Linkin Park

Linkin Park Los Angelesen 1996an sortutako musika taldea da. Bere estiloak Nu metala (metal berria) eta rap metala direla esan liteke. Hala ere, beraien azken diskoan (minutes to midnight) gehien antzematen den musika generoa rock alternatiboa da. 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu talde honek eta, gainera, bi Grammy sari lortu ditu. Arrakasta Hybrid Theory diskoari esker lortu zuten, XXI. mendean gehien saldutako diskoa izan da 25 milioi kopia baino gehiagorekin. Estatu Batuetako Santa Monikako Lincoln Park-aren omenez jarri zioten taldeari izen hori.

2003. urtean, MTV2k bideo musikalaren aroko seigarren talderik onena izendatu zuen eta baita, Coldplay eta Oasisen atzetik, milurteko berriaren hirugarren talderik hoberena ere.

Taldearen Historia

Taldearen hasiera MC/Mike Shinoda abeslariaren estudio txiki batean izan zen, non berak eta Brad Delson gitarjoleak taldearen lehen materiala grabatu zuten 1996ean. Biak instituto berdinean ikasi zuten eta bertan ezagutu zuten Rob Bourdon, taldeko bateriajolea.Shinoda Joen Hahn DJ-rekin kontaktuan jarri zen, hau Pasadenako Art Center College-en ilustrazioko ikasketak burutzen ari zenean. Bitartean, UCLAnen, Delsonek Phoenix baxujolearekin konpartitu zuen, hone

k ikasketak buruto ondoren taldea utzi eta urtebete beranduago berriz ere iztzuliko zen. Momentu honetan, Xero izenez izeneztatu ziren eta demo batzuk grabatu zituzten. Ez zuten kontraturik lortu eta proilektuak ez zuen aurrera egin. Orduan Shinodak abeslari bat kontratatzea erabaki zuen eta albiste bat jarri zuen. Phoenix, Arizonako Chester Ben nington abeslaria lortu zuten, 16 urte zituenetik diskoak grabatzen zituena. Esaten denez Chesterrek Mike-ri deitu eta dei horretatik Chesterren ahotsak zirra sortu eta segituan joateko esan zion. Bennington taldean sortu ondoren bandari Hybrid Theory izan zen (ideia rock-a eta rap-a nahastetik dator) baina Europako talde baten izena, Hybrid, erregistratuta zegoen eta izena aldatu beharrean izan ziren. Pentsatutako idea batzuk honako hauek izan ziren, Clear, Probing Lagers, Ten PM Stocker eta Platinum Lotus Foundation. Benningtonek Lincoln Park proposatu zuen, egunero ensailuetatik etxerako bidean pasatzen zen tokia. Baina "lincolnpark.com" domeinua garestiegia zen taldearentzat eta beraz, otografia aldatu eta Linkin Park jartzea erabki zuten.Taldea seilu berri baten lanean jarri zen eta Hybrid Theory EP albuma grabatu zuten abesti hauek zituelarik: "Carousel", "Technique", "Step Up", "And One", "High Voltage", "Part of Me".

Diskografia

Hybrid Theory (2000 - 2002)

Linkin Parken lehenengo albuma, Hybrid Theory 2000. urteko urriaren 24an argitaratu zen. Disko hau urte erdi kostatu zitzaion lana izan zen. Ekoizlea Don Gilmore izan zen. Diskoak harrera ona izan zuen fanatikoen artean eta taldeak hamabi milioi kopia baino gehiago saldu zituen debutatu ziren urtean. Albumak aztergai artzen ditu Benningtonek bere gaztaroan izan zituen arazoak, gurasoen banaketa, alkohola eta drogen gehiegikeria.

Diskoa lehen postuetara iritsi zen Billboard 200 Estatu Batuetan eta kokagune onak eta garrantzitsuak lortu ditu munduko ainbat tokitan. Hirurogei milioi kopia inguro saldu ditu munduan zehar eta hoietatik hogei milioi Estatu Batuetan. Honek XXI. mendeko bigarren album salduenaren lekua ematen dio eta hisoriako debut album salduenarena ere.

