Anthony Mann

Anthony Mann, Emil Anton Bundsmann izenarekin jaioa, (San Diego, 1906ko ekainaren 30a - Berlin, 1967ko apirilaren 29a) aktore eta zine zuzendari estatubatuarra izan zen.

Ibilbidea

Bere aita, Emile Theodore Bundsmann, austriar etorkina zen, eta bere ama, Bertha Waxelbaum (jatorrizko abizena Weichselbaum zuelarik), Georgiako Macon hiriko judutar familiar batekoa zen.

Anthony Mannek bere aktore ibilbidea New Yorken hasi zuen, Off-Broadway-ko sala txikietan. 1938an Hollywood-era joan zen. 1942an zuzendari laguntzailetzat lan egiten hasi zen.

Bere lehenengo filma Moonlight in Havana (1942) izan zen. Zine beltz klasikoan nabarmendu zen, He Walked by Night (1948), Railroaded!, T-Men eta Raw Deal bezalako pelikulekin. Horrela zinearen hiriburuan leku bat egitea lortu zuen.

Western generoan ere arrakasta izan zuen Universal Estudioetan igaro zuen garaian, batez ere James Stewart-ekin elkarlanean egin zituen pelikuletan, besteak beste Winchester '73, Zeruertz urrunean, The Naked Spur, The Far Country, Laramie-ko gizona eta Mendebaldeko gizona, Gary Cooper-ekin, askorentzat bere maisulana izan zena.

60ko hamarkadan bi produkzio epiko handitan aritu zen buru-belarri, biak Sofia Loren-ekin, eta Samuel Bronston errumaniar-estatubatuarrak ekoiztuak: El Cid (1961) eta, batez ere, Erromatar Inperioaren gainbehera (1964), film ilun handia, Marko Aurelio enperadore jakintsuaren erreinualdiren azken urteetan hasi (bere hileta puntu gorena da), eta bere seme Komodoren gainbeheran amaitzen da, berak eragindako nahasmenak Erromatar Inperioaren amaiera eragin zuelarik bi mende baino gutxiagoan. Kreditoek diote gidoia Edward Gibbon-en Erromatar Inperioaren dekadentzi eta gainbehera lanean inspiratuta dagoela, bere abiatzea Marko Aurelio delarik.

Bere lanarengatik izar bat du Hollywood-eko Ospearen Pasealekuan, Hollywood Boulevard-eko 6229an. Sara Montiel-ekin ezkonduta egon zen. Serenaden batera lan egin zuten, Joan Fontaine, Mario Lanza eta Vincent Price bezalako beste izar batzuekin batera. Berlinen hil zen bihotzeko batek jota.

Filmografia

Moonlight in Havana (1942)

Dr. Broadway (1942)

Nobody's Darling (1943)

Strangers in the Night (1944)

My Best Gal (1944)

The Great Flamarion (1945)

Sing Your Way Home (1945)

Two O'clock Courage (1945)

Strange Impersonation (1946)

The Bamboo Blonde (1946)

T-Men (1947)

Desperate (1947)

Railroaded! (1947)

He Walked by Night (1948)

Raw Deal (1948)

Reign of Terror (1949)

Border Incident (1949)

Follow Me Quietly (1949)

Winchester '73 (1950)

The Furies (1950)

Side Street (1950)

Devil's Doorway (1950)

The Tall Target (1951)

Zeruetz urruna (pelikula) (Bend of the River, 1952)

Musika eta malkoak (The Glenn Miller Story (1953)

Thunder Bay (pelikula) (1953)

Colorado Jim (The Naked Spur, 1953)

The Glenn Miller Story (1954)

Urruneko lurrak (The Far Country, 1954)

Azkeneko muga (The Last Frontier, 1955)

Laramie-ko gizona (The Man from Laramie, 1955)

Zeruko blindatuak (Strategic Air Command, 1955)

Bi pasio eta maitasun bat (Serenade 1956)

Hiltzen dakitenak (Men in War, 1957), bere ekoizle ere izan zen

Gaizkile heiztaria (The Tin Star, 1957)

God's Little Acre (1958)

Mendebaldeko gizona (Man of the West, 1958)

Basati (1960)

El Cid (1961)

Erromatar Inperioaren gainbehera (The Fall of the Roman Empire, 1964)

Telemark-eko eroiak (The Heroes of Telemark, 1965)

Dandy batentzat epaia (A Dandy in Aspic, 1968), bere ekoizle ere izan zen