1978ko Sanferminak

Sarrera

1978ko Sanferminetan Iruñean (Espainia), 1978ko uztailaren 8an, Espainiako trantsizio garaian hain zuzen ere, zenbait iskanbila larri jazo ziren ondoren Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako gainerako lurraldeetara zabaldu zirenak. Gertakari hauek ez ziren inoiz epaituak izan.

Gertaeren kontaketa

Gertakariak Polizia Armatua Iruñeako zezen-plazan sartu zenean hasi ziren, non 20.000 pertsona zeuden. Poliziak esku-hartu zuen; izan ere, zezentokirainoko ohizko lagunarteen jaitsieran, korrida 20:45 ordutan amaitu zenean, lagun talde batek amnistiaren aldeko pankarta zeraman eta beste sektore bateko kideen protestak hasi ziren hitzezko nahiz liskar fisikoei hasiera emanez.

Une horretan berrogei polizia-agente inguru, garai hartan beraien janzkera zela eta "gris" izenaz ezagunak, sartu ziren istiluen aurkako materialarekin eta Iruñeako Miguel Rubio polizia-komisarioarekin.

Liskar hartan istiluen aurkako material ugari erabili zen; esate baterako, gradatan nahiz hondarrean zeuden gazteei gomazko pilotak eta gas negar-eragilearen poteak jaurti zizkieten. Publikoaren alderdi bat zaldien patiotik atera zen eta beste batzuk barneko korridoreetan gorde ziren, beste alderdi batek polizia-kideei objektuak jaurtitzen zizkien bitartean. Hauek tiroen bidez erantzun zuten eta 7 kide balaz zauritu zituzten. Guztira 55 zauritu izan ziren plazako erizaindegian zaindu zituztenak.

Liskarrak hasi eta handik 15 minutura, gaueko bederatziak aldera, berrogei polizia-agenteen talde bat zaldien patiotik sartu zen eta su-armak erabiliz plazaren barnealdera iristea lortu zuten. Bitartean lagun talde batek hozkailu-kamioi batean izkutaturik, zein zezenen haragia garraiatzeko erabiltzen baitzen, plazatik ihes egitea lortu zuen.

Liskarren hasierari dagokionez, "ikerketa batzorde" batek, zein lagunarteek sortua baitzen eta Ángel Ruiz de Erenchun abokatuak parte hartzen baitzuen, hainbat froga jaso ostean, ondorengo txostena eman zuen:

Azkeneko zezenaren ostean, zezentokian azaldu zen bederatzigarrena, seigarren tendidutik berrogeita hamar pertsona inguru jaitsi ziren zezentokira, non pankarta berde bat zabaldu zuten. Bertan letra zuriz honakoa irakurri zitekeen: "ERABATEKO AMNISTIA PRESOAK KALERA. SANFERMINAK PRESORIK GABE". Tendidu horretatik, eta behin pankarta zabaldu zutela, zezentokiari bira ematen hasi ziren tendiduetan iritziak zatitzen ziren bitartean. Batzuek txalotu egiten zuten eta besteek txistukatu.

Hirugarren tendiduaren erdialdean, identifikatu gabeko pertsona bat, 45-50 urte ingurukoa, zezentokian zeudenak iraintzen hasi zen bere inguruko hainbat pertsonak zezentokira zenbait kuxin eta hustutako xanpain botilak jaurtitzen zituzten bitartean. Zezentokian zeudenen erreakzioa (100 pertsona inguru) berehalakoa izan zen. Talde bat tendiduraino igo zen eta kuxinak nahiz xanpain botilak jaurti zituztenekin irainak eta kolpeak trukatu zituzten. Liskarra amaitu baino lehen zezen-plazako publikoa garrasika hasi zen ahobatez: "Sanfermin, Sanfermin".

