Hans Scholl

Hans Scholl (Ingersheim, Alemania, 1918ko irailaren 22a - Munich, Alemania, 1943ko otsailaren 22a) Resistencia alemana al nazismoko ikasleen kide izan zen Bigarren Mundu Gerran eta Arrosa Zuria (Die Weiße Rose) taldeko oinarrietako bat. Burua moztu zioten bere arreba eta taldeko beste kide batzuekin batera.

Biografia

Hans Scholl Munichen jaio zen erdi mailako familia batean, erlijioz luteranoak ziren. Nerabezaroan Hans Juventudes Hitlerianasera batu zen bere aitaren aholkuei aurka eginez, honek, nazismoa mespretxatzen baitzuen. Hans Schollek bertan behera utzi zuen nazi erregimena, hauen bortizkeriaz eta autoritarismoaz jabetzean. Ondoren, 1939an medikuntza ikasketak egiten hasi zen Municheko Unibertsitatean erregimen hitleriarraren aldeko jarduerei uko eginez eta gobernuaren aurka zihoazen beste hainbat gazterekin elkartuz.

Bigarren Mundu Gerra hastean, mediku laguntzaile modura mobilizatua izan zen unibertsitateko ikasle gisa, baina ez zen lanbide horretan jardun harik eta 1942ko ekainaren 22an "frente del Este", hau da, Errusia eta Ukrainan kokaturik zeuden erietxe militarretan lan egitera bidali zuten arte. Bertan hilabete batzuetan lanean zebilela, SSaren gerra krimenetako ezaugarriak ezagutu ahal izan zituen.

Alemaniara itzultzean, Hans Scholl erresistentzia pasibodun mugimendu batean integratu zen, Arrosa Zuria izenekoan. Bertan panfletoak eta txartel antinaziak inprimatzen aritu zen, ondoren orri horiek Munichen banatzeko. Jarduera honetan zebilela, polizia guardia batzuk konturatu ziren bere ekintzez eta 1943ko otsailaren 18an atxilotua izan zen bere arreba Sophie Schollekin batera Municheko Unibertsitatean.

Epaiketa prozesuan herri epaimahaiaren aurrean (Volksgerichtshof) Hans eta Sophie heriotz zigorrera kondenatuak izan ziren traizioa leporatu baitzien hauei konfiskatu zizkieten panfletoetako edukia ezagutzean. Izan ere, orri horietan biztanleria zibil alemaniarrari gobernuaren aurka joatea aldarrikatzen diete eta, horrela, jendea konturatuko zen zer nolako biolentzia sortzen zuen SSak ekialdean.

Hans Schollek, burua moztu baino egun bat lehenago, Roland Freisler nazi fanatikoari hau esan zion: "Denbora gutxi barru, zu izango zara gure lekuan egongo dena". 1943ko otsailaren 22an burua moztu zion Johann Reichhartek Hansi, bere arrebari moztu ondoren, Stadelheim espetxean.