hain zuzen. Gainera, bere min eta aurreiritzi biografiko eta psikologikoak alde batera uzten badira, bere obra poetikoko zati handi bat zaila izaten da benetako esanahia ulertzen - eta seguruenik zati garrantzitsuena -. Horrez gain, berak berrantolatu zuen sistema semantikoaren gainean ezarri zuen bere mundu propioa.

Giovanni Pascoli 1855 eko abenduaren 31an jaio zen San mauro de Romagnan ( Forli probintzian)hamar anaia-arrabetatik laugarrena izaten. Aita, Ruggero," La Torre"-ko administratzaile izan zen. Familiko giro patriarkalak eta herrian zegoen kulturak eragin handia izan zuen Pascoliren izaeran. 12 urte zituela Rafael de Urbino eskolara sartzen da, oso ezaguna Aita Santuen Lurraldean eta Emilia-Romargnan eskualdean.

1867ko abuztuaren 10ean bere aita Casenasetik zetorrela, etxerako bidean, hil egin zuten. Bai hilketaren arrazoiak baita hiltzaileez ezer jakin gabe geratu ziren; honek, Giovanniren bizitzan izugarrizko arrastoa utziz. Orduan hasten dira familiaren arazo ekonomikoak.Horretaz gain, beste hainbat arazo jasan behar izan zituzten: behartuak izan ziren etxebizitza utzaraztea,hurrengo urtean ama eta arreba, Marghetina, hilko dira; 1871n Luigi anaia eta 1876ean Giacomo, anaia zaharrena. Pascoli Lizeo de Urbino utzarazi behar izan zuen, baina Florentzian zegoen irakasle baten interesa zela eta, bertan jarraitu zuen bere ikasketekin.

Lizeoan ikasten egon zen denboran, erlijio ikasketetan normala izaten zen bezala, noizean behin, erretorika ariketek eskatutako bertso konposizioak egin ohi zituen. Ziurrenik, garai hartan, familia tragediak erantsi zion giro eta sentimendu andana garatzen joan zitzaion barnean eta Pascoliren lanean betirako bereizgarri bihurtu zen.

Bere arreba mariak utzitako biografian,"Giovanni Pascolinren bizitzan zehar" titulatua, olerkaria mutil zentzudun eta azkartzat irudikatzen du; non bere izaera oraindik ez den ezbeharren ondorioz asaldatua izan; urtetan zehar, ziurki, bere izaera lehiatia eta borondatetsua izan zen, lizeoa amaitzea erabakita eta bere unibertsitateko ikasketak nola egin (bere ahalegin guztiak eginda ere ez zuen bere aitaren hiltzailea aurkitzea eta zigortzea lortu)

Bere bizitzaren inflexio-puntua atxilotua eta jarraian Boloniako kartzelan sartu preso sartu zutenean, sozialistek gobernuaren kontra eginiko mianifestazio batean sarekada polizial bate ondoren. Isolamendu behartu hauek, unibertsitatean pasaturiko experientzia eta mugimendu ezkertiarrekin zituen kompromiso politikoak zirela eta, hausnartzera bultzaten dute. Hausnartzera bultzatzen dute. Eta hau izango da kritika historikoak Pascoliren haurtzarorainoko itzulera bezala jasotzen duen unea.

Haurtzaro eta gazte garaia

Formazio literarioa

"Poeta poeta da, ez sermoilari ez mintzatzaile, ez filosofo, ez historialari, ez irakasle, ez tribuno ez demagoho, ezta estatuko edo gorteko gizon ere. Eta hare gutxiago, irakaslearen baimenarekin, ezpatak, babeskiak edota buru-babesak lantzen dituen errementaria; eta hare gutxiago, beste guztien baimenarekin, beste batzuen erabilearako den urrea findu eta zizelkatzen duen artista ere. Poeta bat sortzeko gehiago balio dute sentimendu eta begirada ezberdinak, bi hauek besteei transmititzeko gaitasunak baino."(G. Pascoli - de "El muchachillo" (Il fanciullino

