All-Stararen ondoren, Wade hobetu egin zuen, adibidez, Orlando Magic taldearen aurka 50 puntu sartu zituen baina ez zuten irabazi. Ondoren, 16 asistentzia egin zituen partidu baten 31 puntu eta 7 erreboterekin, Detroit Pistons taldeari irabazi zionean. Bigarren jokalaria bihurtu zen 50 puntu baino gehiagorekin 15 asistentzia baino gehiago ematea. New York Knicks taldearen aurka irabazii zuenean 24 puntu sartu zituen azken zatian, 15 puntu bera joaten zirelarik 9 minutu faltan. 46 puntu, 8 errebote, 10 asistentzia, 4 lapurketa eta 3 txapelekin. Ondoren berriro lortu zituen 40 puntu baino gehiago Cleveland Cavaliersen aurka. Lebron Jamesen aurka 41 puntu, 7 errebote, 9 asistentzia eta 7 lapurketa egin zituen. Ondoren, Phoenix Sunsen aurka 135-129 irabazi zuen 35 puntu eta 16 asistentziarekin. 78 partidu jarraian lortu zitun bi dijitoko zenbakiak lortzea puntuetan. Chicago Bulls taldearen aurka 48 puntu, 6 errebote, 12 asistentzia, 4 lapurketa eta 3 txapel egin zituen eta gainera garaipeneko hirukoa sartu zuen.
Bi egun ondoren, Alonzo Mourning jokalariari pasatu zion eta Miami Heateko puntuaketa altuena edukitzea lortu zuen (9.459, 593 partudutan) mate baten bitartez eta 21 punturekin bukatu zuen. Gainera, beste marka bat hautsi zuen, bera 21. partidua izan zen konsekutiboki 20 puntu baino gehiago sartu zituela. Utah Jazz taldeari irabazi zuen ere, 50 puntuekin, eta partida 140-129 bukatu zelarik, 10 errebote, 9 asistentzia, 2 lapurketa eta 2 txapel.
2009-10
Azaroaren 1an, hirugarren partiduan, 10.000 puntuetara iritsi zen, Chicago Bulls taldeari 95-87 irabazita. Azaroaren 12an, mate ezinhobe bat egun zuen Anderson Varejao Cleveland Cavalierseko jokalariari. Lebron James
deskribitu zuen esanez mate hura historiako 10 mate hobenetariko bat izan daitekeela.
2004ko Athenaseko Joko Olinpiadatan jokatu zuen Wadek eta brontzezko domina lortu zuen Lituaniari irabazita 104-96. Baita ere, 2006ko Japoniako Mundialean jokatu zuen, 19,3ko puntuaketa izan zuen eta brontzezko domina lortu zuen. Lebrom James eta Carmelo Anthonyrekin batera kapitaina izan zen 2006 eta 2008 urtean. 2007 urtea ez zen egon lesioaren
ondorioz.
2008ko Pekineko Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zuen eta puntuatzailerik hobena izan zen. Espainiako selekzioaren aurka jokatu zuen finala eta 27 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia eta 4 lapurketa lortu zituen 27 minutuetan. Urrezko domina ez zuten lortzen 2000 urtetik aurrera.
Wade eskolta posizioan jokatzen du, baina baita base posizioan ere. Erasotzen, bizkorrenetariko bat da eta oso zaila da berari defenditzea. Falta asko jasotzen ditu eta horregatik, puntuaketa altu bat bere jaurtiketa libreetik dator. Baina taldea asko laguntzen du asistentzia mordo bat eginez, 7 asistentzia banatzen ditu partiduro bere karrera guztian. 2006ko Finaletako MPVa irabazi ondoren, jokalari preziatu bat bihurtu zen NBAn. David Th
orperentzat Wade beharrezkoa du, eta Michael Jordanekin konparatzen du. Adibidez, suspensioa giroan, pibote bikoitza eta finta falta ateratzeko. Waden puntu ahula 3ko marrako jaurtiketak dira %28 bakarrik sartu ditu. Ezagunenak, bere ezinezko sarrerak dira nahiz eta bi defentsore eduki gainean. Baita ere, oso ona da defentsan eta txapelak jartzen.
