Valencia Club de Futbol

Sarrera

Valencia Club de Futbol S.A.D. Espainiako futbol talde bat da, Valentzia hirikoa. 1919ko martxoaren 18an sortua izan zen eta Espainiako lehen mailako ligan jokatzen du. Etxean jokatutako partiduak 55.000 ikusleentzako tokia duen Mestalla futbol zelaiean jokatzen ditu.

LPFko sailkapen historikoan 3.postuan dago Real Madril eta Bartzelona futbol kluba aurretik dituelarik. Titulu nazional gehienak dituen bostgarren taldea da (14 txapelketa) Real Madril, Bartzelona futbol kluba, Bilboko Athletik kluba eta Atletico de Madrilen atzetik. Ligako 6 titulu ditu eta Espainiako futboleko 7 errege kopa dauzka. Gainera bere bitrinan Europako 6 txapelketa dauzka.( UEFAko kopa bat, feriako bi kopa, Europako rekopa bat eta bi Europako Superkopa). Horregatik, UEFAk antolatu dituen partiduetatik gehienak jokatu dituena eta gehien irabazi duen 3. taldea da Bartzelona eta Real Madrilen atzetik.

Espainiako 3. taldea da presupuestoen zerrendan 100milioi baino gehiagorekin. 45.000 sozio ditu eta 800 talde jarraitzaile baino gehiago. CISren inkesta baten arabera, Espainiako jarraitzaile geihen dituen taldea da ( %5.3), Real Madrid ( %32.8) eta Bartzelona futbol klubaren (%25.7) atzetik eta Bilboko Athetik kluba(%5.1), Athletiko Madrilen (%4.3) eta Real Betis Balompieren(%3.3) aurretik.

Historia

Taldea 1919ko martxoaren 5ean sortu zen Barcelonina kalean dagoen Torino tabernan futbol jarraitzaile batzuengandik. Hauek bertan zegoen taldea, Club Valencia de futbol, desagertu zenean talde berri bat eratzea erabaki zuten Valentzia hiriaren omenez. Urte bereko martxoaren 18an estatutuak ofizialki onartuak izan ziren eta ondorioz talde berria sortu zen. Apirilaren 4an lehenengo zuzendaritzako batzordea egon zen, bertan lehenengo presidentea Octavio Augusto Milego Diaz aukeratu zen txanpona bat airera botaz. Historiako lehenengo partidua Gimnasticoren aurka jokatu zuen Castellonen eta partidua galdu egin zuten 1-0.

1920. hamarkadan txapelketa regionala jokatu zuen eta lehenengo aldiz 1923.urtean irabazi zuen. Txapelketa hori irabazteak Espainiako kopan jokatzeko aukera eman zion Murtzia futbol kluba kanporatu ostean. 1923ko urtarrilaren 16an Valentziak 316.439,20 pezeten truke lurrak erosi zituen eta 1923ko maiatzaren 20an Mestalla futbol zelaia inauguratu zen. Egun horretan Valentzia eta Levanteren arteko partidua jokatu zen 17.000 ikusle zeudelarik eta Valentzia irten zen garaile 1-0-eko emaitzarekin. 1928.urtean Ligako txapelketa hasten da eta valentziak bigarren mailan jokatu zuen Racing Club de Santanderren aurka kanporaketa galdu eta gero."Ché" taldeak bostgarren postuan amaitzen du 1928/29 denboraldia.

1930eko hamarkadan espainiako Gerra Zibila gertatu zen eta horren ondorioz, Mestalla futbol zelaia erabat suntsitua geratu zen eta berreraiki egin behar izan zuten. 1934an bere lehenengo kopa jokatu eta galdu zuen Real Madrilen aurka Bartzelonan.

