Malcolm Young

Malcom Mitchell Young 1953ko Urtarrilaren 6an Glasgow, Eskozian jaiotako musikaria da. Bere anaia Angus Youngekin batera AC/DC taldearen sortzailea da eta bertako gitarrista ospetsua. Rock eta hard rock talde horren sorreratik gaur egun arte matendu diren kide bakarrak izan dira. Linda Youngekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu: Cara eta Ross.

Bizitza

AC/DC taldea sortu aurretik

Malcolm William Young (19111985) eta Margaret Youngen (19131988) semea da. Haurra zelarik bere familiarekin batera Australiara emigratu zuen.

Gaztetan oso futbolari ona zen, baina ezin izan zuen honekin jarraitu 14 urte izan arte ez baitzen hazi.

Lehen gitarra amak oparitu zion izaera oldarkorra erlaxatzeko asmoaz. Ikastolan ikasi zuen gitarra akustikoa jotzen eta bere anaia zaharrenak, George Youngek, truku ugari irakatsi zizkion. Handik gutxira gitarra akustikoaren ordez gitarra elektriko gorrixka bat erosi zuen, "The Beast" izena jarri ziona. Hala nola, Malcomen musika tresna zaharra bere anaia gaztearen eskuetara igaro zen.

Ingenieri gisa lana aurkitu bezain azkar, ikastola utzi zuen.

'The Velvet Underground' izeneko musika talde amerikarrarekin egin zituen musikarekin loturiko lehen lanak.

AC/DC taldea sortu ondoren

1973an, 20 urte zituela, AC/DC taldea sortu zuen. Bere anaia bezain ospetsua ez izan arren, taldeko burua dela esan daiteke erabaki garrantzitsuak hartzeaz gain, taldeko abesti gehinak berak idatzi baititu Bon Scott, Brian Johnson (abeslariak) eta bere anaia Angusen laguntzaz. Eginiko abestietan 50eko hamarkadako rock and rolla eta blues estiloa nabarmentzen dira besteak beste. Bon Scott abeslariaren heriotzaren ostean, AC/DC taldeko album arrakastatsuenetako bat argitaratu zuten Brian Johnson kide berriaren laguntzaz.90eko hamarkadaren hasieran, alkoholarekin zituen arazoak zirela eta, denboraldi baterako taldea uztea erabaki zuen. Bere iloba Steve Young aritu zen Malcom ordezkatzen.Legatu edo ondarea

Gitarrajole ospetsuenetariko bat da Malcom gaur egun. "Guitar World" aldizkariak garai batean eginiko gitarra-jotzaile ospetsuenen zerrendan 3.postuan kokatu zuen, baita "Total Guitar" aldizkariak ere.

"Frenzal Rhomb" musika talde australiarrak bere omenezko diska kaleratu zuen, "Forever Malcolm Young" hain zuzen ere.

Gretsch gitarra konpainiak "Malcolm Young Signature" izenez ezaguturiko gitarra sortu zuen bere omenez.

Diskografia

AC/DC taldeko diskografia

    • 1974 High Voltage (australiar bertsioa)

    • 1975 T.N.T. (australiar bertsioa)

    • 1976 High Voltage (aurreko bien aukeraketa)

    • 1976 Dirty Deeds Done Dirt Cheap

    • 1977 Let There Be Rock

    • 1978 Powerage

    • 1978 If You Want Blood You've Got It

    • 1979 Highway to Hell

    • 1980 Back In Black

    • 1981 For Those About to Rock We Salute You

    • 1983 Flick of the Switch

    • 1984 '74 Jailbreak

    • 1985 Fly on the Wall

    • 1986 Who Made Who

    • 1988 Blow Up Your Video

    • 1990 The Razors Edge

    • 1992 Live!

    • 1992 Live! Two CD Collector's Edition

    • 1995 Ballbreaker

    • 1997 Volts

    • 1997 Live from the Atlantic Studios

    • 1997 Let There be Rock: The Movie, Live in Paris

    • 2000 Stiff Upper Lip

    • 2008 Black Ic