Bizkorra, arina eta indartsua da, horregatik abilezien konkurtsoak irabazi ditu, Lebron James eta Chris Paulen aurretik, baina denboraldiko MPVa Steve Nash lortu zuen hurrengo urtean Waderi kenduz.
Siohvaughn Funchesekin dago ezkonduta, institutotik dohazte batera, baina 2007tik aurrera dobortzioko prozesua hasi zen. Bi seme dituzte, Zaire Blessing Dwyane Wade (2002ko otsailaren 4an) eta Zion Malachi Airamis Wade (2007ko maiatzaren 29an). 2009ko otsailean bere emazteak leporatu zuen adulterioa egin zuela eta gaixotasun bat pasa ziola horren ondorioz. Gainera, esan dio ezartzeko lista batean emakume guztiekin egon dena izkutuan.
2007an Wade "Urteko Aita" izendatu zuen eta emazteak hori ez zela egia aitortu zuen. Gainera dirua botatzen duela esaten du bere amari eliza bat erosiz eta dirua dagoen kontura nahidona sartu daitekeelako.
Flash ezizena O'Nealek jarri zion Unibertsoko hobena zelako esaten zuelako eta superheroi bat ematen zuelako. Berak 3 zenbakia hautatu zuen Trinidad Santua errepresentatzen zuelako.
2008an amari eliza bat erosi zion eta ama hango kide bihurtu zen. Eliza erosi zion bide honetik joaten hasi zelako. Jolindak tenplu bat nahi zuen kongragatzeko eta semeari ezer ez esan gabe erosi egin zuen Dwyanen diruarekin. Jolinda, Magic Johnsonen eta O'Nealen amak kideak dira eta Waden soldata, Chicagoko elizara doa.
People egunkariak aitortu zuen Wade munduko 50 ederrenetariko bat zela 2005eko apirilako aldizkarian. 2006ean hoben jazten zen jokalaria zela aitortu zuen GQ Magazine aldizkariak eta baita 2007an ere. Gainera, NBA Live 2006ko portadan azaltzen da. Bere zapatila Conversek ditu "The Wade" izenekoak eta movil marka bat ere, "D.Wade edition".
Dwyne Tyrone Wade, Jr. (1982 urtarrilaren 17an jaioa Chicagon, Illinois) saskibaloiko jokalari estatubatuarra da eta orain NBAko "Miami Heat"eko kidea da.
Heat taldearekin ligako jokalaririk hoberenetarikoa izatea lortu du eta batzuen ustez, historiako jokalaririk erabakienetariko bat dela esaten dute; 2006ko taldearen buru izan zen bere lehen eraztuna lortzeko Dallas Mavericks taldeari 4-2 irabazita. Gainera, Finaletako MVP izendatu zuten. Baita ere, Urteko kirolaria bihurtu zen urte berdinean, Estatu Batuetako "Sports Illustrated" aldizkariak dioenez. Rookieko boskote hobenan sartu zen eta hurrengo bost urteetan "All-Star" izan zen. Bere ezizena "Flash" da, baita "D-Wade" ere.
Waden jokatzeko estiloa, Michael Jordanekin konparatua izan da, hain arrakasta handia izan du, non bere elastikoa gehien saldutakoa izan dela 2005eko Playoffetik 2006-2007 denboraldi arte. Gainera, Estau Batuetako selekzioarekin jokatu zuen, non urrezko domina lortu zuen 2008ko Pekineko Joko Olinpikoetan, saskiratzailerik hobena izanik. Bere 1,93ko altuerarekin eskolta posizioan jokatzen du eta baita antolatzaile posizioan ere. Bere jokoaren ezaugarriak, barneraketa erraztasunez, saltoaren potentzia, pelotarekin abilezia eta bizkortasuna dira.Urtero bere kanpoko jaurtiketa eta pertsonala hobetzen jarraitzen du.