Barealdia zetorrela ematen zuenean, lagunarteko txikiak kailejoietik sartu ziren, atea ireki bezain laster, beraien pankarta eta txarangekin. Atzetik eta segundu gutxira, polizia armatuko 40 kide indarrez sartu ziren, istiluen aurkako materialez hornituta, eta Miguel Rubio jaunarekin batera, orduko Iruñeako komisario nagusia. Hasiera batean, ikusi zitekeen nola Rubiok aginduak ematen zituen zezentokian zeuden gazteen aurka joateko eta ondorioz, polizia armatuko kideek, zein Iruñeako hornidurakoak baitziren, eraso bortitzari hasiera eman zioten gomazko pilotez, gasezko ontziez eta borrez baliatuz.

Berehala liskarrak hirian zehar zabaldu ziren, hura sekulako gudu-zelai bilakatuz eta barrikadak Gobernu Zibilaren ingurura iritsiz. Ignacio Llano gobernadore zibilak ordezkari sindikalei, politikariei eta lagunarteko ordezkariei dei egin zien egoera baretzeko asmoz; hala eta guztiz ere, ez zuen bere helburua lortu.

Televisión Española kateak zezen-plazan grabatu zituen irudiak soilik uztailaren 9an igorriak izan ziren, ondoren artxiboak desagertu egin baitziren. Irudi horiek 2005ean telebista frankofono batetik berreskuratu zituzten 78ko Sanferminak dokumentalaren egileek, Juan Gautier eta José Ángel Jiménezek.

Liskarretan erabilitako bortxaren maila zentraletik poliziei irrati bidez emandako aginduetan islatuta geratu zen, zein grabatuak izan baitziren:

Prestatu ahoko guztiak eta jaurti ahalik eta indar handienaz. Ez arduratu norbait akabatzen baduzue.

Poliziak ez zion bere su-armak erabiltzeari uko egin eta Roncesvalles kalean, gaueko hamarrak eta laurden aldera, German Rodriguez jauna hil zen bekokian jaso zuen tiro baten ondorioz. Lurrera nola jausten zen ikusi zuten hiru gaztek ospitalera eraman zuten beste zauritu batekin batera; baina han egindako guztia ez zen nahikoa izan bere bizia salbatzeko. Gune hartan 35 bala inpaktu aurkitu zituzten.

Ondoren 150 zauritu baino gehiago zenbatu zituzten, horietatik hamaika balaz zaurituta. Rodolfo Martín Villaren arabera, une horretan barne-arazoetako ministro zena, soilik sei ordutan eta Iruñeako erdigunean istiluen aurkako materialaren 7000 jaurtiketa nahiz 130 tiro egin zituzten.

Protestak Euskal Herria nahiz Nafarroa osoan zabaldu ziren ondorengo egunetan eta uztailaren 11n Donostian José Ignacio Barandiaran gaztea hil zen polizien tiroen ondorioz.

Autoritate espainiarren arabera gertaera hori hutsegitea izan zen; hori dela eta, Ignacio Llano gobernadore-zibilak kargua utzi zuen eta polizia-aginteak (Ávila komandantea eta Miguel Rubio komisarioa) lekualdatu egin zituzten. Telebistan egindako prentsaurrekoan Rodolfo Martín Villak jazotako gertakariei dagokienez, zein ETAren ekintzekin alderatu baitzituen, honako hau esan zuen:

Azken finean, gureak akatsak izango dira, baina besteak hilketak dira (Rodolfo Martín Villa, TVEtik jasoa "78ko Sanferminetan")

Gobernadore-zibila zen Ignacio Llanok, baieztatu zuen berak berehala bidali zuela Ávila komandantea kargutik eta berak aurkeztu zuela dimisioa; nahiz eta barne-arazoetako ministroak esan berak bidali zuela. Bestetik, ikerketa batzordeak Rubio komisarioaren aurka kereila bat planteatu zuen.

Iruñean tiroz zaurituak izan ziren:

  • Ricardo Azcona Latasa, ezkerreko belaunean tiroz zauritua.

  • Fermín Ilundáin, besoan tiroz zauritua.

  • Philippe Bidegain, bizkarrezurrean tirokatua.

  • 2 zauritu Unibertsitate-ospitalean, horietako bat izterrean tiroz zauritua.

  • José Ramón Vélez Mendizábal, urdailean eta jejunoan (arean eragina) zulaketa.

  • Javier Arteta Pascual, ezkerreko eskuan tiroz zauritua.

