Disneyland Resort Paris
Disneyland Paris, lehen Disneyland Resort Paris deiturikoa, Frantziako hiriburu den Paristik ekialdera dagoen Marne-la-Vallée hiri planifikatuan kokatua dagoen eta 22,30km² -ko azalera duen aisialdi eta opor konplexu turistiko bat da. Konplexu hau Parisko erdialdetik 32 kilometroko distantziara dago, Chessy herrian.
Disneyland Paris Disneyren bi jolas-parkez (Disneyland Park eta Walt Disney Studios Park), entretenimendu eta merkataritza gune batez (Disney Village), golf kanpo batez (Golf Disneyland) eta zazpi hotel ofizialez osatua dago. 1992ko apirilaren 12an ireki zen, AEBetatik kanpo ireki zen bigarren resorta (Tokyo Disney Resorten ondoren) eta Disneyren jabetzako eta enpresa honek ustiatutako lehena izanik. 2007an 15,4 milioi bisita izan zituelarik, Europako toki turistiko garrantzitsuenetako bat da.
Disneyland Paris Euro Disney S.C.A. konpainia frantsesagatik ustiatuta dago. Konpainia hau hainbat akziodunek osatzen dute: %39,78a Walt Disney Konpainiaren esku dagoen konpainia batena da (The Walt Disney Company), %10a Al Waleed Bin Talal saudi printzearena da eta %50,22a beste akzionista batzuena. Parke hau Karl Holz presidente eta zuzendari exekutiboaren ardurapean dago.Eraikuntza eta negoziaketa prozesuetan zehar eztabaida handiak izan ziren turismoko gune honen inguruan, Frantzian oso ospetsuak diren hainbat pertsonek parke honen eraikuntzaren inguruko kexa bideratu zutelako. Honez gain, sindikatu eta hainbat frantsesek protestak antolatu zituzten. Parkea ireki zenean, parkera gerturatzen zen pertsona kopurua, hotelen betetze-nibela eta diru-sarrerak aurreikusitakoak baino askoz baxuagoak ziren. Jendearekiko irudia hobetzearren 1995ean parkearen izena aldatu zuten, Euro Disney Resortetik Disneyland Parisera. Urte bereko uztailean, konpainiak bere lehen irabaziak lortu zituen. Konpainiak bere web-orri ofizialean dioenez, 2011an izandako gastuak 63,9 milioi eurokoak izan ziren.
Konplexu turistiko honen bigarren parkea, Walt Disney Studios Park, 2002ko martxoaren 16an ireki zen.
Hastapenak
Disneyland-ek Anaheimen eta Kalifornian eta Walt Disney World-ek Lake Buena Vistan, Florida, izandako arrakastaren ondoren, Europan antzeko parke tematiko bat eraikitzeko egitasmoak sortu ziren 1972an. E. Cardon Walkerren gidaripean, 1983an Tokio Disneyland ireki zen Japonian, berehalako arrakasta lortuz.
1984 urte amaieran, Disney konplexuko parke tematikoen buruzagiek, Dick Nunis eta Jim Cora, parkea ezartzeko Europako 1200 kokaleku posible zituen zerrenda bat aurkeztu zuten. 1985eko martxoan, parkearen kokaleku posibleak laura murriztu ziren; bi Frantzian eta bi Espainian. Bi lurraldeek Disney parke tematikoa bertan eraikitzeko beraien potentzial ekonomikoa eta abantaila turistikoak azaldu zituzten eta Disneyri finantziazio aukerak aurkertuz lehiatu ziren.
