Jeffrey Ross Hyman, Joey Ramone bezela ezagunagoa, (New Yorken, Estatu Batuetan, 1951eko maiatzaren 19an - 2001ko apirilaren 15ean) Ipar Amerikar musikari bat izan zen, punk rock Ramoneseko sortzaile eta kantaria izan zen bere jatorritik, 1974tik, taldea sakabanatu arte, 1996.
Musikoki bere amaren eragina izan zuen, haurra zenetik The Who edo The Stooges bezalako musika taldeak entzun zituen. Hasieran taldeko bateri jotzailea izan zen, baina ondoren, Tommy Ramoneren gomendioz, abeslari izatera igaro zen.
Jeffrey Hyman New Yorken jaio zen 1951ko maiatzaren 19an, hiru aita ezberdin eduki zituen bere amarekin, Charlotte Lesher, bizitzera joan zen arte, Queens auzoan. Forest Hills institutuan ikasi zuen, oso pertsona isil eta lotsatia zen bere ama eta anaiaren ustez. Joeyk 1,98m neurtzen zituen,argala eta ile luze, liso eta kolore beltzekoa eramaten zuen.
Gainera, ezkertia zen eta miopea eta nahaste obsesibo-conpulsibo gaitzak zituen , azken honek gauza zehatz batzuk errepikatzea eragiten zion, adibidez, etengailu bat piztu eta itzaltzea, atea behin eta berriro istea, etab. Kola arnasten eta bere lagunekin batera drogak kontsumitzea ohitua zegoen, hau honenbestekoa izan zen, non, bere amak erretzea eta drogatzea baimendu zion bere etxean.
The Stooges eta New York Dolls bezalako taldeak miresten zituen, pertsona ezezagun eta bakarrek erakartzen ziotela zioen. Joey, Sniper izeneko banda baten kide izan zen, hala ere, aspektu oso ederra ez zeukanez bota egin zioten denbora gutxira.
Jeffrey bere lagun Douglas Colvinekin egoten zen bere amaren galerian kola arnastu eta drogatzen ziren bitartean. Bere beste bi lagunek Tommy Erdélyi eta John Cummingsek talde bat sortzea erabaki zuten. Batuta zeudela emateko bakoitzak izen berri bat jarri zuen eta abizena "Ramone" izango zen, orduan izendatu zuten Jeffrey "Joey Ramone". Idatzi zuten lehenengotariko abestia "Judy Is A Punk" izan zen. Joey eta los Ramonesek CBGB-en jo zuten lehen aldiz, beraien lehen kontzertuak porrot egin zuen. Denbora bat beranduago beraien lehen diska grabatu zuten "Ramones", ez zuten arrakasta handirik izan. Ondoren, "Leave Home", "Rocket to Russia" eta "Road to Ruin" diskak kanporatu zituzten, garrantzitsu eta beharrezkoak kontsideratu ziren Punk Rockeko sorkuntzarako, hala ere, ez zuten arrakasta handirik izan merkatuan.
Denbora bat geroago Phil Spectorekin lan egin zuten, produktore eta zuzendari handia non, lehenago The Beatles bezalako taldeekin lan egin zuen bosgarren albuma "End of the Century" grabatzerakoan. Joey ondo eramaten zen Philekin baina jasaten zuen presioagatik Johnny asko haserretu zen. Albuma ez zen izan espero zena eta porrot egin zuen salmentan. Joey beti izan zen baikorra, kaleratuko zuten hurrengo albumak merkatuan arrakasta edukiko zuela pentsatuz, baina hau ez zen inoiz jazo. Joeyk bere inspirazio eta sormena erabili zituen abesti onak idazteko, hala nola, "Do You Remember Rock n' Roll Radio?", "The KKK Took My Baby Away" eta "She's The One".
Joeyk ez zuen gitarristarekin, Johnny Ramone, ia 20 urtetan zehar hitzik egin. Lehia hau ideologia desberdinengatik hasi zen eta erlazioak txarrera egin zuen Johnnyk bere neska "lapurtu" zihonean, ondoren berarekin ezkondu zen, honek "The KKK Took My Baby Away" abestia idaztea goiargitu zion Pleasant Dreams diskorako. Ideia politikoak zirela medio, guztiz kontrakoak ziren Joey eta Jhonny, Joey ezkertiarra zen, Johnny berriz, oso kontserbadorea. Inoiz ez zituzten beraien ezberdintasunak konpondu taldea hautsi zen arte 1996an. Joeyk bere bidea jarraitu zuen bakarlari moduan.
Joeyren ametsetako bat Ramones taldea Hall of Fame del rock-en egotea zen, hau gertatu zenean, 2002an, Joey jada hilda zegoen. Inoiz ez zuen bere ametsa beteta ikusi.
1994an, Sibling Rivalry taldea sortu zuen bere anaia Mickey Leighekin, honekin EP In a Family Way EP atera zuten.
1999an, "She Talk to Rainbows" EPko bi abesti bersortu eta abestu zituen.
2002an bere bakarlari bezalako diska argitaratu zen "Don't Worry About Me", Louis Armstrongen abestiaren bertsio nabarmen batekin, "What a Wonderful World" bere punk estiloan oinarri batzuekin Sex Pistolsena, The Clash, The Who eta The Stoogesenekin.
"Meatball Sandwich" abestia berridatzi eta grabatu zuen "Youth Gone Made"-kin. Bere heriotzaren aurretik, "The Independents"en produktore eta managerra izan zen.
New Yorkeko udaletxeak "Joey Ramone Place" eskaini zion artistari.
