Ada Lovelace

Ada Augusta Byron King-ek (1815eko abenduaren 10a Londres, Erresuma Batua - † 1852ko azaroaren 27a, Londres, Erresuma Batua) Charles Babbageren makina analitikoa deskribitu zuen, gaur egun lehenengo programatzailea kontsideratzen da, sinboloen manipulazioa idatzi zuenetik Charles Babbagek oraindik eraiki ez zuen makinarako arauekin bat eginez.

Konputadoreek zenbakien kalkulo sinpleak baino gehiago egiteko zuten gaitasuna aurreikusi eta ondorioztatu zuen.Beste batzuk berriz, Babbage barne, gaitasun horretan besterik ez zuten arreta jarri.

Bere aita Lord Byron poeta famatua izan zen.

Bizitza pertsonala

Bere gurasoak 1815ean ezkondu ziren, Ada Londresen jaio zen, Erresuma Batuan, 1815eko abenduan jaio zen Lorf Byron poeta eta Annabella Milbanke Byron-en ezkontzaren ondorioz. Hauek urte bat ebsterik ez zuten iraun eta Ada izan zen izan zuten alaba bakarra.

Bere amarekin bizitza

Bera jaio eta urte bete beranduago bere gurasoak banandu egin ziren, 1816ko urtarrilaren 16an, bere amak, Annabellak, Ada bere alaba bere gurasoek Kirby Mallory-n zuten etxera eraman zuen hilabetebe bat besterik ez zuenean. Nahiz eta lege ingelesak eskubide oso ematen zuen umeen kustodia edukitzea bikote bat banandutakoan, hala ere, Byronek ez zuen familiako eskubideez jabetzeko inongo ahaleginik egin.Apirilaren 5ean Byron-ek banantze-akta sinatu zuen eta zenbait egun beranduago Ingalaterratik alde egin zuen.

Ikasketak

Matematika eta zientzia arloetan ikasketa partikularrak egin zituen eta bere titoreetako bat Augustus De Morgan izan zen, matematikako lehengo irakaslea Londresko Unibertsitatean.Autodidakta izan zen, 1833an bere amak Mary Sommerville aurkeztu zion eta hau, bere tutore pertsonala izan zen.Zaldiketa, gimnasia eta dantzak ere gustatzen zitzaizkion.Adak 17 urte zituela Charles Babbage-ren lanari buruz jakin zuen Dioniysus Lardner-en hitzaldi batean 1833ko ekainaren 5ean burutua. Babbagek 1828tik Cambridgeko lucasiana katedra okupatzen zuen.

Babbage bere tutorea izatera pasatu zen eta beranduago batera hasi ziren lanean.Babbage harriturik geratu zen Adak bere konputagailua nola ulertzen zuen ikusita, geroztik batera egin zuten lan. Honi konputagailuen aita bezala ezagutzen zaio, izan ere, makina analitikoa gaur egungo ordenagailuek dituzten oinarri berdinak ditu.

Ezkontza

Ada 19 urterekin eskondu zen William R. King-ekin, King-go 8. gizona, beranduago Lovelace-ko konde izendatua. Honen ondorioz bere izena lady Ada Augusta Byron King izatera apsatu zen, Lovelace-ko kondesa. Hori dela eta, gaur egun Ada Lovelace bezala ezagutzen da.

Charles Babbageren makina analitikoa

Ada Lovelace ezaguna da, nagusiki, Charles Babbageren makina analitikoari buruzko deskribapena idazteagatik. Jorretaz gain, konputadorean kalkuluak egiteko jarraibideak ere garatu zituen.

Bere idatzietan, Ada Augustak dio makina analitikoak dagoeneko ezaguna zen informazioa eman zezakeela: ezagutza berriak ezin zituela sortu ikusi zuen.Bere lana ahaztua izan zen urte askotan zehar eta Charles Babbageren noten transkipzio lana egiten zuen emakumea bezala ezagutzen zen.

Honek, ekarpena egin zuen bere itzultzaile deitzean, hala ere, ikerketa batzuek erakutsi dezakete, emakumearen ikuspuntuan originaltasuna makina analitikoa erabiltzeko behar ziren instrukzioetan.

Gaur egun Ada Byron, Babbageren programazio hizkuntza deskribitu zuen lehenego pertsona bezala ezagutzen da. Programazio informatikoaren ama dela esaten da.

1843an Babbageren makinari buruzko idatzi eragingarriak argitaratu zituen; dena den, bere inizialekin sinatu zuen emakume izateagatik zentsuratuko zutenaren beldurrez. Bere burua analista izenez izendatu zuen, nahiz eta garai haietako kontzeptu oso modernoa izan.

Programak

Ada lehenego pertsona izan zen konputagailu baten programa idazten, "plan" bat idatzi zuen non bertan, Bernoulli zenbakien balioa kalkulatzeko pausoak jartzen zituen. Horretaz gain,Babbageren makina erabiliz, aldagaiak zituzten eragiketa trigonometrikoak nola kalkulatzen ziren idatzi zuen.

Heriotza

Ada Byron 36 urte zituela hil zen 1852ko azaroaren 27an. Heriotzaren kausak medikuek egiz zizkioten odolusteak izan ziren, izan ere, umetoki-lepoko minbizia zuen. Nottinghamshire-en hirobiratu zuten Hucknall izenko elizan zegoen Byron panteoiean, bere aiatren ondoan.

Ondarea

Makina analitikoan informazioa sartzerako garaian txartel zulodunen erabilera iradokitu zuen.Txartel hauetan, 0 edo egoera neutroak daude, honen ondorioz, hauek, zenbaki hamartarrak adierazten zituen Babbageren makinarentzat. Horretaz gain, programak idazteko ohar batzuk idatzi zituen.

Ezagutza

Bere bizitzan zehar, bere ekarpenak ez ziren ondo baloratuak izan, dena den, merezi zuen garrantzia bera hil ondoren eman zitzaion eta mende bat beranduago arte ez ziren erabili informatika arloan egin ziren aurrerakuntzetarako. Hauek izan dira hil odnoren jaso zituen:

Emakume askok erakarpen handiak egin dituzte informatika arloan, hala ere, Ada Lovelace da emakume bakarra programazio hizkuntza batek bere izena daramana.1979an Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak programaziorako hizkuntza bat sortu zuen pascalen oinarrituta Ada Byroni ohore eginez.

Bere aupegia Microsof Windows sistemaren lizentzian agertu da benetakotasun seinale moduan.

2010an berari buruzko film bat hasi dira grabatzen Enchantress Of Numbers izenekoa.