Dwyane Wade Illinois herrian jaio zen, Chicago hegoaldean. Bere gurasoak Dwyane Sr. eta Jolinda dibortziatu egin ziren eta bere aita eta Robbins amaordearekin bizi zen. Bere arreba, Tragil izenekoa, izan zen berari eman zion heziera haurtzaroan. Chicagon hezi zenez Michael Jordan zen bere idoloa, eta bere jokatzeko estiloa berari begira lortu zuen.
Harold L. Richard High Schoolean ikasi zuen, Oak Lawn. Bigarren urtean, bere anaiordearekin jokatzen zuen eta bere zen institukoko hobena, eta ez zuen asko jokatu, baina udan asko hazi zen eta, horren ondorioz, lidergoa hartu zuen junior zenean 20,7 puntu eta 7,6 erreboterekin. Senior zenean 27 puntu eta 11 erreboteko media lortu zuen, 24 partidu irabaziz eta 5 galduz. Institukoko marka hautsi zuen 676 punturekin eta 106 lapurketekin. Chicago Tribuneko lehen taldeko jokalaria zen eta SICA urteko Iparraldeko Jokalaria izendatu zuten eta hilabeteko kirolaria ere 2000. urtean. Chicago Tribuneko batazbestekoa 27,3 puntu, 12,6 errebote eta 3,6 lapurketekin. Chicago eta New Yorkeko All-Star Jokoetan jokatu zuen. 1999-2000 denboraldian urteko jokalaria izan zen Daily Southtown/Cola-Cola Boys.
Arazo akademikoen ondorioz, hiru unibertsitaten eskaintza izan zituen (Marquette, Illinois State eta DePaul).
Marquette Unibertsitatea, Milwaukee, joan zen. Lehenengo denboraldian, ez zuen jokatu arazo ekolarren ondorioz. Saskibaloian jokatu zuen lehen denboraldia 2001-2002 urtean izan zen. Taldearen izarra bihurtu zen 17,8 puntu, 6,6 errebote, 3,4 asistentzia eta 2,47 lapurketekin, Marquettek 26 irabazi zituen eta 7 galdu, hobena 1993-1994 denboralditik aurrera. All-America izendatu zuten Associated Pressen bitartez eta Newcomer of the year, Basketball Times izendatuta. Urteko eskolta izendatu zuten eta EEUUko bostekote hobenan.
2002-2003 denboraldian, junior garaian, Final Fourera iritsi zen 2003an, ez zela iristen 1977tik aurrera. Galdu egin zuten Kansas Jayhauwksen aurka, baina Wadek ono jokatu zuen taldea harantz eramateko, 21,5 puntu, 6,3 errebote eta 4,4 asistentziakin eta Marquettek 27 irabazi eta 6 galdu. Denboraldi horren ondoren, All-Americaneko lehen tandean sartu zuen Associated Pressek, lehenengo Marquetteko jokalaria bihurtuz 1978tik aurrera.
NCAA Midwest Regional Finalera iritsi zen, Fina Four jokatzea lortu zuten. Minneapolisen aurka faborito baten aurka jokatu zuen, Kentucky Wildcats, baina Wadek 29 puntu, 11 errebote eta 11 asistentzia lortu zituen. Historia hirugarren aldiz gertatzu zena lortu zuen Wadek. Marquettek 83-69 irabazi zuten eta Wade Midwest Regionaleko MVP bihurtu zen. Honek NBAko draften sartzeko butzakada ona izan zen eta Marquetteko azken urtea egin gabe utzi zuen. Urteko unibertsitarioa bihurtzeko finalera iritsi zen baina ez zuen lortu.