Espainiako bi kokalekuak Mediterraneotik gertu zeuden eta Kaliforniako Disney parkeak zituen uda lehorrak ziurtatzen zituen, klima subtropikala eskainiz. Disneyek ere Hegoaldeko Frantziako Toulonetik gertu zegoen leku baten inguruan interesa erakutsi zuen, Marseillatik ez oso urrun. Eskualdeko paisaia atseginak eta klimak Euro Disneyland bertan eraikitzeko kokaleku hoberena zela erakustarazi zuen. Hala ere, leku horren azpian harkaitzez osatutako geruza lodiak aurkitu zituzten, eraikitzea zailegia bilakatuko luketenak. Azkenean, Marne-la-Vallée landa-hiria izan zen aukeratua, Parisekiko gertutasunagatik eta Mend
ebaldeko Europaren erdigunean kokatuta zegoelako. Bertara hurbiltzeko 68 milioi pertsonek lau ordu baino gutxiago beharko lituzketela eta 300 milioi pertsonek baino gehiagok bi orduko hegaldia beharko luketela aintzat hartu zuten.Michael Eisnerrek, une horretako Disney-en zuzendari exekutiboak, gobernu frantsesari eskaini zizkieten 20 kilometro karratuengatik eskerrak ematen zizkion lehen eskutitza sinatu zuen 1985eko abenduan eta hurrengo udaberrian lehen finantziazio kontratuak egin ziren. Eraikitzea 1988ko abuztuan hasi zen eta 1990eko abenduan Espace Euro Disney deituriko informazio gunea ireki zuten, jendeari eraikitzen ari zirena erakusteko helburuarekin.Euro Disneyland alboan entretenimendu industrian oinarritutako beste parke bat egiteko proiektua berehala garatu zen, Disney MGM Studios - Europa deituko zena, zeinen eraikitzea 1996an hasi behar zen, 2,3 mila milioi dolarreko aurrekontuarekin.
Eztabaida
Frantzian Disney parke bat eraikitzearen inguruko ikuspuntua eztabaida handiko gaia izan zen. Kritikariek, Frantziako intelektual nabarmenak barne, inperialismo kulturala zela eta horrek Frantzian estatubatuar kontsumismo kaltegarria sustatuko zuela zioten. Beste batzuen iritziz, Euro Disney Estatu Batuetako ikur bilakatu zen Frantzian. 1992ko ekainaren 28an Frantziako baserritar talde batek Euro Disney blokeatu zuen Estatu Batuetan babesten ari zen laborantza-politikaren protesta gisa. Le Figaro frantziar aldizkariko kazetari batek zera zioen: "Nire bihotz guztiarekin erreboltariek Euro Disney erre dezatela desiratzen dut." Ariane Mnouchkinek, Parisko zuzendari artistiko batek, "Txernobyl kulturala" deitu zion; Euro Disneyen lehen urteetan zehar parkearen sinonimo gisa hazi eta komunikabide askotan agertu zen esaldia izan zen.
Erantzun gisa, Michel Serre filosofo frantziarrak zera esan zuen: "Ez da Amerika gu inbaditzen ari gaituena. G
u gara bera gurtzen ari garenak, beraren modak eta, bereziki, beraren hitzak hartzen ditugunak." Orduan Euro Disney S.C.A.-ren zuzendari zenak, Robert Fitzpatrick-ek, zera erantzun zuen: "Ez gara Frantziara etorri eta guztiarekin erabat ados egongo, Mickey saguari txapel eta baguette bat ezarriko dizkiogu. Garenak garelako." Topikoak eta eztabaida areagotu egin ziren, Disneyren nagusi estatubatuarrek bilera guztietan ingelesa hitz egin zezaten eskatzeaz gain, Disneyeko langile guztiek itxura arautegi bat bete zezaten eskatzen baitzuten, makillaje, tatuaje, aurpegiko ile, bitxi eta abarren mugaketa eta erregulazioa eskatuz. Frantziako sindikatuek arau hauen aurkako protestak antolatu zituzten, "gizabanakoaren askatasunaren erasoa da" esanez. Beste batzuek, frantziar kulturarekiko bihozgabea, indibidualista eta gizabanakoaren eta taldearen askatasunari egin zitzaizkion murrizketak frantziar legediaren aurrean, lanaren baldintzak zirela frogatu ezean, ilegalak zirelako kritikatu zuten Disney. Honek kritika hauei aurre egin zien mota horretako enplegu estandarrak inposatzea eragotziko zien arautegi batek bezeroarekiko irudia eta parkearen epe luzerako arrakasta arriskuan jar zezakeela esanez. "Guretzat, itxura arautegi batek izugarrizko ondorioak ditu produktua ezagutzerako garaian," esan zuen Thor Degelmannek, Euro Disneyeko langileen zuzendari kaliforniarrak. "Arautegi hau gabe ezingo genuke publikoak espero duen Disney produktua erakutsi."