  • Jesús Mª Ibarrola Baranda, izterrondoan tiroz zauritua.

  • Miguel Fdez. Diaz de Cerio, toraxean tiroz zauritua.

  • Tomás Saso Clemente, gluteoan tiroz zauritua.

  • Jesús García Martínez, besoan (humeroaren haustura) tiroz zauritua.

Gertaerak azkenean epaiketarik gabe artxibatuak izan ziren.

Egoera soziopolitikoa

Iruñeako urte aztoratua

Espainiako beste zenbait gunetan bezala Nafarroan ere Espainiako Trantsizio politikoa jasaten ari ziren eta horrekin batera bortxa politiko latza pairatu zuten, batez ere Iruñean. Francoren heriotzaz geroztik ohikoak ziren Polizia Armatuarekin kaleetan zeuden istiluak. 1977ko maiatzeko amnistiaren aldeko astean, liskarrak oso biziak izan ziren eta Iruñean bi hildako egon ziren. Horrez gain, ETAren bortxa areagotzen joan zen; azpimarratzekoa da esate baterako, 1977ko azaroaren 27an Iruñeako zezen-plazan izandako Joaquín Imaz komandantearen hilketa, zein Polizia Armatuaren agintean zegoen. Hura ordezkatzeko Fernando Ávila komandantea etorri zen, Espainiar legiotik eta berak eskatu ondoren.

1977ko abenduaren 9an Diario de Navarra egunkariak ohar bat argitaratu zuen (3. orrialdean) Fernando Ávila komandanteak El Alcázar egunkari eskuin muturrean (zeinek militar nahiz polizien deklarazioak argitaratzen baitzituen) egindako zenbait deklarazioei erantzunez. Ávila komandanteak Imaz komandantearen postua eskatu zuen; izan ere, bera zen hurrengoa promozio berdinean. Ávila komandanteak ez zuen polizia-gorputzetan esperientziarik postua hartu zuenean.

Orduko Nafarroako El País aldizkariko berriemaileak, Fermín Goñik, jakin zuen Ávila komandantea Iruñeara joan zela bere laguna ordezkatzeaz gain, erreboltaria zen hiri horri eskarmentu bat ematea. Testuinguru hartan 1978ko urtarrilaren 11n Iruñean burututako polizia-operazio batean, ETAko kideen eta Polizia-zerbitzu nagusiaren artean tiroketa izan zen, non elkarteko bi kidek eta polizia-inspektore batek bizia galdu zuten.

1978ko hilabeteetan emandako bortxa egoera hau areagotu egin zen Guerrilleros de Cristo Rey elkartearen ekintzen ondorioz, zein Iruñeako kaleetan ibiltzen baitziren kate eta beisbol bateekin. 78ko Sanferminak dokumentalean Ignacio Llanok, Nafarroako gobernadore zibila izan zenak, aitortu zuenaren arabera:

Eskuineko muturreko taldeen ekintzak Ordena Publikoko Indarrek pasibotasunez begiesten zituzten.

Maiatzaren 1eko ospaizunean, Ordena Publikoko Indarrek aldarrikapen manifestaldietan egindako interbentzioaren ondorioz soilik Iruñean izan ziren istiluak. Hori dela eta, zenbait indar politikok gobernadorearen eta Ávila komandantearen, zein interbentzioak zuzentzen baitzituzten, kargu-uztea eskatu zuten.

Maiatzaren 17an, Sanferminak baino zenbait aste lehenago, Chapitela kalean talde frankisten irteera batean jazotako liskarretan labankada batez "guerrilleroetako" (frankistak) kide bat hil zen eta hori Guardia Zibiletako tenienteordea zen Juan Antonio Eseverri izan zen.

