Varsoviako Ituna
1948an Tito mariskalaren Jugoslaviak Moskurekin bere desberdintasunak ezarri zituen; gainera, Txinaren eta Sobietar Batasunaren arteko tirabira diplomatikoak Koreako Gerra zela eta ospetsuak izan ziren. Errealitatean, bi potentzien kanpo politika berehalakoak izango ziren krisi ekonomikoei, zeinaren larritasuna zela eta Estatu Batuak Marshall plana eta NATO garatzera bultzatu baitzituen, probetxua ateratzen lanpetuta ibili zen. Ekiladeko Blokeko estatuetan mugimendu komunistek, demokrazia parlamentarioak ezartzearen konpromisoa hartu zutenek, 60ko hamarkadara arte iraun zuten burgesiaren, lur-jabeen eta eredu ekonomiko hibridoen laguntzarekin.
Jaltako akordioan zehaztutako limiteak berrikusteko gobernu stalinistaren erresistentzia Sobietar Batasunak armamentu estatubatuarrarekiko zuen ahultasunean oinarritzen zen, nork Asia Txikian eta Europan ezarritako baseetan gerratik gaur egunera arte iraun duen. Barne frontearen erabateko nagusitasunaren aurretik, sobietar apustua lasterketa armamentistan parte hartzea izan zen, zeinek teknologia militarrean inbertsio galgarria ekarri zuen, baina ez esku-diruaren handiagotzea. Finlandiak ere, non alderdi komunista gobernuaren atal nagusia zen, Porkkalako base militarretik Armada Gorriaren atzera-egitea eskatu eta eskuratu zuen.
Finlandiar egoera politikoari eta Jugoslavian Tito mariskalaren gidaritza gogorrari esker estatu hauek itunean parte hartzerik izan ez zuten bitartean, beste herrialde batzuetan barne egoera konplexuagoa zen. Hungarian bertako alderdi komunistaren barne desadostasunak, zeinen ikasle-bandoek sobietarrek Poznango istiluetan burututako ekintza militarren aurkako protesta egiten baitzuten, József Dudásen matxinada ultranazionalistarekin elkartu ziren altxamenduari hasiera emateko, zein Ituneko indarrengatik zapaldua izan zen.
Varsoviako Ituna praktikan Sobietar Batasunak bere babesetik atera nahi zuten Ekialdeko Europako estatu sozialistak menderatzeko tresna bat zela esan izan da. Kasu batzuetan hain zuzen ere, estatu kideen Ituna uzteko saiakerak militarki zanpatuak izan ziren; esate baterako, 1956ko Hungariako Iraultza: urte horretako urrian Armada Gorria, Varsoviako Ituneko aurreikuspenetan babestuz, Hungarian sartu zen eta bi asteetan hasiberri zen altxamendu antikomunistari amaiera eman zion.
Varsoviako Ituneko indarrak bere kideetako batzuen aurka ere joan ziren; esate baterako, 1968an Pragako Udaberrian, gobernuak egindako erreformei, Sobietar Batasunaren arabera sozialismoa amaitzeko joera zutenak, amaiera emateko Txekoslovakia hartu zutenean. Brézhnev Doktrinak, zeinek garaiko Sobietar Batasuneko kanpo politika militarra adierazten zuen, zioen: "Sozialismoaren aurkako indarrak daudenean eta herrialde sozialista baten garapena kapitalismora aldatzen saiatzen direnean, herrialde horren arazo bilakatzeaz gain herrialde sozialista guztiei eragiten dieten arazo ere
bihurtzen da". Albaniak aliantza utzi zuen 1961ean bereizketa txinatar-sobietarraren ondorioz, non bere lerro zorrotzeko erregimen stalinistak Herri Errepublika Txinatarraren alde egin zuen.
Nahiz eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko eta Varsoviako Ituneko herrialdeak ez ziren gatazka armatuetan aurrez aurre ipini, 35 urte baino gehiagoz Gerra Hotza mantendu zuten. 1988ko abenduan, Mikhail Gorbatxovek, une horretako Sobietar Batasuneko buruzagiak, Sinatra Doktrina iragarri zuen, zeinek Brézhnev Doktrina baztertua izango zela eta Ekialdeko Europako herrialdeek beraientzat egokiena zena egiteko aukera izango zutela adierazten zuen.
Itunaren amaiera
Sinatra Doktrinaren iraunaldiak 1989. urteaz geroztik Ekialdeko Europa astindu zuten aldaketen azkartzea ekarri zuen. Ekialdeko gobernu aurrekariek gobernu berrien aldean Varsoviako Ituna mantentzearen aldeko joera handiagoa zuten eta 1991ko urtarrilean Txekoslovakia, Hungaria eta Poloniak urte horretako uztailaren 1ean erretiratuko zirela adierazi zuten. Otsailean Bulgaria erretiratu zenean, Ituna efektu praktikoetan deseginda gelditu zen. Disoluzio ofiziala, Sobietar Batasunak onartua, 1991ko uztailaren 1eko Pragako bileran gauzatu zen.
1999ko martxoaren 12an, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Poloniak, Varsoviako Ituneko kide zaharrek, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearekin bat egin zuten. Bulgaria, Estonia, Letonia, Lituania, Errumania, Eslovakia eta Esloveniak 2004eko martxoan egin zuten. Albaniak 2009ko apirilean egin zuen.