1940ko hamarkada klubaren historiako momentu hoberenak izan zen. Izena "castellanizatu" behar izan zuten Kiroletako Delegazio Nazionalaren aginduz eta Valencia Club de Futbol izena jarri behar izan zioten. Valentziak lehengo txapelketa nazionala irabazi zuen 1941.urtean, Generalismo kopa irabazi ziolako Españoli 3-1. 1941/42 denboraldian bere historiako lehenengo liga irabazten du, gainera 1943/44 eta 1946/47 denboraldietan ere ligako txapelduna izan zen. Hamarkada hartako heroiak Epi, Amadeo, Mundo, Asensi eta Gorostiza izan ziren eta hauek "delantera electrica" izeneko taldea osatzen zuten. 1949an berriro ere Generalismo Kopa irabazi zuen.

1950eko hamarkadan, hain zuzen ere, 1954.urtean, beste Generalismo Kopa bat irabazten du eta 1952.urtean txapelketa berdineko finalera heltzen da.

1960ko hamarkadan lehen lehiaketa europearrak irabazten ditu Feria Kopa irabaztean 1961/62 eta 1962/63.urteetan lehenengo Bartzelonari eta ondoren Dinamo Zagreb-i. Honetaz aparte, 1967.urtean beste Generalismo Kopa bat irabazten du finalean Athletic garaitu ondoren.

1970eko hamarkada ligako txapeldunaren tituluarekin hasten dira. 1976.urtean Mario Alberto Kempes jokalaria etorri zen, Rosario Centraletik etorria eta jokalari oso garrantzitsua izan zen Valentziarrentzat. Bere lehenengo denboraldian "pitxitxia" izan zen 24 golekin. Kempes disdiratsu batekin Valentziak 1978/79ko errege kopa irabazi zuen Real Madrili 2-0 irabazi eta gero Kempesen 2 golekin.

1980ko hamarkadan nahiz eta Recopa txapelketa irabazten hasi, hamarkada beltza izan zen Valentziarrentzat. Taldea Kempes saltzera behartua ikusi zen River Plate-era. Espainiako mundiala zela eta, Mestallan obrak egin behar izan ziren eta azkenean kluba krisian erori zen. 1982/83 denboraldian, taldea azkeneko jardunaldian salbatu zen bigarren mailara ez jaistea Real Madrili 1-0 irabazi ostean Tendilloren gol batekin. Zorrak urtero handitzen joan ziren eta azkenean taldearen errendimenduari eragin zion. 1985/86 denboraldian bigarren mailara jaisten da. Hurrengo urtean lehen mailara igotzea lortzen du Arturo Tuzón lehendakari zuelarik eta jokalari gehienak harrobikoak izanda. Tuzon presidente zelarik zorrak pixkanaka pixkanaka jaisten hasi ziren. Kirol aldetik ere taldea berreskuratu egiten da eta 1989/90eko denboraldian bigarren postuan geratzen da.

1990ko hamarkada markatuta dago Sociedad Anonima Deportibaren konbertsioa zela eta 1992.urtean. Konbertsioaren ondoren Paco Roig-en presidentzia iristen da. Kirol aldetik taldea taularen erdigunean kokatzen zen, 1995/96 denboraldian izan ezik bigarren bukatu zuelako. Hala ere Errege Kopa berriro ere irabazi zuten Claudio Ranieri entrenatzaile zutelarik.

2000ko hamarkada bigarren urre garaia izan zen Valentziarentzat. 1999/00 denboraldian lehenengo aldiz UEFAko finalera heltzen da baina galdu egiten du Real Madrilen aurka. Hurrengo urtean ere finarela heltzen da Bayern de Munichen aurka, baina final hau ere galdu egiten du penaltietan. 2001/02 denboraldian Rafa Benitez entrenatzaile zela, berriro ere Ligako txapelduna geratzen da. 2003/04 urteetan berriro ere Liga irabazten du eta gainera honakoan ere UEFA txapelketa irabazten du. Hiru tituluak hiru urteetan lortu eta gero Rafa Benitez Liverpool-era joaten da. Valentziara berriro ere Claudio Ranieri bueltatzen da eta berarekin Europako Superkopa irabazten da. Hala ere, talde haren bidea ez zen oso ona eta azkenean Ranieri bota egiten dute. Urte horretan Juan Bautista Soler jartzen da lehendakari. Solerren jestioarekin taldea krisi ekonomikoan sartzen da, eta honek, Solerrek berak agindutako Nuevo Mestallaren obrak geldiarazi zituen. Berriro ere errege kopa irabaztea lortu zuten 2007/08. denboraldian. Dena den, denboraldi hartan gogor borrokatu behar izan zuten bigarren maialara ez jaisteko.

