Harakiri

Harakiri, haraquiri edo hara-kiri (腹切 edo 腹切り«sabelaren ebaketa») Japonian egiten den edo zen suizidio mota bat da non erraiak ateratzea du helburu. Japonian nahiago dute seppuku terminoa (切腹, ''seppuku') erabiltzea, harakiri hitza baldarra kontsideratzen baita. Beste batzuek ordea diote bi suizidio mota hauek diferentzia bat dutela, kanjis-en irakurketan hain zuzen.

Haraquiria samuraien artean egiten zen praktika komun bat zen, hauek beraien bizitza ohoreari eskaintzen zioten, edozein berezko heriotza alde batera utziz. Hori dela eta, beraien bizitza desohoreturik ikusi baino lehen, delitu edo hutsegite bategatik, bere buruaz beste egiten zuten harakiriaren bitartez. Askotan gainera, jabeak harakiria egiten bazion bere buruari, jopuak bere buruaz beste egiten zuen oibara (追い腹 edo 追腹, ''oibara'') edo tsuifuku (追腹, ''tsuifuku'') bitartez.

Etimologia

Harakiri (腹切) eta seppuku (切腹) hitzak japonieraz karaktere berdinak dituzte, baina ordenaketa eta irakurketa desberdinak dituzte: harakiriak, kun irakurketa (Japoniarra jatorriz) eta seppukuak, on irakurketa (Txinatarra jatorriz) erabiltzen dituzte. Antzeko zerbait gertatzen da oibara (追腹) eta tsuifuku (追腹) terminoekin, kasu honetan ordea karaktereen ordena berdina da.

Harakiriaren erritua

Harakiria bushidōko, samurai gerlarien kodigoko, zati klabe bat zen. Ekintza borondatekoa izan zitekeen, gerlariek aurkariaren eskuetan ez erortzeko erabil zezaketen harakiria edo ohore kodeari huts egin izanez gero, hau garbitzeko. Batzuetan behartuak izan zitezkeen erritu hau egitera daimyō, shōgun edo tribunal batek beharturik, hilketa, lapurreta, usteltze... kasuetan. Azkeneko kasu honetan, akusatua konfiantzako daimyō batek zaintzen zuen, harakiria egiteko denbora tarte bat ezarriz. Ez bazuen egiten, erruduna automatikoki exekutatua izaten zen. Normalean harakiria ezarritako epean egiten zen, exekutatua izan den pertsonaren familiak, honen ohore-galtzea oinordetuko baitzuen eta ondorioz ondare guztiak kentzeaz gain, samurai leinutik botatzen zituzten azkenik gosez hiltzen ziren arte. Harakiria egin baino lehenago sakea edan eta zeppitsu edo yuigon izeneko azkeneko poema bat eigten zen tessen edo gerrako haizemailearen bizkarrean. Momentua iristear zegoenean, praktikanteak belaunak seiza posizioan ezartzen zituen, kimonoa irekitzen zuen (normalean zuria, gaur egun hildakoak bakarrik janzten dutena), kimonoaren mahukak belaunen azpian ezartzen zituen bere gorputza desitxuroso eror ez zedin; tantōaren (20-30 cmko daga bat) xafla arrozezko paperean arretaz biltzen zen, eskuak odolez zikinduta hiltzea desohorezkotzat hartzen baitzen, eta behin hau egin zuela daga sabelean sartzen zuen. Erritu osoa, dagaren-ahoa eskuinalderantz zegoen bitartean sabelaren ezkerreko aldean sartu; eskuinalderantz ebaki tinko bat egin eta zentrora itzuli ebaketa bertikal batekin (esternoiraino iristen dena) bukatzean datza. Baina azkeneko hau oso mingarria zen eta era berean ezatsegina publikoarentzako, hesteak erraztasunez atera lirateke eta lurrean zabaldu. Hau gutxi balitz samuraia ez zen unean hiltzen, agonia ordu luzez iraun zitekeen. Praktikanteak ez zuenez horrenbeste sufritu nahi eta publikoak ez zuenez espektakulu makabro hori ikusi nahi, suizidio laguntzaile bat jartzen zen, kaishaku japonieraz. Kondenatuak berak aukeratzen zuen, eta askotan familiar edo lagun bat zen, bere helburua ondo bete zedin. Bere helburua praktikantearen ondoan zutik egotea zen, eta praktikanteak guztia egin ondoren edo seinalea eman ondoren burua moztea zen. Seinalea buruaz beste egin behar zuenarekin xedatzen zen, eta laguntzaileak seinalea ikusi bezain pronto jardungo zen. Kasu gehienetan biktimak ez ziren tantōa horrenbeste sartzera iristen eta daga hartu edo hurbiltzea kaishakuarentzako seinaletzat ere hartzen zen. Samurai batzuek praktikanteen kemena kuantifikatzen zuten laguntzaileak burua moztu baino lehenago noraino iritsi zirenaren arabera. Ebaketa bertikala esternoiraino eginda zutenak kemen ezohikotzat joz.

