Asafa Powell

Asafa Powell

Olinpiar medalista

Asafa Powell (Spanish Town, 1982ko azaroaren 23an) atleta jamaikarra da, 1,90 m-ko altuerakoa eta 88 kg pisatzen dituena, abiadura frogetan espezializatua marka edo errekor mundiala lortu zuena 100 metroko lasterketan Rieti hirian lortua, Italian, 9,74 s-tako markarekin, 3 segundo-ehunenengatik gaindituz aurreko errekorra.2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenasen, 100 metroko lasterketako finalaren irabazle gogokoenetarikoa izan zen hasiera batean, baina bosgarren postua besterik ez zuen lortu, dominetatik at geratu zelarik, alegia. 2005eko ekainaren 14an marka mundiala hautsi zuen 100 metroko lasterketan, zentesima bategatik jaitsiz Tim Montgomeryren denbora, 9,77 segunduetan utziz. Marka onartua izan zen haizea 1,6 m/s-ko abiaduran alde zuela korrika eginda. Powellek berriz ere korritu zuen denbora berean (9,77 segundotan) 2006ko ekainaren 11an eta 2006ko abuztuaren 18an2006an urteko atleta izendatu zuen IAAF (Asociación Internacional de Federaciones de Atletismo) asoziazioak. 2007ko irailaren 9an berriz ere hautsi zuen 100 metrotako lasterketaren munduko errekorra, denbora 9,74 s-tara jaitsiz. Hau Rieti hirian (Italian) ospaturiko atletismoko bilerako semifinaletan zehar gertatu zen, eta urte hartan bertan ere brontzezko domina lortu zuen Osakako Mundialean. 2008ko maiatzaren 31an, ordea, errekorra galdu zuen jamaikarra ere den Usain Boltek 9,72 s-ko denbora lortu zuenean 100 metrotako frogan.Brontzezko beste domina bat lortu zuen 2009ko Berlingo Mundialeko 100 metrotako lasterketan 9,84 segundutako denborarekin.2013ko uztailan, Powell akusatua izan zen dopinagatik; izan ere, estimulante batek positiboa eman zion antidopin froga batean lasterketa baten ondoren. 18 hilabeteetan zehar esekia izan zen 2014ko abendurarte, baina apelazioa aurkeztu ondoren Kirol Arbitrajearen Auzitegira zogorra 6 hilabeteetara murriztu zen.

Gerora, 2016ko Atletismoko Pista Estaliko Munduko Leihaketan (Portlanden jazoa) zilarrezko domina lortu zuen 60 metrotako frogan.

Datu Pertsonalak

Jaiotza

Herritartasuna(k)

Altuera

Pisua

Jamaikarra

1,90 m (6 ft 3 in)

88 kg (194 lb)

Karrera

Kirola

Disziplina

Aurrerakuntzak

100 m

Marka 200 m

Marka 100 m

Kirol debuta

19.90 s (Kingston 2006)

9.72 s (Lausana, 2008)

Marka 60 m (pista estalia)

6.44 s (Portland 2016)

Domina zerrenda

200 m

Emaitzak

60 m

100 m

200 m

4 x 100 m

Aurrekariak eta ondorengoak

Aurrekaria:

Maurice Greene

100 metrotako lasterketaren munduko errekorduna

2005eko ekainaren 14a - 2008ko maiatzaren 31a

Ondorengoa:

Usain Bolt