Klarinete

Klarinetea, musika-tresna bat da, zurezko haize-intsumentua hain zuzen. Bokila eta 70 zentimetro luze den gorputzez osatua dago. Orkestretan zurezko haize-instrumentuen sailean kokatua egoten da txirularen, oboearen, adarraren eta fagotaren ondoan.

Deskribapena

Klarinetea lehen aipatu bezala, zurezko haize-instrumentua da txirula, oboea eta fagota bezalaxe. Mihi arrunta duen musika tresna. Mihi hau Aruondo donax espezieko kanaberaz egina dago. Gorputza berriz, zurez egina egon daiteke, (ebanoa edo granadiloz tradizionalki) baina baita ebonita izeneko polimeroz edo ABS materialez (plastiko oso gogorra da hau, golpeentzat egokia). XIX. mendetik aurrera giltza sistema erabiliz instrumentu hau perfekzionatzea lortu eta izen handiko intsumentua da orain klarinetea. Bere tinbrearen edertasunak, bizitasun eta sonoritate handia izanagatik, bakarlari modura erabiltzeko aukera ere ematen dio.

Klarinetearen atalak:

  • Pita: piezaren goiko zatia da, musikalariak hemendik egiten du putz musika sortzeko.

  • Barriletea: pita eta instrumentuaren goiko atala lotzen duen elementua da.

  • Goiko atala: ezker eskua bertan kokatzen da eta mekanismoaren zati bat dago bertan.

  • Beheko atala: eskuin eskua bertan kokatzen da eta mekanismoaren atal bat dago bertan.

  • Kanpaia: Instrumentuaren beheko muturra da, hemendik irteten da soinua. Funtzio akustikoa du.

Klarinetearen izena -et atzizkia, (txikia esan nahi du) clarino hitz latinari eranstean sortzen da eta tronpeta esan nahi du (tronpeta txikia). Barroko garaian, instrumentu hau ordezkatzeko erabiltzen zen, kromatismoak sortzeko zuen ahalmena zela eta batez ere. Kromatismoak sortzea ezinezkoa zen tronpeta arruntentzat.

Klarinetearen tinbrea musika adierazkorra egiteko, hau da, intentsitate ezberdineko musika egiteko oso aproposa da. Txirula eta biolinarekin, orkestran aurki dezakegun musika-tresna agilena da; izugarrizko matizeak egiteko gai da edozein erregistrotan eta hau egiteko gai den haize-instrumentu bakarra da. Erregistroan hedadura handienetarikoa duen instrumentua ere bada: sopranoak 4 zortzidun baina gehaiagorako irismena du (mi2 notatik musikariaren aukeren gainetik dauden notetaraino). Klarinete modernoek bost zortzidu ere gainditzen dituzte.

Duen soinu bereizgarria, duen zilindro-itxurako gorputzagtik hematen da. Harmoniko bikoteen ia erabateko deuseztapena lortzen du eta karratu itxurako ondak emititzen ditu. Honen ondorioz, musikalaria putz egiten hasten denean, noten jauzia ez da zortzi notetakoa oboean, fagotean (kono-itxurako geometria du) edo txiruletan (zilindro-itxurakoa izan arren, honen zilindroa irekia da) gertatzen den bezala, baizik eta hamabikoa, hau da, zortzidun bat eta bostun bateko jauzia da. Bigarren harmonikoa bazterturik geratzen da. Klarinetean gehien erabiltzen den giltza sistemaren diseinua Böhm-ena da.

Konposizio eta kontzertu oso esanguratsuak idatzi dira klarinetearentzat, hauen artean, historian izan den kontzertu esanguratsu bat aurkitzen da, Wolfgang Amadeus Mozart-en klarinetearen kontzertua hain zuzen.

Soinu efektuak

Jarraian aipatuko ditudan soinu efektuak egin ahal izateko gemendagarria da klarinetearen mihia malgua eta elastikoa izatea.

  • Trinoak: Klarinetea bere tesituraren barnean daude trino guztiak jotzeko gai da. Mekanismoak baditu giltza eta luzapen batzuk non trino hauek egiteko aukera eskaintzen duen. Normalean, hatz txikiekin egiten diren trinoek izaten dute zailtasun gehien, izan ere, hatz hauek dira trebetasun gutxien dutenak. Horregatik, ordu gehiagotako praktika behar da trino hauek zeaztasunez egin ahal izateko. Ikasterako orduan, arreta berezia jarri behar zaio bai eskumuturren eta bai besoen posizioan. Hatzek giltzetan duten kontaktoak leuna eta erlaxatua izan behar du arazoak ekar litzazkeen tentsioak ekiditeko.