Bi urte horietan historiako jokalaririk hobenetarikoa bihurtu zen 1.281 puntu eta 19,7ko batazbestekoarekin, bigarren hobena klasifikazioan eta gainera, Marquetteik NBAko draftera joan den jokalaria posizio altuenea jarri zena izan zen (5º).
2007ko otsailaren 3an, hiru urte eta erdi ondoren, Marquette Unibertsitateak Wadeen elastikoa erretiratu zuten, nahiz eta, ez egon graduatuta.
2003-04
Miami Heat taldeak hautatu zuen Wade, bostgarren posizioan egonda 2003ko NBAko draften. Azkar bihurtu zen jokalari garrantzitsu bat taldean, 16,2 puntu, 4 errebote, eta 4,5 asistentziarekin bere lehenengo denboraldian. Urtea gaizki hasi zen 5 irabazi te 15 galdu zituztelako baina bukaeran 42-40 lortu zuten eta playoffseta sartu ziren. Han hobe hasi zen Wade , konkretuki Indiana Pacersen aurka Ekialdeko Semifinaletan. Lehenik New Orleans Hornetsen aurka jokatu zuen eta gairaipeneko kanasta sartu zuen. 4-3 irabazi zuen Miami Heatek. Semifinaleta Indiana Pacersen aurka eliminatu ziren, 4-2 emaitzarekin. Bakarrik hiru rookie zeuden burutzen zutena taldea puntuen eta asistentzien bidez eta Wade bat zen. Rookieko boskote hobenan sartu zen Lebron James eta Carmelo Anthonykin batera.
2004-05
Shaquille O'Neal Los Angeles Lakersetik Miamira traspasatu zuten. Miamik asko hobetu zuen eta 59 partidutik 42 irabazi zituen (Ekialdeko markarik hobena) denboraldi hontan. O'Nealek eragin handia izan zuen Wadengan, 24,1 puntu, 5,2 errebote, 6,8 asistentzia, 1,6 lapurketa eta 1,1 txapelekin eta All-Starko ordezko jokalaria izan zen, non 14 puntu sartu zituen.
Wade NBAko 2º boskotean sartu zuten eta baita 2º defentsako boskotean.Miamiko marka hautsi zuen bai puntuetan eta bai jaurtiketa libreetan. Hurrengo urtean biak hobetu zituen. 7,9 puntu hobetu zituen lehengo urtekin konparatuz eta Allen Iverson eta Lebron Jameskin batera hamar lehenengota sartu zen puntutan eta asistentzitan 1979tik aurrera. Playoffeko lehenengo txandan, Wadek 26,3 puntu, 6 errebote eta 8,8 asistentziako batazbestekoarekin bukatu zuen New Jersey Netsen aurka. Semifinaletan Washington Wizardsen aurka irabazi zuen 31 puntu, 7 errebote eta 8 asistentziekin. Ekialdeko finaleta Detroit Pistons aurka galdu zuten zazpigarrengo partiduan. Wadek 42 puntu 2. partiduan eta 3.goan 36 puntu egin zituen, nahiz eta sinusitis, sukarra eta belauna ukituta izan. Bostgarren partiduan lesionatu egin zen eta Miamik 3-2ko abantaila ez zuten aprobetxatu.
2005-06
NBAko izar bat bihurtu zen eta bigarren aldiz jokatu zuen All-Star Jokoa, baina hau titular jokatuta. Gainera, berak sartu zuen Ekialdeko garaipenaren kanasta 122-120, eta 20 puntu lortu zituen 30 minutuetan. Baita ere, abileziaren konkursoa irabazi zuen.
Denboraldian ere hobetu egin zue 27,2 puntu, 5,7 errebote, 6,7 asistentzia eta 2 lapurketako mediarekin. Playoffetan Chicago Bullsen aurka irabazi zuen 4-2 eta berriro Wade izan zen tadea eraman zuena garaipenera, nahiz eta lesio bat eduki. Bostgarren partiduan 28 puntu sartu zituen eta New Jersey Nets eta Detroit Pistonsen aurka irabazi zuen 4-1 eta 4-2 eta NBAko Finaletara iritsi zen.
