Sparky Anderson jokalariaren managerra izan zen 1979an, eta berak esan bezala "Jokalari hau esku ezin hobeak zituen, eta are beso hobea, inorenak baino hobeak - ikusi ditudan horrelako bi beso bakarrak Travis Fryman eta berea izan dira. Nire ustetan, 3. base izugarria zen.
Aurelio Rodríguez Ituarte, Jr 1947ko abenduaren 28an jaio eta 2000ko irailaren 23an hil zen. Beisboleko hirugarren baseko jokalari mexikarra zen, mundu mailako liga garrantzitsuenean, Major League Baseballean, jokatu zuena. Liga honetan talde askotan egon zen: California Angels (1969-1970), Washington Senators (1970), Detroit Tigers (1971-1979), San Diego Padres (1980), New York Yankees (1980-1981), Chicago White Sox (1982-1983) eta Baltimore Oriolesen (1983). Baina hau ez zen izan bera egon zen liga bakarra, Liga Mexicana del Pacificon ere jokatu zuen Yanquies de Ciudad Obregonen eta Cañeros de Los Mochisen. Bateatzeko eta jaurtitzeko eskubidea zuen.Aurelio Mexikon, Sonora, Cananean jaio zen. 1967an Estatu Batuetako ligan hasi zen Angelsekin eta 1970ean Washintonek fitxatuko zuten. 1971an Detroitea joango zen 8 jokalarien truke baten ondoren (8 jokalarien trukea bi taldeek 8 jokalari trukatzean datza). Truke honek Denny McLain ekarriko zuen Los Senadoresea. Rodríguez Tigres de Detoriten, 3. base hoberenetarikoa izatera pasa zen 70. hamarkadan. Nahiz eta bateatzaile ona ez izan, esku seguru eta beso zehatz eta sendoa zuen. Ondorioz, 1975an azkenik Gold Glove Award saria jaso zuen, honela lehengo America Leagueko 3. base hoberena izatera pasa zen 1976tik geroztik. Hau gutxi balitz, 1976ko eta 1978ko ligetan gazteleraz "fildeo" izenez ezagutzen denaren buru izan zen ehunekotan. Azkenik 1983an Major League Baseballeko bere karrerak amaiera ikusi zuen.Bateatzailearen bataz bestekoak oso onak izan ziren, 124 home run eta 648 karrera egin zituen 2017 jokotan. Bere denboraldi hoberena 1970an izan zen, non 19 home run egin zituen, 83 karrera eta 15 base lapurtu zituen.Nahiz eta Amerikan karrerak 1983an amaiera izan, Mexikon ez zion beisbol jokalari bat izatera utzi 1987 arte eta ondoren Clevelandeko gazteen entrenatzaile izan zen. Mexikoko ligara entrenadore gisa itzuli zen, eta Sultanes de Monterreyri garaipenera eraman zien 1991an lehenengo eta Aceros de Monclovai 1998an.
Bere bizitzari amaiera irailaren 23an eman zitzaion, gidari batek harrapatu zuenean Detroiten, Michigan. Gidariak bihotzeko bat jasan zuen hau arrapatu baino lehenago. Rodríguezek 52 urte zituen, eta bere hileta, Mexikon, oso jendetsua izan zen, gobernu-burua barne.
Oso ezaguna zen Tigreen jarraitzaileen artean, hauek "A-Rod the original" ezizenaz deitzen diote.
1969 "Topps"eko Angelsean zegoeneko bere argazki batean, bera agertu ordez Leonar García Angelsekoa azaltzen da.
Beisboleko Major League Baseballen 3 Aurelio egon dira, eta hiruak hil dira autoekin zerikusia duen istripu batean 44 eta 53 urte tarteetan.