Ondoren gaua komisarian pasa zuten 52 pertsonen atxiloketa eman zen, horietako lau espetxeratuak izan ziren hilketa horretaz salatuak. Hori dela eta, uztailaren 3an espetxeratuen senideak nahiz lagunak Iruñeako udaletxean giltzaperatu ziren protesta gisa. Itxialdi hori luzatu egin zen eta ondorioz Sanferminei hasiera ematen zien suziriaren (Txupinazo) jaurtiketa atzeratu egin zen, zein lehenengo solairutik jaurti baitzen eta ez ohikoa zen bigarren solairutik. Entzierroan zehar banatu zuten komunikatua honela amaitzen zen:

Hemen giltzaperatuta bagaude, preso guztien berehalako askatasuna eskatzeko da eta horrela, denen artean, hurrengo Sanferminetako festei begira giro aproposa lortzeko.

Nafarroako trantsizio politikoa

Euskal Herriko eta Nafarroako (orduan oraindik ez ziren bi autonomia desberdin eta estatutu bakarra edukitzearen eztabaida zegoen) trantsizio politikoak, Espainiako gainerako herrialdeekin alderatuta, bortxa politika handiagoa izan zuen. Zenbait gertaera nabarmendu ziren: Gazteizko martxoaren 3ko sarraskia, Jurramendiko hilketak, 1977ko maiatzako amnistiaren aldeko astea, 1978ko Sanfermineko gertaerak, 1979ko Tuterako kont

zentrazio ekologista batean jazotako Gladys del Estalen heriotza eta kaleetan nahiz errepideetan egindako kontroletako istiluetan izandako hildakoak. Horrez gain, ETAren iraunkortasunak ere (baita 1977an erabakitako amnistiaren ondoren ere) trantsizioa zailtzen zuen. Mario Onaindiaren adierazpenaren arabera:

1977ko urtarrilatik 1977ko ekainera Euskadi eta gainerako Espainiaren artean sekulako amildegia sortu zen. 1976an amnistiaren aldeko borroka amaitu zen Espainiako gainontzeko lurraldeetan eta orduan hasi zen Euskadin; izan ere, gelditzen ziren presoak ETAkoak ziren. Kanpoan normalkuntza hasten zen bitartean, hemen errepresio krudela zegoen. (...) Garai honetan ETAko atentatu gutxi zeuden. (Mario OnaindiaTrantsizioaren Memorian)

1977ko bilakaera politikoa

1977ko maiatzean hainbat indar politiko euskaldunek, horien artean Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE), Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarrak (ESEI), Euskadiko Partidu Komunistak (PCE-EPK), Euskal Kristau Demokraziak (EKD) eta Eusko Abertzale Ekintzak (EAE-ANV) "Kompromezu Autonomikoa" sinatu zuten, non adosten zen hauteskunde konstituziogileetatik ateratako euskal parlamentari eta parlamentari nafarrek idatziko zutela etorkizunean autonomia estatutua. Hauteskunde horiei begira, Konpromezua sinatu zuten zenbait alderdik (EAJ, PSE-EE eta ESEI) zerrenda komun bat aurkeztu zuten Senatuan, Autonomia Frontea. Nafarroan, euskal abertzaleek (gutxiengoa) Nafarroa gainerako euskal probintziekin batera autonomia berdinean sartzea eskatzen zuten. Euskadiko Alderdi Sozialistako kide ziren nafar sozialisten antzera, zein Nafarroa Euskadin sartzearen aldekoak baitziren. Bestetik, frankismotik zetozen politikariek eta erreforma politikoa egitearen aldekoak zirenek, Zentro Demokratikoaren Batasuneko kide zirenek (Nafarroan gehiengoa), integratze horren aurka zeuden. Alianza Foral Navarra alderdiak, zein erreformaren errezeloa zuten frankistek osatzen zuten Alianza Popular alderdiaren bazkide nafarrak baitziren, elkartasun hori ukatzen zuten.