2008.urteko udan Solerrek Vicente Soriano jartzen du lehendakari. Honek hainbat hilabetetan krisi ekonomikoari aurre egiteko irtenbidea zuela esaten zuek. Urte gogor baten ondoren, jukalariak kobratzeko arazoekin ibili ondoren eta Inversiones Dalport mamu enpresa bat azaldu ondoren, Soler eta Soriano kargutik botatzen dituzte kapital anpliazio batekin Manuel Llorente eta Javier Gomezen eskuetara iristen dena azkenik oreka soziala lortuz. Kirol aldetik, Unai Emery euskalduna entrenatzaile zelarik 2009/10 denboraldian, taldea Txapeldunen ligako postuetan jartzea lortu zuen hirugarren sailkatu bezala. 2010eko irailaren 14an Aritz Adurizek Valentziako UEFAko 100.gola sartzea lortu zuen. 2010eko azaroaren 14an Tino Costak Ligako Valentziaren 4000.gola sartzea lortu zuen. 2010/11 denboraldian berriro ere hirugarren postuan geratzen da laugarrenari puntu dexente ateraz.

Uniformea

Lehenengo uniformea: Kamiseta txuria xehetasun beltzekin, galtza beltzak eta media txuriak xehetasun beltzekin.

Bigarren uniformea: Kamiseta beltza, galtza beltzak eta media beltzak zuzen txuri batekin goiko aldean.

Hirugarren uniformea: Kamiseta laranja, galtza txuriak eta media txuri eta laranjak.

Uniforme berezia: Kamiseta senyeraduna, galtza urdinak eta media urdinak.

Futbol zelaia

Valentzia sortu zenan bere lehengo urteetan partidual Algiros zelaian jokatu zituen. 1923an bere futbol zelaia inauguratzen da, Mestalla hain zuzen ere. 1969/70tik 94-95. urteetara Luis Casanovas izenarekin ezagutzen zen bere lehendakari historikoaren omenez.Hala ere, berak eskatu zuen futbol zelaiaren izena berriro ere Mestalla izatea. Gaur egun, erreforma batzuen ondorioz 55.000 ikusleentzako tokia dauka, denak eserita eta 105x68 metroko dimentsioak.

Etorkizuneko futbol zelaia

Eraikin berriak 75.100 ikusleentzako tokia edukiko du eta Reid Fenwick arkitektuei eta ARUP Sport ingenieriei egin zitzaien eskaria. Enpresa hauek ARPA-Arena proiektua hartuko dute oinarritzat, izan ere, 2006. urtean irabazlea izan zen maketa txapelketan. Mestalla zelaia dagoen lurra saldu eta gero lortutako diruarekin bultzada emango dio futbol zelai honi.

Futbol zelai berriko obrak geldituta egon ziren hiru urtez diru eskasiagatik, baina klubak berriro ere martxan jarri zituen 2001an eta 2014rako Mestalla Berria (Nuevo Mestalla) amaitzea espero da.

Hereserkia

Klubak Valentziako bandako zuzendariari eskatu zion hereserkia idaztea, Pablo Sanchez Torrella-ri hain zuzen ere. Hereserkia Valentziako tradizioan oinarriturik pasodoblean konposatu zuen eta Ramon Gimeno Gil-ek idatzia izan zen. 1993ko irailaren 19an estreinatu zen "Palau de la Musika"-n klubaren 75.urteurrena ospatzeko.

Jokalariak