Zabaltze eguna
"Eta orain Euro Disneyland ofizialki irekita dagoela azaltzen dut."
Michael Eisner
1992ko apirilaren 12an Euro Disneyland ofizialki irekita geratu zen. Bisitariek parkearen sarreran zegoen kaosaz jakinarazi zuten eta gobernuaren inkesta batek milioi erdi pertsonek 90.000 ibilgailutan parkera sartzeko aukera izan zutela adierazi zuen. Frantziako irratiak jendea egoera honi buruz jakinarazi zuen, trafikoak gune horiek ekidin zitzan. Eguerdian aparkalekua erdiraino beteta zegoen gutxi gorabehera, 25.000 pertsona ingururen asistentzia iradokitzen zuelarik. Espekulazio batzuek Euro Disneytik Pariserako bide zuzena egiten zuen RER trenbidea itxi zen egunean jendeak parketik urrun mantentzeko abisua aintzat hartu zuela zioten.
Arazoak
1992ko maiatzean, The Hollywood Reporter entretenimendu aldizkariak Euro Disney-ko langileen %25ak (3.000 gizon-emakume gutxi gorabehera) dimisioa aurkeztu zuela azaldu zuen, lan-baldintza onartezinen ondorioz. Bisitarien kopurua espero zena baino askoz gutxiago izan zela ere azaldu zuen aldizkariak. Robert Fitzpatrickek, Wall Street Journalekin egin zuen elkarrizketa batean, beraien lanpostua soilik 1.000 pertsonek utzi zutela erantzun zuen.
Finantziazio-egoeraren erantzun gisa, Fitzpatrickek Disney-MGM Studios Europe proiektua geldiarazteko eskatu zuen, beste erabaki bat hartu bitartean. Hotelen prezioa ere murriztu zuten.Ahalegin hauek egin arren, 1992ko maiatzean eguneko asistentzia 25.000 bisitari ingurukoa zen (informe batzuk 30.000 bisitariko datua ematen dute) pronostikoek 60.000 ingurukoa izango zela esaten zuten arren. Euro Disney konpainiaren kotizazioak lur jo zuen eta 1992ko uztailaren 23an jardunean egon zen lehen urtean gutxi gorabehera 300 milioi liberako galera izan zutela adierazi zuten. Euro Disney-en lehen neguan zehar, Newport Bay Club hotela istea erabaki zuten hotelen okupazio maila baxua zela eta. Bisitari bakoitzak eguneko 33 dolar gastatuko zituela aurreikusi arren, 1992an analistek bisitarien gastuak aurreikusitakoa baino %12 baxuagoak zirela baloratu zuten.Asistentzia hobetzeko neurrien barnean parke barruan janariarekin batera edari alkoholikoak zerbitzatzea erabaki zuten, Europako eskari baten erantzun gisa. Neurri hau 1993ko ekainaren 12an jarri zen martxan.
2002an, Euro Disney S.C.A-k eta The Walt Disney Company-k Disneyland Resort Parisek izango zuen urteko beste irabazi baten berri eman zuten. Hala ere, ondorengo 3 urteetan galerak sufritu zituen eta parkeak 2 mila milioi dolar inguruko galerak pilatu zituen 2007 aldera. 2005ean, Walt Disney konpainiak Euro Disney S.C.A-rekin zuen zor guztia sinatu zuen.