Emakumeak eta harakiria

Emakumeak kausa asko izan zituzketen bere buruaz beste egiteko: aurkariaren eskuetan ez erortzeko, bere senar edo jabea heriotzan jarraitzeko, bere buruaz beste egiteko agindua jasotzean... Emakume baten buru-hilketa ez zen harakiritzat jotzen, baizik eta suizidio normaltzat jotzen zuten (jigai japonieraz). Harakiriarekin dagoen desberdintasuna, sabela ireki ordez, mozketa lepoan egiten zuten, arteria karotidan hain zuzen. Hauek erabiltzen zuten daga, bi sorbatzeko daga zen, kaiken izena jasotzen zuena. Aldez aurretik emakumeak orkatilak, izterrak edo belaunak lotzen zituen soka baten bitartez, hankak irekita hiltzearen desohorea jaso ez zedin.

47 rōninen historia

Harakiria edo seppukua 47 rōninen historiaren zati nahitaezkoa da. Edo Aroaren hasieran eman, eta ondoren kontatua izan zena Japoniako Erdi Aroko obra literario garrantzitsuenean, kabuki bitartez hilezkortua izan zena. Historiaren trama honako hau da:

Bi damyō (gizon feudalak) Asano Takuminokami Naganori eta Kira Kozukenosuke Yoshinaka izenekoak shōgunaren gorteetan zeudela eztabaida batean zeudela Kirak Asano iraindu eta honek zorrotik atera zuen bere wakizashia, Kira kopetan zaurituz. Edozein arma zorrotik ateratzea debekatua zegoenez shōgunaren etxean, Asano harakiria egitera epaitua izan zen. Gainera, oso delitu grabea zenez, bere familia guztia kanporatu zuen bere lurraldeetatik. Bere morroiak langabeturik gelditu ziren, hauen artean samurai asko, rōnin izatera pasa zirenak (buruzagirik gabeko gerlariak).

Gertakari hau irain larritzat jo zen, eta ondorioz Asanoren zerbitzariak mendeku hartzeko bildu ziren Kira hil behar zen ala ez eztabaidatzeko. Asano klaneko gerlari guztietatik, 60ek bakarrik hitzeman zuten mendeku hartzearekin kolaboratzea, dokumentu bat beraien odolarekin sinatuz. Konprometitu ez zirenak sakabanatu egin ziren. Hala ere, hitzeman zuten gerlari asko kikildu eta bertan behera utzi zuten kausa. Azkenik, bi urte ondoren, mendekurako prestaketak bukatzea lortu zuten. Abenduko gau elurtsu batean, gelditzen ziren 47 rōninak Kiraren luxuzko etxea erasotu eta beraien jabeak erabilitako xaflarekin harakirira egin zedin eskaini zioten. Ezezkoan, burua moztu zioten, bere burua jaso eta bere jabeari eskaini zioten bere hilobian, Sengakuji tenpluan lurperatua izan zena.