2001ean Ozzfesten par

te artu zuen,non Iron Maiden, Slipknot, Disturbed, Papa Roach, Marilyn Manson eta Crazy Town bezalako artistak giran egon ziren. Garai honetan Linkin Parkek gonbidapen asko jaso zituen perfil altuko girak egiteko, lehen aipatutako Ozzfest, Family Values Tourren eta KROQ Almost Acoustic Christmasen. Bandak bere gira propioa hasi zuen, Projekt Revolution izenekoa, non Cypress Hill, Adema, DJ Z-Trip, Xzibit, Mudvayne, Blindside eta Snoop Dogg bezalako artistak parte artu zutelarik. Urte bat beranduago, Linkin Parkek 320 kontzertu baina gehiago eskeini zituen. 2001ean ere Scott Koziol taldeti ateratzen da Farrellen itzuleragatik. Diskografiaren gaira berriro itzuliz, Linkin Parkek Hybrid Theory diskoaren edzio berezi bat atera zuen kalera 2002ko martsoaren 11n. Edizio berezi honetan Hybrid Theory diska osoa aurki dezakegu, baita hiru abesti berri ere: ("Papercut", "Points of Authority" eta "A Place for My Head") Londreseko Docklands Arenako kontzertu batean grabatuta eta baita beste tema berri bat ere, "My December" eta beste tema bat Ep Hybrid Theorykoa, "High Voltage" bakarrik bertsio hau nahastuta zegoela backgraund musikala erebat ezberdina eta Chester Bennington agertzen den bridge batekin. Aurrerago, urte berean, uztailaren 30ean Linki n Parkek remezklez osaturiko Reanimation disko berria kaleratu zuen. Disko onek Hubrid Theory eta EP Hybrid Theoriren abestien remixak zituen. Reanimationek artista ugariren kolaborazioa jaso zuen, Black Thouhgt, Jonathan Davis, Aaron Lewis beste batzuen artean. Naiz eta disko hau taldearen material zaharrarekin egina izan Estatu Batuetan platinozko diska izan zen eta milioi bat kopia saldu ziren. Debutatu zuen astean 750.000 kopia saldu ziren.

Gira eta kontzertu asko egin zituzten munduan zehar girako autobusean "Meteora" izeneko diska berrian lanean hasi ziren arte.

Meteora (2003 - 2005)

Linkin Parkek gira eta kontzertuetan jarraitu zuen lehen bezala eta denboraldi luze batez honela jarraitu beharko zuenez, girako autobusa estudio moduan erabili eta banda bere album berrian lan egiten hasi zen.

Talde amerikarrak 2001ko abenduan bere lan berriaren (Meteora) berri eman zuen, lan hau Greziako Meteora eskualde harritsuan inspiratuta sortu zuen. Rapcore eta nu-metalarekin taldearen fanen artean arrera ona izan zuen aurreko Hybrid Theory diskaren antzera, baina instrumendu berriak sartu zituzten, shakuhashi (bambuz eginiko japoniar flauta) eta soinu efektu berriekin. Interesgarria da ere albumeko ia abesti guztietan ematen den sinkronizazioa.

Meteora abumaren produzitzailea Don Gilmore izan zen berriro ere. Talde estatu batuarrak 2002 urte osoan egin zuen lan azkenik abenduan bukatu zuten arte. Linkin Parken bigarren albuma mundialki 2003ko martxoaren 25ean atera zen kalera. Debutaren egun berean mundialki aitorpena jaso zuen, izan ere, Esta