Sarrera
Adiskidetasun, Lankidetza eta Elkarrenganako Laguntzaren Hitzarmena, Varsoviako Ituna izenez ere ezaguna bertan sinatu baitzuten, lankidetza militarraren akordioa izan zen eta 1955ean sinatu zuten Ekialdeko Blokea osatzen zuten herrialdeek. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren gidaritzan diseinatua, bere helburu zehatza Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen mehatxua indargabetzea zen eta bereziki Alemaniako Errepublika Federalaren berrarmatzea, nori Parisko Itunek beraien indar armatuak berrantolatzea uzten zioten.
Esparrua
Varsoviako Itunaren eremuak Ekialdeko Europako estatu sozialista guztiak (Jugoslavia salbu, nahiz eta haren gainean eragin boteretsua gauzatu zuten) barne hartzen zituen, hau da, Albania, Bulgaria, Txekoslovakia, Hungaria, Polonia, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Errumania eta Sobietar Batasuna; 1962. urtera arte Txinako Herri Errepublika behatzaile gisa afiliatuta egon zen. 1955eko maiatzaren 14an sinatu zen poloniar hiriburuan, non Nikita Khrustxev zen Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako Lehenengo Idazkaria.
Ekialdeko Blokeko estatuek tratatua sinatu aurretik Sobietar Batasunarekin harreman militar estua mantentzen zuten, zeinen armadak bere askatzea jazarri baitzuen Bigarren Mundu Gerran zehar; indar estatubatuarrek eta britainiarrek Mendebaldeko Alemanian, Austriako mendebaldeko zatian, Belgikan, Italian, Frantzian eta Grezian Jaltako Batzarrean adostutako eremuan egin zuten modu berean. Sobietar Batasunak blokean gauzatutako eragin sakona erronka bezala hartu zuten beste potentzia aliatuek; izan ere, komunismoaren hedapena Europako erregimen politiko eta ekonomiko nagusiaren mehatxutzat zuten. Orbita estatubatuarraren -nork Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen ezarpenarekin bere bakartze militarraren mendetako ohitura eten zuen- eta sobietarraren arteko polarizazioa Gerra Hotzaren (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren eta Estatu Batuen artean jazotako gatazka belikoaren izena, Bigarren Mundu Gerraren amaieratik lehenengoaren deuseztapenera arte, 1991n emandakoa) 45 urteen izaera erabakigarria izango zen.
Antolaketa
Varsoviako Ituneko kideek hitzartu zuten, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak erabilitako tankerako baldintzetan, lankidetza bakearen mantentze-lanetan, berehalako antolaketa aurreikusteko moduko erasoa egonez gero (3. artikulua), elkarrenganako babesa kideetako batek erasoa jasango balu (4. artukulua) eta Estatu Nagusi baten ezarpena eginahal nazionalak koordinatzeko (5. artikulua). Guztira hamaika artikuluz osatuta, Itunak ez zion kideen gobernuko erregimenari zuzeneko aipamenik egiten -"Estatu guztientzat" irekia zela adieraziz, beraien onarpenean gainontzeko izenpetzaile guztien adostasuna egotearen baldintza bakarrarekin (9. artikulua)- eta hogei urte berriztagarrien iraunaldia ezartzen zuen, baita estatu kide bakoitzarentzat hori baliogabetzeko askatasuna ere. Lau aletan sinatua izan zen, errusieraz, alemanez, txekieraz eta polonieraz.
Batzorde politiko bat, estatu kideetako gobernuburuez osatua, urtero biltzen zen urteko politika eta helburuak zehazteko. Negoziazio gehienek defentsa ministroen, indar armatuko nagusien eta Estatu Nagusiko kideen presentzia ere eskatzen zuten. Batzorde politikoaz gain, Varsoviako Itunak Batzorde Militar aholkulari bat, Batzorde tekniko eta ikertzaile bat, Defentsako Idazkarien Kontseilu bat eta Estatu Nagusi bat zituen. Iván Stepánovich Kónev izan zen bere lehenengo komandante-burua.
Itunaren berariazko helburua bere estatu kideen eta mendebaldeko potentzien arteko gerra-deklarazioa saihestea izan arren, deklarazioa bete egin zen eta gerra egonez gero, Estatu Nagusia izango litzateke estatu kideetako armaden eta aireko indarren autoritate gorena; honek adierazten zuen potentzia militarra 6.200.000 soldaduz, 65.000 tankez, 2.000 ontziz eta 15.000 borroka hegazkinez gain, zenbait estatu kideetan ezarritako misil nuklearrez ere osatuta zegoen. Bake garaian, soilik bere jatorrizko estatuetatik kanpo bidalitako indarrak zeuden bere agindupean.
Historia
Varsoviako Ituna mendebaldeko eta ekialdeko blokeen arteko lehian landutako tresna izan zen, Bigarren Mundu Gerraz gero sortuak. Bere limiteek Rooseveltek, Churchillek eta Stalinek 1943 eta 1945. urteetan izandako goi-bileratan adostutako mugaketa lerroekin bat egiten zuten.
Asiako lurraldearekiko norgehiagoka Txinako Herri Errepublikaren aldarrikapenarekin -Sobietar Batasuna egoerarekin ados egon gabe, nahiz eta Txinak begirale bezala parte hartu sobietar gobernuarekiko haustura eman arte 1968an- eta estatubatuarrek Japonian egindako okupazioarekin konpondu zen; hala eta guztiz ere, bere anbiguotasunak potentzien arteko gatazka gehienak sortzeko bidea eman zuen.
Sobietar estrategiaren helburu nagusietako bat bere lurraldea ziurtatzea zen horrek aurkariarekin gatazka irekiak sortu gabe. Hori dela eta, fronteren barnean jarduera militarrak murriztu ziren.