Muhammed VI.a Granadakoa, Bermejo ezizenaz deitua (1332an-Sevilla, 1362ko Apirilaren 25a), Granadako errege Nazari bat izan zen 1360 eta 1362 urteen bitartean.
Muhammed V.ak egin zuen reboluzioaren inspiradore izan zen, Ismail II.ari ordezkatu zion, hau hil zutenean. Mohammed VI.ak, Muhammed V.aren jarraitzaileei aurre egin zien, besteak Pedro I.aren laguntza zuela. Garipena lortu zuen, gainera, Muhammed V.a Penintsulatik botatzea lortu zuen. Hau lortuta, Mohammed VI.a Sevillara joan zen Pedro I.a erregea erosteko asmoarekin. Bertara iristean, erregeari, 300 zaldun, 200 peoi, bitxiak, diamanteak, esmeraldak, urrezko txanponaz beteriko kaxak...eskaini zizkion, baina Pedro erregea, zuzena izanda eta erregetzaren legitimitatearen defendatzaile izanik, Mohammed VI.a atxilotu zuen, mendeku moduan, Ismail II.aren hilketa gatik eta Muhammed V.aren erbestealdia gatik.
Kantziler Lopez Ayalakoak geroago adierazi zuenez, Muhammed VI.a umilatua eta lantzeatua izan zen Pedro erregearen partetik, hau asto baten gainera igotatzea behartua izan zelarik, kapa gorri bat jantzita zuen bitartean. Horrela hil zen, Sevillako Tablada zelaietan, bere eskoltako 37 zaldun Granadinoekin batera. Beraien buruak moztuak izan ziren eta Sevillan erakutsiak. Ondoren, Pedro I.ak, Muhammed V.ari bidali zizkion eta hau tronura itzuli zen Gaztelako Pedroren laguntzaz.