Giovanni Pascoli ( San Mauro di Romagna ( Forli), 1855ko abenduaren 31a- Castelvecchio di Barga,Bolonia, 1912ko apirilaen 6a) XIX.mendeko olerkari italiar ospetsuenetariko bat izan zen.Bere olerkiak endekasilabo, soneto eta kateatutako tertzeto xumeez osatutako metrika formala du bereizgarri nagusi. Nabaria den klasizismo honi irakurketa zientifikorekiko nahia gehitu bear zaio, gai kosmiko, botanikaren eta zoologiaren lexikoarekiko zehaztasuna eta zaletasunari zor zaio hain zuzen ere. Pascolik poesiaren funtsa berrizten jakin zuen ordurarte saiesturiko gaiak erabiliz, eta bere mezu poetikoaren bidez gauza xumeen plazerra erakustea lortu zuen bakoitzak dugun haur sentsibilitatetik ikusirik. Bere bizitzan zehar Pascoli pertsonai melankolikoa izan zen, bizitzako sufrimenduei eta gizarteko injustiziei etsikor, bere garaiko gizartea garaitua izateko gogorregia zela konbentziturik. Hala eta guztiz ere, gizatasunarenzentzu haurridearteko eta sakona kontserbatzen jakin zuen. Positibistek zuten mundu razional eta ordenatuaren ideia erori zenean, Lurran zegoen txar eta minari aurre eginez,poetak sufrimenduaren balore etikoa berreskuratu zuen; era horretan, zoritxarreko eta humilak direnak altxatuz eta euren erasotzaileei barkatzea lortuz.

1875.urtean beka galtzen du eta honekin olerkariak zuen bitarteko bakarra. Zapuzketak eta adoragabeziak mugimendu sozialistarantz bultzatzen dute, bertan bakarra izanik. 1879an atxilotua izan zen eta hiru hilabetez kartzelan egon ondoren askatu egin zuten; ondorengo injustizia eta desilusio sentimenduak zirela eta, Carducci maisuaren auran babestu zen, bere ikasketak bukatutzat emanda, Alceori, olerkari greziarra, buruzko tesi bat egin ondoren.

Esandako ikasketak alde batera utziz, Pascoli kanpotar literatura eta mundu zientifikoari buruzko azterketa burutu zuen, " revue des deux Mondes" aldizkari frantsen barrena, honekin Giovanni abangoardia simbolistarekin kontaktuan jarri zuten eta Jules Michelet, Jean Henri Fabre y Maurice Maeterlinck idazleen irakurketa.

Testu hauek dezkripzio naturalista erabiltzen zuten- intsektuen bizitza gehien bat - XIX.mende bukaerako erromantizismoaren mikrokosmo ezaugarriaren erakarpenaren ondorioz – kode poetikoan; mikroskopioa eta esperimentu metodo berriak, baina geroago literatura eran hedatzen ziren tankera lirikoan, non sentsazio harrigarria eta fantasiazkoa menderatzen zuen.

Jarrera positibista romantikoa zen, naturaren alderdi prekontzienteak ikusteko joera izaten. Interes hauen ondorioz, "inkonszientziaren filosofiarako" interesa ere iritsi zitzaion, Eduard von Hartmann alemanarena, anti mekanizista ildotik interpretazio sikologikoaren obra hasi zuenak psikanalisi freudionaraino bideratu zuen

Haur munduarekiko interesa

Begi-bistakoa da, aurreko irakurgaiak ikusita ( James Sully-ren psikologia infantili buruzko lana gehituz), Pascolik " mundu txiki "-arekiko duen erakargarritasuna, fenomeno natural eta psikologikoki oinarrizkoak, bere poesian hain ondo karakterizatuta agertzen direla.Eta ez berea bakarrik

Europar kulturaren Ottocento garaian, haurtzaroaren munduarekiko gurtza garatu zen; hasieran, oro har, zentzu pedagogiko eta kultural batean, ondoren, mende bukaeran, interesen psikologikoa gehiagotu zen.

Erromantizismoa handietsi egin zen, Gianbattista Vico eta Jean-Jacques Rousseau- ren hatza jarraituz; haurtzaroa gizatasunaren funtsezko egoera hartuz, "urrezko-aroa" bezala ulertuz. 80ko hamarkadan, aldiz, haurtzaroaren psikologia realistago eta zientifikoago aztertzen hasi ziren, arreta guztia haurrengana, norbanako moduan, lekualdatuz, errealitate erreferentzial batean karakterizatuta. Horrela, haur literaturak mende batean baino gutxiago,aintzat hartzeko liburu ekoiztu ziren, XIX. mende bukaerarako benetako literatura multzoa eratuz. Haurrentzako liburuak, fabula eta ipun kolekzio kontaezinak bezala, Grimm anaiak 1822an,Hans Christian Andersenak 1872an, John Ruskinenak 1851an, Oscar Wildenak1888an edo Lewis Carrollen 1865eko, Alicia lurralde miresgarrian, lan-nagusia. Umeei egokitutako abenturazko liburuak Julio Verneren elaberrien moduan,Rudyard Kipling, Mark twan, Emilio Salgari edo Jack London; edo moralista edo hezigarri asmoak dituzten liburuak, hala nola, Familiarik gabe Hector Malotena 1878an, F.H. Burnetten 1886ko Lord Fauntleroy txikia, Neskatilak Louise May Alcottena 1869an, eta hain ezagunak diren Bihotza Edmundo de Amicis 1866an eta Pinocho, 1887an, Carlos Collodirena.

