Carmina Ordóñez

Carmen Cayetana Ordóñez González (Sevilla, 1955ko maiatzaren 2a - Madril, 2004ko uztailaren 23a ), Carmina Ordóñez izenez ezagunagoa, bihotzeko prentsako emakume protagonista izan zen.

Biografia

Toreatzaile famili ospetsu bateko kide, Carmen Sevillan jaio zen, 1955eko maiatzaren 2an. Antonio Ordóñez hiltzailearen eta Carmen González Lucas "Carmina Dominguín"-en (Madril, 1928 - Madril, 1982ko abuztua) alaba izan zen. Toreatzaile ezagun Cayetano Ordóñez "Niño de la Palma" eta Domingo Dominguínen biloba eta Luis Miguel Dominguínen iloba. Ahizpa txikigo bat izan zuen, Ana Belén Ordóñez González (Belén Ordóñez) (1956ko ekainaren 29tik - 2012ko abuztuaren 2ra).

Bere haurtzaroa giro zezen-zaletsu eta andaluziar batean garatu zen, izan ere, askotan laguntzen zion bere aitari ("Carmuca" deitzen zion) bai toreatzailearen prestaketa bai korridetara. Korrida horietako batean izan zen non bere lehen gizona ezagutu zuen, Francisco Rivera toreroa, norekin 1973ko otsailaren 16an San Francisco Handiaren basilikan ezkondu zen eta bi seme izan zituen: Francisco Rivera Ordóñez eta Cayetano Rivera Ordóñez, biak toreatzaileak lanbidez. Garai horretarako, ohikoa zen Carmen bihotzeko aldizkarietan ikustea.

1979an, Paquirrirengandik banandu zen eta bere ezkontza nulutzat jo zen. Urteak geroago, Julián Contreras Rodríguez kantautorea ezagutu zuen, norekin 1984ean ezkondu zen. Harreman honen fruitu jaio zen bere hirugarren eta azken semea, Julián Contreras Ordóñez (1986ko urtarrilaren 14ean jaio zen).

Francisco Rivera "Paquirri" toreatzailearen heriotzaren ostean, Carmen legezko bataila batean liskartu zen bere gizon ohiaren bigarren emaztearen, Isabel Pantojaren aurka, norekin hiltzailearen herentziagatik aurrez aurre ipini zen. Bere heriotzaren datara arte, Carmen Ordóñezek beti eutsi zion tonadilerak ustez zegokiona baino gehiago eman zuela, kontutan hartu behar da bere ezkontza toreatzailearekin nulutzat jo zela eta beraz, bere hiru semeak ustezko semeak izatera pasatu ziren. Tonadilerarekin eztabaidatzen ziren artikuluen artean Paquirrinek alternatiba hartu zueneko traje distiratsua zegoen.

1990ean, Carmen bere bigarren senarrarekin eta hirugarren semearekin Marrakex (Maroko) bizitzera joatea erabaki zuen, toki horrek txikitatik markatu zion eta harretaz beti maitemindurik sentitu zen. Hala ere, 1994an Julián Contrerasengandik banandu zen eta berriz Espainian instalatzea erabaki zuen.

1997an, Carmen ezkondu egin zen bere hirugarren eta azken senarrakin, Ernesto Neyra Almodóvar dantzariarekin 1962ko urtarrilaren 19an, bi urte ondoren banandu egin zen. Hil baino bi urte lehenago, 2002an, Carmenek Neyrarengandik tratu txarrak jaso zituela baieztatu zuen. Honek beti ukatu zuen eta Carmenek inoiz ezin izan zuen frogatu.

Bi biloba dauzka, bere seme Fran Riverarenak. Lehenengoa Eugenia Martínez de Irujorekin izandako ezkontzaren fruitu, Cayetana Rivera Martinez De Irujo deitzen da eta bigarrena bere egungo emaztearena, Lourdes Montes, Carmen Rivera Montes izenekoa.

Telecinco kateko "A tu lado"-n egin zuen lan.

Madrilen hil zen 2004ko uztailaren 23an , bainuontzian izandako istripu bategatik. Autopsiak adierazi zuen "nekrosi miokardiko" bat izan zela kausa. Erraustua izan zen eta bere errautsak Rocíon eta tangerren bota ziren.

Erreferentziak

Hola (2012ko abuztuaren 3an). «Fallece Belén Ordóñez a los 56 años». Espainia.

«Hallan muerta en la bañera de su casa de Madrid a Carmen Ordóñez». El Mundo (Espainia). 2004eko uztailaren 27an.

Kanpo loturak

Perfil en Hola.com

Ficha en Geneall