Kakapuak berde koloreko lumak dituzte, beltzarekin nahastuak atzealdeko zatian, landaretzan kamuflatzeko baliatzen dituztenak. Lumek hegan egiteko behar duten indarra galtzen dutenez, oso arinak dira. Abdomena, lepoa eta aurpegia horixkak dira, ale batetik bestea aldaketa handiak daudelarik. Jakina da, batzuk guztiz horiak direla. Kakapuak aurpegi borobildua dute luma finekin, hontzaren aurpegia gogoraraziz. Hori horrela, lehenengo europar kolonoak papagai hontzak deitzen zieten. Mokoa borobildua dute, bibote fin batzuekin. Isatseko lumen bukaera gastatuta bukatzen du lurrarekin edukitako marruskaduragatik.Kakapuen mokoa bereziki moldatuta dago presio handiko jana zanpatzeko. Hankak luzeak eta ezkatadunak dira, eta papagai guztietan bezala, bi hatz aurrera eta bi atzera ditu. Atzaparrak nabarmenduak ditu, igotzeko ahalmena gutxituz.
Kakapuek usaimena oso garatua dute, beraien gaueko bizitza dela eta. Usainak desberdindu ditzake arakatzen duten bitartean; portaera hau beste papagai espezie batean soilik ikusia da. Bere ezaugarri txundigarrienetariko bat usain indartsu eta atsegina da eta lore, ezti edo girotzaile batekin alderatua izan da. Usaimena oso garatua duenez, bere usaina seinale kimiko bat izan daiteke. Beste aldetik, usainak betidanik eraman du harraparia defentsarik gabeko kakapuarengana.
Kakapuak dira munduko papagai bakarrak lek tipoko ugalketa poligamiakoa dutenak. Arrak lur zati batean pilatzen dira eta borroka egiten dute emeak erakartzeko eta parekatzeko. Emeek arren erakusketa aztertzen dute eta kidea erabakitzen dute erakusketaren kalitatearen arabera. Bikoteak ugalketarako soilik sortzen dira eta, ondoren, banandu egiten dira. Hegazti hauek 10 urteen behin edukitzen dute umea.
Gorteiatze garaian arrek beraien lurraldea uzten dute eta mendietara jotzen dute. Lur zati hauek berezko bizilekutik 7 kilometrotara
Kakapua (maorieratik kakapo, gaueko papagaia) (Strigops habroptilus) Zeelanda Berriko papagaien familiako hegazti espezie bat da, gautarra eta endemikoa. Hegan egiten ez duen eta pisutsuena den munduko papagai bakarra delako da famatua. Hegazti urtetsuenetariko bat da. Strigops generoko eta Strogopinae subfamiliako espezie bakarra da.
Kakapuak desagertzeko arrisku larrian daude, 131 aleekin bakarrik bizirik, den-denak sailkatuta. Tertziarioa baino lehenago, arbasoak gaur egun Zeelanda Berria den lurraldean bizi ziren. Lurreko harrapariak ez zeudelako, hegan egiteko ahalmena galdu zuten. Bere harrapari nagusiena eguneko arrano erraldoi bat zen eta landaretzan eta zuloetan ezkutatzen ziren. Europar eta polinesiar kolonizazioarekin, katuak, arratoiak eta erbinudeak sartu ziren eta ia kakapu guztiak desagertu ziren. Bere babes eta iraupenerako esfortzuak 1890ean asi ziren, baina ez zuten arrakastarik izan kakapuaren errekuperaziorako Plana ezarri arte, 1980an. Bizirik daudenak harrapariak ez dauden bi isletan hazten dira: Chalky Irla, Fiordlanden hego-mendebaldean, eta Codfish Irlan, Steward Irlaren hurbil. Oso kontrolatuak dituzte.