tu Batuetan eta Britainia Handian lehenengo postua lortu zuen eta bigarrena Australian. Lehengo astean 800.000 kopia baino gehiago saldu zituen. 2003ko urrian egin ziren salmetak oso onak izan ziren ia hiru milioi kopia. Album hau arrakasta handikio izan arren kritika gogorrak jasan zituen. Allmusic.com-ek dioenez "Ez daHybrid Theory-ren bigarren zatia baino gehiago ezta gutxiago ere" eta Blenderrek honela kalifikatzen du "gogorrago, dentsuago, itsusiago".Linkin Parkek "Projekt Revotion"-ekin jarraitu zuen eta banda berriak gonbida zituen, Mudvayne, Blindside eta Xzibit. 2003 ere Metallicak Linkin Parkekin batera, Limp Bizkit, Mudvayne eta Deftones gonbidatu zituen Summer Sanitarium Tour 2003 parte artzera. Urte berean Linkin Parkek "Live in Texas" izeneko album bat kaleratu zuen, bertan CD eta DVD etortzen ziren eta taldeak Texas estatuan izan zituen bi kontzertuen aktuazioak biltzen ditu. 2004ean Taldeak "Meteora World Tour" izeneko gira mundiala egin zuen. Urte bereko ekainaren 29an disko berri bat kaleratu zuen: Meteora Tour Edition, bertan Meteora diskoko abestiak aurki zitezken baina Meteora World Tourren zuzenean grabatuak.

2004ko abenduaren 30ean Linkin Park eta Jay-Z-k album berria kaleratu zuen Collision Course non bi taldeen abestiak nahasten dituzten, adibidez, Numb/Encore edo Dirt Off Your Shoulder/Lying From You. 2005ean Linkin Parkek eskuhartze bat izan zuen Live 8n, Run away, In The End eta Numb/Encore Jay-Zrekin.

Minutes to Midnight (2007-2008)

Linkin Parkek Japoniako Summhttp://es.wikipedia.org/wiki/Numb/Encoreer Sonic Festivalen parte artu zuen 2006ko abuztuaren 12 eta 13an. 2006an taldearen webgunean aipatzen zenez, 2007an Minnutes to Midnight izeneko album berria kaleratuko zuten eta 2007ko martxoaren 6ean Mike Shinodak bere eta Linkin Parke MySpacen baieztatu zuen. Estatu Batuetan maiatzaren 15ean kaleratu zuten eta 14an gainontzeko herrialdeetan.

Lehenengo abestia What I've Done 2007ko apirilaren 2an jarri zen salgai. Albumak rock alternativo leunagoa dauka (aurreko bi albumekin alderatuta) bere soinuari garapena emanez. Ekoizlea Rick Rubin izan zen, esaten denez, "azken 25 urte hauetako ekoizle onena" Metallica, AC/DC, Slayer, Slipknot, System of a Down, Red Hot Chili Peppers, Rage Against the Machine, U2... bezalako taldeekin lan eginez.

Bigarren abestia Bleed It Out izan zen, diskoan rap musika daukan bakarretakoa. Hirugarrena, Shadow Of The Day, soinu leunago batekin, aurreko lanekin alderatuta. Beranduago lau

garrena kaleratu zen, Given Up, diskoko abesti "gogorrena", "No More Sorrow"-ekin batera. Bereizi beharra dago abesti onetan Chesterrek 17 segundo irauten dituen garraxia egiten duela. Azkenik bostgarren eta azkeneko abestia, Leave Out All The Rest, disko onetako balada eta melodiotsuetako bat, Shaw Of The Day-ekin batera.Minutes to Midnightek 20 baino Urrezko Disko gehiago irabazi ditu, baita Platino batzuk ere, orain arte 6.500.000 baino kopia gehiago saldu ditu eta hauetatik milioika Estatu Batuetan Platinozko Diskoa lortuz. Gira Asian eta seguruenik Hego Ameriketan bukatu behar zuen, baina Chester Benningtonen bizkarrezurreko lesioa zela eta kanzelatu beharrean izan ziren. 2008ko azaroaren 25ean bere CD/DVD berria kaleratu zuen "Road To Revolution: Live at Milton Keynes, non 2008ko ekainaren 29an Milton Keynesen National Bowl Ingalaterran abestutako abestiak aurki daitezkeen, Europako girako Projekt Revolutionen parte bezala. Kontzertu hartan Jay-Z raperoa egon zen,Collision Course diskoko Numb/Encore eta Jigga What/Faint abestiak interpretatzeko.