Linfomaren ondorioz hil zen 2001eko apirilaren 15ean New York-Presbyterian Hospitalean. Bere heriotzaren unean U2 taldeko “In A Little While” abestia entzuten ari zen. Kontzertuetan, abestiak maitasunarekiko minaz ziharduela zioten baina ordutik aurrera abestiak esanahi berri bat hartu zuen. Ikusi zenez, denbora batean zehar eduki zuen linfoma. Joeyen heriotzan, 2001n, Johnny depresio batean erori zen eduki zuten harremanaren ondorioz, erru sentipena baitzuen.
2003ko azaroaren 30ean Joey Ramone Place izena jarri zitzaion New York hiriko kale bati . Kale hau Ramonesen jatorriko, CBGB clubaren, etxadi berean dago. Bere urtebetetzea Rock club askotan ospatzen da, bere ama eta anaia gonbidatzen dituztelarik.
2007ko urtarrilaren 28an joeyren ama, Charlotte Lesher, bihotzeko batekin hil zen 80 urte zituela.
2012ko otsailean Joeyren hil osteko bigarren albumaren kaleratzearen iragarkia egin zen, izenburua "Ya Know?" zen eta maiatzaren 22an kaleratu zen Joan Jett, Steven Van Zandt eta Richie Ramoneren laguntza eduki zuen, Ed Stasium eta Jean Beauvoirrengandik produzitua izan zen, lehenago The Ramones taldearekin lan egin zuten.
Joey Ramone eta bere taldeak Punk Rock-a sortu zuten, hala ere, Joeyri bere jazteko erak, zeukan jarrera menderatzaileak, bere gehiegizko energiak eta, batez ere, bere ahots handiak egiten zion ezberdin. Joey eta bere taldeak Sex Pistols, The Clash, etab. taldeengan eragina izan zuten.
Bere abesteko era bakarra zen, inoiz ez baitzuen klaserik jaso. Ahotsaren lehian zegoen aro hortan, profesional bezala abestea zalantzarik gabe rock talde asko kontzientziatzeko balio izan zuen. Bere zartadura, marmar, kantu eta ahots gazteak punk rock-eko ahots ezagunenetako bat izatera eraman zion.Bere ibilbidea aurrera zihoan heinean ahotsa sakontzen eta abestiak idazteko era aldatzen joan zen.
Joeyk azkarra eta apala zela erakutsi zuen, bere bitxikerietako bat Ramonesen logotipoa asmatu zuenak, Arturo Vegak, esan zuenez Joeyren logotipoa asmatzen ari zen bitartean izan omen zen, Joey beregana hurbildu zen eta ea zergatik ez zizkion sagarrak marrazten esan zion, orduan Vegak ulertzen zuela esan zion eta ea sagarrak jarri nahi zituen jendeak pentsa zezan The Ramones iparamerikarrak zirela sagar tarta bezela erantzun zion, orduan Joeyk goxoak zirelako esan zuela txertatu zuen, honekin oso pertsona apala zela erakutsi zuen bere sokantasun eta filosofian, gauzak laburtzen zituela eta ori zen azkenik punk-ak egiten zuena, gauzak laburtu.
Joey eta bere taldea besteengan ezberdintzen ziren beraien abestiak oso motzak baitziren, ia inoiz ez zituzten 2 minituak igarotzen. Kontzertuetan beti erabiltzen zituen betaurreko gorriak, hauek 15 urtetan zehar erabiltzera iritsi zen. Bere itxura arraroa zen, bere alturagatik, ia 2 metroak pasatzen zituen. Jeans-ak eta larruzko jaka bat erabiltzen zuen.
Albumak
Abestiak
"Blitzkrieg Bop" (1976)
"I Wanna Be Your Boyfriend" (1976)
"I Remember You" (1977)
"Swallow My Pride" (1977)
"Sheena is a Punk Rocker" (1977)
"Rockaway Beach" (1977)
"Don't Come Close" (1978)
"Needles and Pins" (1978)
"She's the One" (1979)
"Rock 'n' Roll High School" (1979)
"Baby, I Love You" (1980)
"Do You Remember Rock 'n' Roll Radio?" (1980)
"We Want the Airwaves" (1981)
"She's a Sensation" (1981)
"Psycho Therapy" (1983)
"Time Has Come Today" (1983)
"Howling at the Moon" (Sha-La-La)" (1984)
"Chasing the Night" (1985)
"My Brain is Hanging Upside Down (Bonzo Goes to Bitburg)" (1985)
"Somebody Put Something in My Drink" (1986)
"Something to Believe In" (1986)
"Crummy Stuff" (1986)
"A Real Cool Time" (1987)
"I Wanna Live" (1987)
"Pet Sematary" (1989)
"I Believe in Miracles" (1989)
"Poison Heart" (1992)
"Strength to Endure" (1992)
"Touring" (1993)
"Journey to the Center of the Mind" (1993)
"Substitute" (1993)
"7 and 7 Is" (1994)
"I Don't Want to Grow Up" (1995)
"The Crusher" (1995)
"R.A.M.O.N.E.S." (1996)
In a Family Way EP – Sibling Rivalry (1994)
Merry Christmas (I Don't Want to Fight Tonight) (single) – Joey Ramone (2001)
Don't Worry About Me – Joey Ramone (2002)
Ramones: Leathers from New York EP – The Ramones and Joey Ramone (solo) (1997)
Christmas Spirit...In My House EP – Joey Ramone (2002)
Abestiak
"I Got You Babe" (1982) A duet with Holly Beth Vincent
"What A Wonderful World" (2001)
"Rock 'N Roll is The Answer" (2012)
"What I did to Deserve you" (2012)