  • Arnasketa jarraia: Izenak dioen bezalaxe, hairearen jario jarrai bat egiteko aukera eskaintzen du eta baita iraupen luzeko tarteak egiteko arnasa hartzen gelditu beharrik gabe. Hau egin ahal izateko, arnasa normal hartu behar da eta instrumentua jotzen hasi; arnasa berriz hartzeko beharra sentitzen denean, haire erreserba bat egin behar da ahoaren barrenean mingaina ahoaren atzerun eramanez, arku itxuran jarri behar da mingaina, "g" hizkia eztarriarekin egingo bagendu bezalaxe; hontaz aparte, masailak puztu behar dira. Honela, mingainak hairea presionatuko du sudurretik arnasa hartzen den bitartean. Ondoren, mingaina berriz aurrera eraman behar da eta masailak estutu.

  • Hortz tremoloa: Hortzak klarinetearen mihian ezarriz eta hauekin kolpe xuabe batzuk emanez lortzen da. Efektu hau ez da oso espontaneoa eta nota motzetan soilik erabiltzen da, batez ere gaur egungo musikan.

  • Ohiartzun soinuak: Bi instrumenturen bitartez lortzen da, batek matiz fuerte bat egiten duen bitartean besteak piano matizean egiten du bere jarduna. Bi matizeen ezberdintasuna soinua leuntzeko gai da. Klarinete batekin ere egin daiteke matize fuerte eta pianoak era kontrastatuan erabiliz.

  • Soinu bikoitzak: Nota bat jotzean eta beste bat mentalki pentsatzean datza. Arnastutako hairearen zati bat klarinetearen mihia dar-darka jarzteko erabili behar da eta bestea ahots-kordak bibratzen jartzeko.

  • Ekoizpen multifonikoak: Efektu hau lortzeko nota baseak erregistro altukoa izan behar du. Ondoren, ezpainen presioa murriztuz, beherago kokatuak dauen notak ateratzera itxarongo dugu.

  • Fluter-tonguing, Flatterzunge edo Frullati: Mingainaren bribazioa esan nahi du. Mingaina okertuz "r" hitza pronuntziatzen saiatuz lortzen da. Klarinetearen mihia goiko ezpaineruntz inklinatuz eta mingaina azkar ahosabai eta ezpainen artean mugituz ere lor daiteke efektu hau.

  • Gilissando: Pixkanaka-pixkanaka igoz posizio batetik bestera mugituz lortzen da efektu hau. Gilissandroak gorakorrak edo beherakorrak izan daitezke, nahiz eta gorakorrak egitea errazagoa izan.

  • Rollender Ton edo Burrunba soinuak: Klarinetearen mihia gogor estutuz lortzen da, honela aldizko soinua lortzen da.

  • Ezpain vibratoa: Ezpainekin egiten da, klarinetearen mihian eginiko mugimenduen bidez hain zuzen. Vibrato hau ez da modu expresiboan erabiltzen, efektuak lortzeko baizik. Jotzen ari den bitartean garbi eduki behar da hilik dagoen soinu bat dela eta laugarren tonoaren iguruan egon behar duela. Hori dela eta, beste edozein vibrato efektu hau suntsitzeko gai da eta kontu handiz ibili beharra dago.

  • Smorzato soinua: Soinu leundua da honen esanahia. Soinua leuntzean datza ahoaren mugimendu txiki batzuen bidez, ezpain vibratoaren antzera.