Gainera, diskoko What I've Done Transformes pelikulako abesti nagusia izan zen eta Leave Out All The Rest berriz, Crepusculo filmekoa.

2008 - gaur egun

Mike Shinoda Mark Wakefieldekin (Xero taldeko abeslari ordea) elkartu zen Barack Obamaren kanpainia politikorako abesti bat egiteko; abestiak "Barack your world" dauka izena eta bideo eta guzti duen parodia bat da.

2008an, Chester Bennington, bandako abeslaria, MTVko elkarrizketa batean esan zuenez, album berria "album kontzeptuala" izango dela bere lagun batek proposatutako ideia batzuei esker. Album honen grabaketa 2008ko abenduan hasi zen eta 2010ean kaleratuko dela uste da. Elkarrizketa ezberdinetan Mike Shinodak esan duenez, album honek Minutes To Midnihtek baino rap gehiago edukiko du. Chesterren hitzetan azken disko hau Hybrid Theory eta Minutes To Midnighten arteko nahasketa bat izango da eta metal, hip hopa ere nahastuko ditu. Chesterrek dionez abum hau izango da post-apocaliptiko eta ilunena.

Hau da Chester Benningtonek albumari buruz esan zuena:

"Denbora asko igaro zen Meteoratik (2003) Minutes to Midnight arte, (2007) hori denbora asko izan zen gure fanentzat eta ez dugu nahi berriro gertatzea, beraz Minutes to Midnightik dakargun inspirazioa aprobetsatu nahi dugu. Gira bukatu bezain pronto asiko gara lanean"

Otsailaren 27an baieztatu zen Linkin Park izango zela Summer Sonic 2009ra joango ziren banden artean buru. Abuztuaren 7, 8 eta 9an ospatu zen eta Nine Inch Nails, Sonic Youth, Placebo, My Chemical Romance eta Beyonce bezalako artiskak parte hartu zuten.

Orain dela gutxi, Mike Shinodak baieztatu zuen Linkin Park izango zela Transformers: Revenge of the Fallenen sountrackean buru aurreko flimean egin zuen antzera; Abestiak New Divide dauka izena eta maiatzaren 18tik aurrera itunsen eta irratian aurkitu ahal izango da. Estudioko urrengo albuma 2010erako espero da eta 2009ko urriaren 13an Chesterren taldearen (Dead By Sunrise) album berria estrenatu zen, "Out of Ashes".

Ekainaren 12an "New Divide" abestiaren bideoa estreinatu zen taldearen Facebook eta Myspacesen.

Uztailaren 7an Chester Benningtonek zera konfirmatu zuen, Minutes to Midnighteko Rick Rubin ekoizlea izango zela Linkin Parken album berrian ekoizle moduan itzuliko dela.

MTVren Ululame Festivalarekin batera eginez, MTVik Chester elkarriztatzeko aprobetsatu zuen. Linkin Parken disko berriari buruz hitz egin zuen eta 2010eko ekain aldera kaleratuko dela esan zuen.

Honen ostean, 2010eko Grammy Sarietan What I´ve Done abestiarekin Hard Rockeko interpretazio onenerako nominazioa jaso zuen AC/DC, Metallica, Alice In Chains eta Nickelbackekin norgehiakoan.

Kritikak

Hasieratik, Linkin Park kritika asko jaso izan dituen taldea da, bere estilo eta komertzializazioagatik, baina kritika onak ere jaso izan ditu, Ozzy Osbourne bezalako musikalari handietatik, Howar Sternen show-ean Linkin Parkeko kamiseta bat erabili eta zergatik galdetu ziotenean zera erantzun zuen,