Hauteskundeak, non ETAren inguruneak biltzeari uko egin zion 1977ko maiatzako amnistiaren aldeko aste odoltsuaren ostean, euskal-nafar ingurune politikoa osatzen zuten talde politiko anitzen benetako boterea zehazteko tresna izan ziren. Nafarren kasuan, Nafarroako euskal nazionalismoarentzat zartada izan zen, bereziki alderdi moderatuentzat. Diputatuen kongresuan, EAJk bultzatutako zerrendak (Nafarroako Batasun Autonomista) botoen %7a lortu zuen, baina ez zuen ordezkaritza lortu. Bestetik, hauteskundeetara joan ziren alderdi abertzale ezkertiarrek (Nafarroako Batasun Ezkertiarra) botoen %9.5a lortu zuten, baita ordezkaritza ere. Emaitza honakoa izan zen: Nafarroak hautatutako bost diputatuetatik hiru UCDkoak ziren (botoen %29) eta bi PSOEkoak (botoen %21). Gainera, lau senatarietatik hiru UCDkoak ziren eta laugarren senataria Manuel de Irujo euskal nazionalista izan zen, Autonomia Frontearen zerrendatik hautatua. Carlos Garaikoetxearen arabera, ETAren ingurugiroa hauteskundeetan ez egotea alderdi eskuindarra hauteskunde horietan irabazle izatearen zergatietako bat izan zen.

Hauteskundeen ospakizunaren ondoren Eusko Kontseilu Nagusia (1977ko ekainaren 19a) sortu zen, zein lau probintzietan hautatutako diputatu nahiz senatari guztiek osatu baitzuten. Hala eta guztiz ere, Zentro Demokratikoaren Batasuneko parlamentari nafarrek (hiru diputatu eta hiru senatari) ez zuten talde horretan parte hartu Nafarroa autonomia bateratu batean sartzearen aurka baitzeuden.

Bestetik, Adolfo Suárezen gobernuak ez zuen Konstituzioa onartu baino lehen Euskal Herria eta Kataluniari autonomia ematearen gaiari ekin nahi; izan ere, beraien ustez Estatutuak Konstituzioan ipinitakoan oinarrituta egon behar ziren. Hori dela eta, Espainia guztiarentzat erregimen aurre autonomikoa proposatu zuen, etorkizunean Estatu Autonomikoa finkatu nahian. Hainbat hilabetetan zehar, Eusko Kontseilu Nagusiak proiektu aurre autonomiko bat landu zuen, zein Batzarrak onartu eta ondoren Gobernuak berretsi behar baitzuen. Proiektuaren zirriborroa ("Erregimen Trantsitorio Aurre Autonomikoaren Lege-Dekretuaren Proiektua Euskal Herriarentzat") PSE-EEk eta EAJk adostu zuten, zein 1977ko irailaren 17an Batzarrak onartu baitzuen Euskadiko Ezkerraren abstentzioarekin. Nafarroako parlamentuko ordezkari gehienak Nafarroa gainerako probintziekin autonomia bakar batean sartzearen aurka zeudela jakinik, proiektuak aurre autonomia aurre ikusten zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat. Gainera, etorkizunean Nafarroa bertara bildu zitekeen bere parlamentuko ordezkariek eta Nafarroako Foru-Kontseiluak horrela erabakitzen bazuten. Hala eta guztiz ere, gobernuarekin negoziatzeko aukera noiz edukiko zain geratu ziren. Negoziaketan hainbat oztopo azaldu ziren eta garrantzitsuena Nafarroaren eztabaida izan zen, non UCDk batzarrean parte hartu ez zuten parlamentuko ordezkarien gehiengoa lortu zuen (bederatzitik sei). 1977ko abenduan, UCDk Nafarroa lau probintzietako organo aurre autonomikoan sartzearen aukera onartu zuenean auzia konpondu zen. Ondorioz, Nafarroa zegokion foru-organoaren menpe geratu zen eta aldi berean EAJk UCDren eskaria onartzen zuen, non adosten zen Nafarroaren gehitzeak erreferenduma eskatzen zuela. 1977ko abenduren 30ean egindako akordio batean, Nafarroako Kontseilu Parlamentarioak (UCD, PSOE eta EAJko diputatu nahiz senatari nafarrez osatuta) akordioa argitaratu zuen eta etorkizuneko Konstituzioan irudikatzeko erabakia hartu zen aldi baterako xedapen gisa.