Berriro bigarren boskote hobenan sartu zen eta lehena izan da Miamiko historian 40 puntu sartzen dituena bi partidu jarraian.
Finaletan, Dallas Mavericksen aurka jokatu zuen eta hiru, lau, bost, eta sei partiduetan, 42, 36,43 eta 36 puntu sartu zituen eta Dallas taldeak zuen 0-2 erremontatuz. Hirugarren partiduan 42 puntuz gain 13 errebote
hartu zituen. Gainera, 42 puntuetatik 15 azkeneko zatian sartu zituan eta 13 puntuko desabantaila erremontatu zuten 6 minutuetan. Seigarrengoko 36 puntuak lehen eraztuna eman zien Waderi eta Finaletako MPVa izan zen. Historiak bostgarren jokalaririk gazteena bihurtu zen Finaletako MPVa lortzea eta hirugarren puntuaketa hobena lortu zuen Finaletan, 34,7. John Hollinger kaztariakaitortu zuen Wade izan zela historian eman zuen jokaerarik hobena NBAko Finaletan.
2006-07
31 partidu galdu zituen lesio baten ondorioz. Hirugarren All-Stara jokatu zuen eta Abileziaren konkursoa berriro irabazi zuen. 20-25 hasi zen denboraldia, baina jokalariak errekuperatuta (O'Neal) denboraldia 44-38 bukatu zuten. Baina ezker sorbalda dislokatu zuen Houston Rockets taldearen aurka Shane Battier jokalariari baloi bat lapurtzea saiatu zenean. Playoffetara iritsi zen, baina Chicago Bulls taldeak erraz irabazi zuen Miamiri (4-0). 23,5 puntu, 4,8 errebote eta 6,3 asistentziako batazbestekoarekin, denboraldian jokatu zuena baino gutxiago. Denboraldian, 27,4 puntu, 4,7 errebote, 7,5 asistentzia eta 2,1 lapurketa.
Berriro 2. boskote hobenan sartu zen, bakarrik Tim Hardway jarraitu zion Waderi boskotean. Lehen base edo eskolta izan zen boskotean sartu zena, nahiz eta 31 partidu ez jokatu. Denboraldi bukaeran operatu egin zen sorbalda eta belaun ezkerretik, horregatik, ezin izan zuen Pekineko 2008ko Olinpiadetako klasifikazioa lortzeko partiduak jokatu.
2007-08
Errekuperazioaren ondorioz, lehen zazpi partiduak galdu zituen. Gainera, molestien ondorioz, 31 partidu galdu zituen. Hala ere, bere laugarren All-Starra jokatu zuen. Hori ondoren gelditzen zen denboraldiaren bukaera galdu zuen, hau da, beste 21 partidu. 24,6 puntu, 4,2 errebote, 6,9 asistentzia eta 1,7 errebotekin bukatu zuen bere batazbestekoa. O'Neal Phoenix Suns taldera abiatu zen eta lehenengo aldiz Wade zegoela Miamin taldea ez zen Playoffetara klasifikatu.
Udan, Pekineko Olinpiadetan, urrezko domina lortu zuen eta taldeko puntuatzailerik altuena izan zuen.
2008-09
Denboraldi txar baten ondoren, Michael Beasley iritsi zen draftetik eta O'Nealen transferentziaren ondorioz, Shawn Marion iritsi zen. Wade errekuperaturik zegoen. Historiako bigarren pertsona izan zen 40 puntu 10 asistentzia eta 5 txapel lortzen zituela, Alvan Adamsen ondoren (1976-1977). Heat taldea Playoffetara joan zen eta bostgarren aldiz joan zen Wade All-Starretara.