Kakapuak papagai handiak eta zaparroteak dira: arrak 60 cm neurtzera eta 3 edo 4 kg pisatzera iritsi daitezke heldutasunean. Kakapuek ezin dute hegan egin, ondorioz, hego txikiak dituzte gorputzaren neurriarekin alderatuz. Bularrezurreko hezurrak txikiak eta nabarmendu gabeak, hegan egiteko muskuluak baitira. Hegoak oreka mantentzeko eta zuhaitzetatik jauzi egiterakoak erorikoak leuntzeko erabiltzen dituzte. Beste lurreko txoriak ez bezala, klima hotzagoan bizi da eta koipe kantitate handiak metatu ditzake gorputzean babes modura eta energia gordetzeko.
koka daitezke eta lek areatik 50 metrotara egoten dira batez-beste. Arrak bertan egoten dira gorteiatze garaian. Estalaldi garaiaren hasieran arrek gorteiatzeko leku onena eskuratzeko borrokatzen dute. Bata bestearen kontra borrokatzen dira luma eta atzaparrak altxatuta. Hegoak astintzen dituzte, mokoa irekitzen dute eta marmar eta garrasi altuak egiten dituzte. Borrokek txoriren bat zauriturik utzi dezake.Gorteiatze bakoitza arrak lurrean bola formako zuloak egitean datza, 10 zentimetroko sakonerarekin eta animaliaren gorputzaren metro erdi bat sartzeko luzera nahikoarekin. Zuloak arroka, ertz edo enborren ondoan kokatzen dira soinuaren erreboteari laguntzeko. Ar bakoitzaren zuloak konektatuta daude.
Nerabezaro luzea gozatzeko joera dute; izan ere, oso urtetsuak dira.
Gaur egungo Zeelanda Berriak klima epela du, baina iraganean klima tropikal eta izoztuak ere egon dira; ekuatoretik gertu egotetik, oraingo hego-polorako joerara. Kakapuaren antzinako arbasoa gaur egungo Zeelanda Berrian gelditu zen bakartua, lurraldea Gondwanatik banandu zenean orain dela 82 milioi urte. Orain dela 70 milioi urte kakapu generoa Nestor generotik aldendu zen. Harraparien gabeziagatik eta denboraren poderioz, handiagoak eta pisutsuagoak egin ziren eta hegan egiteko ahalmena galdu zuten. Habitat mota askotan bizi izan ziren. Klima hotzetan espezializatuz glaziazio ezberdinetan biziraun zuten. Jatorri tropikaleko lehenengo espezieek ez zegoen isolamendu termiko on bat garatzen joan ziren eta dieta berri batetara moldatu ziren, gogorragoa eta ekologikoki ezberdina: lorez eta fruituz beteriko zuhaitz tropikal handien gabezia urte guztian.
Kakapuak gautarrak dira bereziki. Ezin dutenez hegan egin, eskalatzaile finak dira zuhaitz altuen muturreraino iristeko. Beraien hegoak erabiltzeko gai dira jausgailu baten antzera altura handietatik salto egitean. Hegan egiteko ahalmena galtzearen ondorioz, kakapuek hanka oso indartsuak garatu dituzte. Kakapuak abiadura nahiko handian korri egiteko gai dira, ezin dute, ordea, abiadura mantendu distantzia luzeetan.
Kakapuak belarjaleak dira normalean eta landare, hazi, fruta eta polen mota ezberdinak jaten dituzte. Kakapuak bereziak dira gorpuzkeragatik eta urrutiko lekuetan bakarrik bizi direnez, gizakiaren konpainiarekin entretenitzen direla jakina da.
Kakapuari gutxirako balio izan zaion jokabide bat harrapari baten arriskuaren aurrean duen erreakzioa da. Mehatxatuta sentitzen denean, geldi geratzen da landaretzan oharkabean pasatzen; izan ere, antz handia du. Hau izan zen erabili zuen estrategia bere etsai handitik, Haast arranotik, babesteko, baina ez dio ugaztun berriez babesten.
Kakapuen populazioa Zeelanda Berrian izugarri gutxitu da giza kolonizazioaren eraginez.
1999 eta 2005 urteen artean populazio heldua 62tik 86ra hazi zen, hauetatik 52 sexualki helduak zirelarik (21 eme eta 31 ar). 2009an populazioa 124 kakapuetara iritsi zen, baina hauetatik ugaldu zitezkeenak 55 soilik. Kakapu bakoitza sailkatua izan da kakapuaren errekuperazio programaren ofizial bakoitzarengatik.