Honek guztiak poesiaren teoria paskolianoa berbideratzeko balio digu; honek poesia intuizio soil eta lau moduan azaltzen du, “poética del muchachito” (Il Fanciullino)-n orduko europako gizarteko egoera itzela erabiltzen du bere proposamen poetikoa egokitzeko. Zentzu honetan ezin dugu berrikuntza modura hartu, batez ere autoreak erabili zuen sentsibilitatez baizik. Ordurarte Italian Giacomo Leopardik bakarrik erakutsi zuen kalitatezko poesia berrezarriz.

Poesia mundua bezala, mundutik babesten duelarik

1882an Bolian eginiko graduazioaren ondoren, latin eta greziar irakasle bezala hasi zen Matera eta Massa lizeoan. Bertara bere bi arrebak, Ida eta Maria, eraman izan nahi zituen, familia berreraikitzeko asmoarekin. 1887tik 1895era Livornon erakutsi zuen.

Bitartean "Vta Nuova" aldizkariarekin lanean hasten da, Myricae obraren ( bertatik bost edizio egingo zirelarik 1900.urterarte) lehen olerkiak bertan publikatuz.Gainera, hiru aldietan, " Veianus" eta "carmina" poemekin, garaitua izan zen, urrezko domiña irabaziz, Amterdam-go poesia latinetiko lehiaketa batean. 1894an Romatik deitua da, Arau Publikoetako ministerioan parte hartu zezan; kapitalean "Bihotzeko Poemen" lehen bertsioa argitaratzen du.

1895ean bere arreba Mariarekin Castelvecchioko etxera aldatzen da, bere ohiko egoitza bihurtuz.

Mende bukaerako azken urteetan, eraldaketa politiko eta sozialak eman ziren eta europako katastrofe belikoa eta faszismoaren etorrera eragin zuten; egoera hark, Pascoli, oraindik ere bere familia birsortzean emandako porrotaren ondorioz unkiturik, intseguritate eta pesimismoz egonkorturiko egoera batera eraman zuten.

1899an De Witt argolariari idatzi zion: « Munduan ez dago baizik min eta misterio ugari; baina bizitza simple eta familiarrean eta naturaren kontenplazioan, espezialki zelaian, izugarrizko poztasuna lortzen dugu, hala ere hori ez da nahikoa gure patu aldagaitzetik askatzeko».

Bizitza sozialaren azalekotasun eta bizitza familiarraren barnekotasun kontrajartze honetan, ideia nagusi bat dago - heriotzaren gaiarekin batera - poesia pascoliarrarena.

Castelvecchioko etxetik, Garfanagnanko basoetatik Bargako Erdi Aroko landetxe baten ondoan eztiki babesturik zegoela, Pascoli ez zein inoiz gehiag bertatik atera( psikologikoki hitz eginda) bere hiltze egunerarte.

Nahiz eta poemak eta saiakerak argitaratzen trinkoki lanean jarraitu eta 1905ean Boloniako Univertsitateko catedran Carducciren ondorengoa izatea onetsi, Pascolik munduaren zentzu bakar bat utzi digu, naturaren, misterioez eta heriotza eta maitasunaren arteko erlazioaz aurkezturik.

Poetak eremu itxi batean aurkitzen diren mamu eta beldur ezkutuei aurre egiteko poesiaren konposizio intelektualaren tresnez baliatuko zen, bertatik at bizitza eta bizidunen arteko erlazio normalak izatera ahalbidetuz. Eremu honetan, aparteko sormenezko ahaleginarekin lan egin zuen, Gabriello Chiaberaren garaitik ikusi gabeko mota deberdineko bertso eta formak sortuz, konplexutasun eta barietate ikusgarriaz.

Bilaketa sofistikatu, artifiziotsu eta dotore hau, Pascolik huatatutako estruktura metrikoa- eneasilabo, pentasilabo eta cuatrisilabo nahasturik komposizio berean –inkonszientetik eratorritako eduki psikologiko deforme eta kontrola ezinetatik sorturiko poesiaren organzazio arrazionala lan iraunkor eta zuhurtzat hartu da. Laburbilduz, XX mende hasierako simbolista frantsesen eta beste abangoardia artistikoek adierazortasun naturalaren kontzeptua defendatzen zuten, Pascolik ez bezela.

Nahiz eta Pascoliren produkzioaren azken zatia tematika soziopolitikoa ugaria izan ( Odak eta himnoak 1911n, hildoko Poema Italianoak eta Errenazimentuko Poemak, edo Proletaria handia izeneko diskurtso ospetsua 1911n mugitu zen Libiako gerran zauritutako biktimen aldeko manisfestazioa bat zea medio) ez dago zalantzarik, bere obrarik adierazgarriena Myricae eta Castelvecchioko kantuen (1903) kolekzioan biltzen diren bilduma poetikoak direla. Pascoliren mundu guztia bertan dago: natura, heriotzaren dolu pribatuak kontenplatzeko arimaren leku bezala.