Hau egiteagatik, shōgunak 47 rōninak zigortu zituen harakiria egitera beraien ondra berreskuratu zezaten (daimyō bat hil baitzuten) eta lurperatuak izan ziren Sengakuji tenpluan beraien jabearen ondoan.

Egia esan harakiria egin zutenak 46 rōnin izan ziren, Kira hiltzerako garaian Teresaka Kichiemon Oishik gobernatutako herrira itzuli zen kontakizuna familiarrei esatea eta ondorioz exekuziotik libre gelditu zen. Azkenik urteen poderioz hilko zen, eta Sengakuji tenpluan, Tokion, enteratuko zuten bere adiskideen ondoan.

Kontuan hartzekoa da samurai hauek 2 urte pasa zituztela mendekua planifikatzen, eta hau lortzeko bearien buruak mozkor, alper, arlote eta erotzat jo zituzten, gizartearen zaborrarekin harremanetan jarriz. Beraien jabea hiltzean shōgunak zelatatuak izan zitezen agindu zuen, eta gerlariak jarrera hau hartzean zelatariei ziria sartzea zuten helburu.

Bi urte ondoren, shōgunaren barrandariak gertatutakoa esan eta samuraiei jagoletza kendu zitzaien, hau bihurtuz beraien jabea mendekatzeko aukera.

Harakiria egin zuen jende ezaguna

Kronologikoki ordenaturik:

Minamoto no Tametomo (1139-1170)

Minamoto no Yorimasa (11061180) Minamoto no Yoshitsune (11591189) Azai Nagamasa (15451573) Nobunaga Oda (1534-1582) Takeda Katsuyori (1546-1582) Shibata Katsuie (15221583) Hōjō Ujimasa (15381590) Sen no Rikyū (15221591) Asano Naganori (Takumi no kami,1667-1701) 47 rōninetako berrogeita sei(1703) Watanabe Kazan (17931841) Tanaka Shinbei (1832-1863) Byakkotai (samurai talde gazte bat, 1868) Saigō Takamori (18281877) Yamanami Keisuke (18331865) Emilio Salgari (1862-1911) Nogi Maresuke (18491912) Chujiro Hayashi (1879-1940)

Takijirō Ōnishi (18911945)

Anami Korechika (18871945)

Yukio Mishima (19251970)

Isao Inokuma (19382001)

Harakiria gaur egun

Harakiria epaiketa baten ondorengo zigor bezala 1873an debekatu zen, hala ere honen praktika ez zen guztiz bukatu. Kasu askori buruzko informazioa bildu da non harakiria borondatezkoa egiten zuten. Esaterako 1895ean militar batzuek Txinari konkistatutako lurraldea itzultzearen aurka azaldu ziren, eta kexa gisa harakirira egin zuten; gainera, Maresuke Nogi jeneralak eta honen emazteak Meiji enperadorea hiltzean 1912an ere erritoa burutu zuten eta gutxi balitz Bigarren Mundu Gerraren ostean amore eman baino heriotza nahiago izan zuten soldadu askok ere praktikatu zuten.

1911ko apirilaren 25 Emilio Salgari italiar idazle ezaguna bere buruaz beste egin zuen Turinen japoniar teknika honen bitartez.

1970ean, Yukio Mishima eta bere jarraitzaileetako batek harakiri bat burutu zuten publikoan, ejertzitoak estatu golpe bat emateko konbentzitzen saiatu eta kale egin zuenean. Mishimak harakiria Kanetoshi Mashita jeneralaren bulegoan egin zuen. Honen kaishakunina, 25 urteko gizon bat Masakatsu Morita izenekoa, 3 aldiz saiatu zen bere burua mozten inongo arrakastarik gabe. Azkenik Hiroyasu Koga izan zen burua moztu ziona Mishimari. Ondoren Masakatsu Morita bere harakiri propioa egiten saiatu zen, ebaketak oso sakonaz izan ez arren mortalak izateko, Kogari seinale bat eman eta burua moztu zion.