Francis Drake

Sir Francis Drake (Tavistock, Devon, Ingalaterra, 1540ko otsaila- Portobelo, Panama, 1596ko urtarrilaren 7a) itsaslapurra, esploratzailea, esklabo-trafikatzailea, politikaria eta Erregeren Itsas Armadako almiranteorde ingelesa izan zen. Hainbat itsas espedizio zuzendu zituen Iberiar Penintsulan eta Indietan zehar espainiarren interesen aurka eta, Elkano ostean, bera izan zen munduaren inguruan nabigatu zuen hurrengoa.

Eraso ugaritan hartu zuen parte, besteak beste, 1587ko Cadizeko erasoa, Armada Garaiezinaren porrota eta 1589ko A Coruñako erasoa... Irudi polemikoa izan zen eta da. Ingalaerra eta Espainia arlo militarrean aurrez-aurrez zebiltzan unean, Espainiarentzat pirata soila izan bazen ere, Ingalaterrarentzat, berriz, heroia, eta koroari egindako zerbitzuak eskertu nahian, Elisabet I.a erreginak zaldun egin zuen. Espainiara urrea eta zilarra garraiatzen zituzten itsasontziei eraso egiten zieten metal horiek ebasteko eta erreginak eskertzan, Essexko konte ere egin zuen. Gainera Mahallanes itsasartea zeharkatzen eta munduari bira ematen lehen ingelesa izan zen.

BIOGRAFIA

Francis Drake Tavistocken jaio zen, Devonen, Ingalaterran, 1540ko otsailaren eta martxoaren artean. Aita, Edmund Drake, nekazari eta predikatzaile protestantea izan zuen eta ama, berriz, Mary Mylwaye izan zen. Familia protestante honetan 12 anaia-arreba jaio ziren eta Francis izan zen haietatik zaharrena.

1549ko matxinada katolikoaren ondorioz, Drake sendia Kentera migratu beharrean izan zen.

Francis oso gazte hasi zen itsasoan. 13 urte besterik ez zituen merkatal-ontzi batean marinek izan zenean eta 20 urterekin Bizkaiko portuetan ibili ohi zen ontzi baten agintari zen.

1569an, Francis Drake Mary Newmanekin ezkondu zen, baina handik 12 urtera, emaztea hil egin zitzaion.

1585ean, Sydenham haraneko George Sydenhamen (Somerseteko aguazil gorena) oinordeko bakarra zen Elizabeth Sydenhamekin ezkondu zen. Ustez, Drake seme-alabarik gabe hil zen eta Francis iloba izan zuen oinordeko.

MARINELA

1567ko abenduan, familiarteko zuen John Hawkinsekin batera ontziratu zen, esklabo-merkataritzan aritzeko xedean. Cabo Verde, Ginea eta San Jorge de Elminatik pasatzean, arraza beltzeko 200 bat pertsona harrapatu eta Atlantiar ozeanoa zeharkatu zuen Dominika, Margarita eta Borburatarantz joan ziren haiek saltzera. Cartagena de Indiasera joateko asmoa zuten, baina ekaitz bortitz batek Mexikoko Golkorantz bidali zituen eta, San Juan de Ulúako gotor-lekua hartu nahian, espainiarrek eraso egin zieten eta poroota jasan zuten. Ingelesek barku parea galdu zuten eta atzerantz egin beharrean aurkitu ziren. 1569ko urtarrilaren bukaeran iritsi ziren Ingalaterrara, egoera oso larrian, janik gabe ibili baitziren itzulera hartan.

Formalki tregua egoeran zeuden Ingalaterra eta Espainia, baina ika-mika ugari izan ohi zen itsasoan bi potentzia handien artean. Espainiarentzat Ozeano Pazifikoan zebilen edonor pirata zen eta horrela tratatu ohi zituzten espainiarrak ez ziren gainontzeko marinel gehienak.