«¿Gehiegizkoa al da horrenbeste heriotza gertatzea? Baina bizitza heriotzaren sentimendurik gabe, hau da, erlijioaren sentimendurik gabe, animaliengandik desberdintzen gaituen hori gabe, zorakeri huts bat da, jarraia edo artekakoa, estoikoa edo tragikoa. Horrez gain, poesia hauek landan jaioak dira; eta ez dago irudi gehiagorik, ezta landarik, ezta Bavio handien zuritasunik, ezta basoen berdetasunik, ezta aleen urre-kolorerik ere, iragandako bataio eta prozesioak baizik; eta ez dago errekaren zalaparta eta ekaitzen soinuak bezain beste desberdintzen diren soinurik... ( Pascoliren Castelvecchioko kantuen aitzinsolasetik).

Myricae

Virgilio IV eglogatik hartutako terminoa, bere poeta kutunena.Arinki eraldatua, lehen aipatutako eglogatik bertso hau:«arbusta iuvant humilesque myricae» lematzat hartu zuten. 1891n Myricaeren lehen edizioa atera zen, poesiazko kolekzio umila zen Pascoliren arabera, familiari eta landari buruz jarduten zutelarik.Bertan, beste poema batzuen artean, "Azaro" kompozio ospetsua aurkitzen da.

1897tik 1903ra Mesina Univertsitatean latina irakatsi zuen, eta txapeletetan lortutako urrezko dominak salduz bereganatutako diruarekin, Castelvecchion etxe bat erosi zuen. 1905ean Boloniako Unibertsitateko katedra lortzen du, Carducci ondozkatuz.

Poeta eta mutikotxoa

Pascolik erabilitako gairik nabarietako bat, historiako literaturara pasatu da " mutikotxoaren poetika" izenez ezagututa, Il Marzocco aldizkarian ere agertzen da, berarengatik azalduta.

Idatzi horretan, Pascolik guztiz osaturiko poesiaren definizoa ematen du -gutxienez bere ikuspuntutik – haur munduaren txundimen iraunkortzat ikusirik, aurretiko jarrera irrazionala zein hainbatetan, kronologikoki behintzat, haurtzarotik hurrundu diren gizonetan ere agertzen den. Poesia, beraz, ez arrazoitzat eta ezta "logos" sinpletzat hartzen, gure inguruan dauden gauzen esanahia egoizteko aukera moduan baizik, ikuspuntu subjetibo batetik azterturik.

Pascoli Dante Alighieri obraren iruzkigile eta kritikari izan zen, gainera, "Herriko liburutegia" editoriala ere zuzenduz.

1902an Bolonian hil zen hesteko minbizi bat zela medio, Castelvecchio di Bargako hilerrian hilobiratua izanik.

Bibliografia

Bere Obrak

    • 1897- Mutikotxoa ( II fanciullino) ( "Il Marzocco" aldizkarian idatzita eta argitaratuta)

    • 1891- Myricae ( bere poemetako edizio nagusia)

    • 1897- Olerkiak ( Poemetti)

    • 1893- Adimen iluna ( Dantere buruzko ikasketak)

  • 1903

      • Castelvecchinoko Kantuak ( bere amari eskainiak)

      • Myricae ( Erabateko edizioa)

      • Nire idatziak askotariko gizatasunari buruz ( Miei scritti di varia umanità)

  • 1904

      • Lehen olerkiak ( Primi poemetti).

      • Elkarbizitzako poemak ( Poemi conviviali)

    • 1906- Odak eta ereserkiak ( Odi e Inni).

    • 1907

      • Castelvecchioko poemak ( Canti di Castelvicchio) ( Erabateko edizioa)

      • Pentsamenduak eta hitzaldiak ( Pensieri e discorsi).

  • 1909

      • Olerki berriak ( Nuovi poemetti).

      • Poema italianoak ( Poemi Italici).

    • 1911-1912

      • Errenazimentuko poemak ( Poemi del Risorgimento)

      • Proletaria handia mugitu egin da ( La grande proletaria si è mossa).

Pascoliri buruzko obrak

  • Gian Luigi Ruggiorena: " Giovanni Pascilo– Poeta handi baten nahigabezko bizitza ( eta bere bertso onenen antologia zabal bat biltzen duen eranskin bat)-Simonelli editore.

    • Maria Santirinera: " Candida Soror"- Maria Pascoliren bizitza, Yegua Pinta (la Cavalla Storna) poetaren ahizparik maitatuena- Simonelli editore.