"Bere musikak lirulatzen nau". Ozzyren emazteak, Sharon Osbournek honako hau esan zuen " Karaokean abestu nuen lehen aldian Slipknot eta Linkin Parkeko bokalistekin izan zen" onegatik egon ziren bi talde hauek Ozzfesten.Van Halenen bokalistak, David Lee Rothek barkamena eskatu zion taldeari 2002 VMAko backstagen, bere presentazio lagunak (Sammy Hagar) eszenatokian izandako kontrako jarreragatik. Izan ere, beraien musika gustoko zuen eta In The End abestiko lerro batzuk abestu zizkien. Van Halenen abeslariak bukatu zuenean, Chesterrek bandari begiratu eta zera esan zuen: "Diamond Dave gure fana da. Hori aparta da."Led Zeppelineko Robert Plantek, Linkin Park banda komertzial baina aldi berean arduratsua zela esan zuen.Baina, Korn bezalako Nu Metalaren talde batzu kritika negatiboak egin dituzte. Reginald "Field" Arvizu baxujoleak, bere taldea hamarkada batez nu metalean lanean aritu eta gero ez zela bidezkoa beste batzuk (Linkin Park) iritsi eta diskoak orren errez saltzea.Wes Borlandeko Limp Bizkit gitarjoleak honako hau esan zuen. "Orain dagoen musika oso aspergarria da. Alde batetik arduradun sentitze naiz. Guk eragin ditugu latzgarri diren bandetako asko. Adibidez, Linkin Park edo Crazy Town? begia goilara batekin ateratzea nahi dut. Iadanik ez dut MTV edo MTV2 ikusten. Nazkagarria da." Esan zenez Slioknotekoek zera esan zuten Linkin Parki buruz: "Ez zaigu Linkin Park bezalako zaborra gustatzen. Chester txakur negarti bat da eta Mike rap komunitatearentzat zorigaitza. Norbaitek Linkin Park bere miseriatik kanpo atera beharko luke. Bere musika, ez da musika ere, kaka da." Baina Joey Jordisonek Roadrunner-eko foro batean posteatu zuen honako izenburua jarriz, "Linkin Parki gorrotoa gezurra da", bertan esaten zuenez, Slipknotek inoiz ez zuen esan Linkin Park kaka bat zela. Linkin Parkeko kideetako inori ere ez ziotela komentario desegokirik zuzendu ere esan zuen. Joeyk esan zuen Linkin Park ez zela bere musika mota, baina ez direla txarrak. 2001ean Ozzfesten batera egon ziren eta zen inolako arazorik izan, gainera bandak beti esaten zuen Slipknoteko osatzaileak bikainak zirela, tour-ean egon ziren gainontzeko bandak bezala.

Musika Estiloa

Bai Hybrid Theoryk baita Meteorak ere, Nu Metal eta Rapcore soinuak zituzten Synth Rock eragain txikiekin, programatzaile eta sintetizadoreak erabiliz. Egin zuten azkenengo albumean, Minutes to Midnight, taldeak musika genero eta estilo berriekin esperimentatu zuen. Los Angeles Times periodikoak, U2rekin alderatzen ditu. Album honetan bi abestitan bakarrik rapeatzen da. Lehenengo albuma da, non gitarra soloak agertzen diren eta Mike Shinodak abestu egiten duen rapeatu beharrean.

Linkin Parken bi kantu moten erabilerak taldearen musika zati handi bat osatu du. Chester Bennington oso ezaguna da nu metal garraxiengatik baina kantu melodikoak ere erabiltzen ditu,Hit Parader aldizkariko "Heavy Metal´s All-Time Top 100 Vocalists"-en 46. postuan dago. Mike Shinoda bandako raperoa da. Abesti batzuetan ere, koroak egiten ditu, baina album berrian hiru abestitan abestu du; "Heavy Metal´s All-Time Top 100 Vocalists"-en 72. postuan egon da.

Oraingo Taldekideak

Lehengo Taldekideak

Diskografia

Artículo principal: Anexoa:Linkin Parken Diskogragia

Estudioko Albumak

Remix Albumak

EP/Demoak

CD/DVD

Artikulo nagusia: Anexo:Linkin Parken Bideografia

Soundtrack-ak

Abestiak

Hybrid Theory

Reanimation

Meteora

Collision Course (Jay-Z-rekin)

Minutes to Midnight

Transformers: Revenge Of The Fallen

Otras colaboraciones

SARI ETA NOMINAZIOAK

Anexoa:Linkin Parken sariak.

ERREFERENTZIAK

KANPOKO ESTEKAK