1570 eta 1571n, bidaia pare bat egin zituen Mendebaldeko Indietara eta 1572ko maiatzaren 5an, berriro ontziratu zen. Panamako istmoan zegoen Nombrede Dios egoitzari eraso egiteko helburuarekin zihoan, han geratu ohi baitzen espainiarren ontziteria Espainiarantz zetorrenean. Uztailean, porrota izan zuen helburu horretan eta zauritu egin zuten gainera. Urte osoa eman behar izan zuen paraje hartan, hala ere, 1573an, Guillermo Le Testu frantses marinelarekin batera, itzulerari ekin zion, gainera urrez eta zilarren leporaino itzuli zen, izan ere espainiarren ontziteria harrapatzea lortu zuten.

1573ko abuztuare 9an itzuli zen Drake Ingalaterrara eta itzuli ziren 30 marinelak aberats bihurtu ziren. Ingalaterra Espainiarekin bakean bazegoen ere, Elisabet erreginak gustura finantzatuzituen Draken espedizioak.

Hala ere, bere marinel garaiko eginkizunik garrantzitsuenetako bat 1579an egin zuen. Izan ere, urte hartako ekainaren 17an gaur egungo San Francisko hiria kokatzen den badia aurkitu zuen, eta New Albion izana eman zion. AEBko hiri honen izenak ez dauka inolako zerikusirik FRancis Drakeekin, izan ere, bere izena 1776 an Francisco Palou paizak bertan ezarri zuen San Francisco de Asis en misioa.

MUNDUARI BIRA

1577an, Elisabet I.a Ingalaterrakoak Pazifikorako beste espedizio bat antola zezan eskatu zion Drakeri, espainiar interesen aurka. Urte horretako azaroaren 15ean atera zen Plymouthetik, bainaeguraldi txarrak berriro portura itzularazi zion. Hala ere, abenduaren 13an aterako zen berriz, baina aldi honetan Pelicanetik. Espedizio hartan 4 ontzik eta 164 gizonek hartu zuten parte.

1578ko urtarrilaren 19an, Cabo Verdeko kostan Santa Maria izeneko portugaldar ontzia harrapatu zuten eta Hego Ameriketako kosta oso ondo ezagutzen zuen Nunho da Silva kapitaina hartu zuen berarekin. Apirilaren hasieran Brasil nguruan zeuden, Rio de la Plata jarraitu zuten eta San Julianen hornitu ziren. Nahikoa eskifai ez zituztenez bertan utzi zituzten bi ontzi. Abuztu bukaeran, Magallanes itsasartea zeharkatzeari ekin zioten, baina egoera latzagoan zeuden orain, ontziak eta gizonak gakdu baitzituzten indioekin borrokan.

1579an, Drake Kaliforniako iparraldean zen, Espainia Berrian. Portubat eraiki zuen, ontziak konondu eta hornitu eta bertakoekin harremanak sustatu. Britainiarrentzako eskuratu nahi zuen lurraldea eta Nova Albion izena eman zion. Iparmendebaldeko pasabidea ilatzeari ekin zion gero, Pazifikoa eta Atlantikoa komunikatu ahal izateko.

Ondoren, mendebalderantz abiatu zen, Moluka uharteetaraino iritsiz. Esperantza Oneko lurmuturra inguratu eta, 1580ko uztailean, Sierra Leonara iritsi zen. Urte horretako irailean, Golden Hind ontzia Plymouthera iritsi zen, Bertan zetorren Drake eta 59 kide zituen ondoan. Espainiarrei lapurtutako espezia eta aberastasun ugari ere bazetorren berarekin.

Ohore asko egin zizkioten Ingalaterran. Magallanes itsasartea zeharkatzen zuen lehen ingelesa izan zeneta munduari bira ematen ere bai hala ere, aurrea hartu zioten Elkanok edo Andres Urdanetak. 1582eko apirilaren 4ean, Deptford portuam atrankatuta zegoen Golden Hind ontzian egin zioten zeremonian, erreginak zaldun izendatu zuen. Irlako erreginak eman dezakeen titulua ezarri zioten, Sir titulua, eta Sic parvis magma idatzia eramango zuen be eskuoak (Handi oro txikitik hasi behar).

Ondorengo urteetan itsasoratu gabe egon zen, eta plymoutheko alkate ere egin zuten. Ingalaterrako Legebiltzarreko kide ere bai, eta Bossineyko edo Plymoutheko ordezkari izan zen era berean.

http://www.biografiasyvidas.com/biografia/d/drake.htm

http://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/5700/Francis%20Drake