Historia

Klarineteak aintzinako chalumeau izeneko beste instrumentu batean du jatorria, honek zazpi zulo zituen. XVII. mendean Johann Christoph Denner klarinete jotzaileak, soinu biziagoa lortzeko teknika bat sortu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatua dagoen nota hain zuzen. Aurkikuntza honek, klarinetearen eboluzioaren hasiera ekarri zuen, gaur egungo klarinetera iritsi arte: gaur egun, bi klarinete mota daudela esan daiteke mekanismoaren arabera. Bata Boehm-en sistema erabiltzen duen klarinetea da eta Europa, Asia eta Afrikan erabiltzen da gehienbat. Bestea, Öhler-en sistema erabiltzen duena da eta Alemania eta Austrian aurki ditzazkegu. XVIII. mendean, chalumeau musika tresnaren erregistroa aldatu zuten lehen klarinetea sortzeko. Aldaketa hau lehen aipatutako Johann Christoph Denner alemaniarrak egin zuen. Aldaketa honek sendotasuna eman zion klarinetearen erregistroari, hori dela eta, clarinetto izena eman zioten, tronpeta txikia du esanahia. Lehen klarineteak ondo moldatzen ziren behe erregistroan, horregatik, chalumeaua nota baxuentzat soilik erabiltzen hasi ziren. Urteek aurrera egin ahala, klarineteak hobetzen joan ziren eta chalumeaua alde batean geratu zen, ez zen erabiltzen. Dennerren sistemak bi giltza sistema zituen eta eskala kromatikoa jotzeko gai zen, baina fabrikatzaileek giltza sistema gehiago ezarri zizkioten afinazio hobea eta erregistro zabalagoa izan ahal izateko. Mozarten klarinete klasikoak, hatzentzat zortzi zulo eta bost giltza sistema izan ohi zituen. Denbora gutxi behar izan zuten klarineteek orkestretan sartzeko. Modelo berriek, aurrekoek baino tonu leunagoa zuten. Mozart-i(1791.urtean hil zen) klarinetearen soinua gustatzen zitzaion giza ahotsari gehien urbiltzen zen soinua zelako eta hainbat lan idatzi zituen beretzat. Beethoven-en garairako (1800-1820), klarinetea orkestraren osagarri estandar bat zen.

Orkestran garrantzia izateaz gain, musikan garrantzi handia izan duen eta duen jazz estiloan ere zeresan handia izan du. Lehen elkargune jazzistetatan eta big banden elkarguneetan presente egon izan dira beti eta izen handiko jazz jotzaile askok instrumentu hau aukeratu zuten sentimenduak adierazteko baliabide modura.

Izen handiko klarinete jotzaile batzuk hauek dira:

Klarinete klasikoan:

  • Sabine Meyer

  • Paul Meyer

  • Martin Fröst

  • Karl Leister

  • Alessandro Carbonare

  • Cristo Barrios

  • Phillippe Cuper

  • Sharon Kam

  • Walter Boeykens

  • Anthony Pay

  • Eddie Daniels

Jazz klarinetean:

  • Sidney Bechet

  • Johnny Dodds

  • Benny Goodman

  • Buddy di Franco

  • Artie Shaw

  • Milenko Stefanović

  • Eddie Daniels

Klarinete baxuan:

  • Josef Horák

  • Eric Dolphy

  • Louis Sclavis

  • Theo Jörgensmann

  • Michel Portal

  • Harry Sparnaay

  • Henri Bok

Klarinete motak

Si bemolean dauden alemaniar modeloko bi klarinete dira hauek, bata bokila eta hau babesten duen zorroarekin (ezkerrekoa) eta bestea bokila gabe (eskuinekoa).

Klarinete hauek ez dira oso ohikoak baina, erregistro ezberdinak dituzte eta orkestretan aurki ditzazkegu.

Erregistro ezberdina duten klarinete asko aurki ditzazkegu: mi, fa edo la bemolean afinaturiko sopraninoetatik, si bemolean afinaturiko oktokontrabaxuetara. Gehien erabiltzen direnak hauek dira:

Hauez gain, musika klasizismoan oso erabiliak izan ziren beste bi mota ere gehitu beharra dago, Mozarten lan gehienetan erabiliak izan ziren klarineteak hain zuzen:

  • Di bassetto klarinetea (la-n afinatua)

  • Korno di bassetto-a (fa-n afinatua)

Hasieran, alterazio askoko tonalitateak jotzeko klarineteak zituen zailtasunak ikusita, garatu gabe zegoen klarinetearen garaian, hiru klarinete mota erabiltzen ziren gehien: do, si bemol eta la, partituren tonalitatean oinarritzen ziren aukeraketa egiterako garaian. Gaur egun, oraindik ere erabiltzen dira, batez ere operetan eta oraingo musikan. Nahiz eta do-n afinaturiko klarinetea ez den asko erabiltzen, si bemolean eta lan afinaturikoak asko erabiltzen dira zenbait orkestretan non tonalitatea bi sostenidotik gorakoa den (Re maior, La maior, Mi maior...).

En los inicios, y debido a la dificultad del clarinete para interpretar en tonalidades con varias alteraciones, por su primitivo estado de evolución, era frecuente la utilización de tres clarinetes: do, si bemol y la, dependiendo de la tonalidad de la obra o movimiento. Aún hoy son habituales, fundamentalmente en el repertorio operístico y en la música contemporánea, si bien el Clarinete en Do hoy en día no tiene uso, pues frecuentemente se acostumbra al uso clarinete en Si bemol, y al clarinete en La en determinadas obras orquestales con tonalidades más allá de dos sostenidos (Re mayor, La mayor, Mi mayor, etcétera).