1978ko bilakaera politikoa

Eskualdeetako ministro adjuntua zen Manuel Clavero Arévalok, 1978ko urtarrilaren 4an aldarrikatutako Lege-Dekretu baten bidez, Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen euskal erakunde aurre autonomiko gisa. Dekretuaren arabera, hiru probintzia euskaldunek eta Nafarroak Kontseiluarekin bat egiteko aukera zuten (horrela aurre autonomiako kide bilakatuko ziren eta lau probintzietako autonomia osatzeko lehenengo pausoa izango litzateke). Kontseiluarekin bat egiteko erabakia berriro hasi zen, lehenik, probintzia bakoitzean aukeratutako diputatu eta senatariekin, eta azken batez, Batzorde Nagusien erabakiaren bidez, euskal probintzien kasuan, eta zegokion foru-organoan. Hala eta guztiz ere, Clavero Arévalok ez zuen kontuan hartu Nafarroaren negoziatzeko gaitasun aparta. Horrek lurrikara eragin zuen UCDn eta Fernando Abril Martorellek ez ohiko eragiketa burutu zuen, honako sarrera zuen Lege-Dekretua EAOn (Estatuko Aldizkari Ofiziala) argitaratu zuenean:

Nafarroari buruzko aipuan non lege-dekretuan adierazten den beste aurrekari historiko batzuk dituela, nolabait ere aurretik juzgatzen da ez dela goi-barrutiko inongo lurralde-entitateko partaidea. Nafarroaren egoera berezia ikusirik, zeinek foru-erregimena duen, 1841eko abuztuaren 16an legearengatik aitortua, Euskal Herriko Kontseilu Nagusian sartzeko edo ez sartzeko erabakia nafar herriari dagokio, data bereko beste lege-dekretu batean araututako prozeduraren arabera.

Lege-Dekretu berri honekin, EAOn aldarrikatu zena, aurrekoa aldatzen zen; izan ere, Gobernuak eta Nafarroako foru-diputazioak atxikimendua onartuko zutela adosteaz gain, baldintza gehigarri bat gehitu zen: organo horretaz gain, atxikimendua Nafarroako herritarren arteko erreferendumaren bidez onartu beharko litzateke. Abril Martorellek ikuskatu zuen bezela:

Uste dut lehenengo aldia dela historian lege dekretu bat argitaratzen dela non ohartzen den: ondoren irakurri behar duzuenari kasurik ez egin.

1/1978 Lege-Dekretuan idatzitako organoak aukeratzeko arauak urte bat geroago ezarri zituzten, Konstituzioaren onarpenaren ostean.

1978ko Sanferminetan jazotako gertaerak gertatu ziren egunetan Espainiar Konstituzioko testua zein izango zen negoziatzen ari ziren, non eredu autonomikoa zehazten zen. Nahiz eta txosten konstituzionalak, 1977ko abuztuan sortua, ez zituen EAJko ordezkariak barne hartzen, hauek UCD eta PSOErekin "euskal auziaren" inguruko hainbat negoziazioetan parte hartu zuten. Nafarroako estatusari dagokionez, 1978an zehar, negoziazioak Konstituzioko antolaketa osagarria nola idatziko zen zehazteko egiten zituzten, non 1977ko abenduan UCD, PSOE eta EAJk egindako paktua irudikatuko zen eta Nafarroa euskal autonomiara gehituko balitz nola arautuko zen zehaztuta geratzen zen. Carlos Garaikoetxeak, orduko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak dioenaren arabera, 1978ko urtarrilaren 25ean maratoi-negoziazio bat mantendu zuten Espainiar Gobernuko maila goreneko ordezkariek eta Abril Martorell lehendakari ordeak zuzendutako bere alderdi UCDk. Horrez gain, negoziazio hartan Landelino Lavilla eta Miguel Herrero de Miñón zeuden; Nafarroako UCDko ordezkariak ere, horien artean Jaime Ignacio del Burgo; PSOEko ordezkari batzuk, Enrique Múgica buru; Euskadiko Alderdi Sozialistako ordezkari nafar eta euskaldunak, esate baterako, José María Benegas edo Gabriel Urralburu nafarra; eta EAJ alderdia Carlos Garaikoetxea eta Juan de Ajuriaguerra buru zirelarik. UCDren hasierako jarreraren arabera, hauek erreferendumean gehiengoa lortu nahi zuten, baina ondoren jarrera hori leundu egin zen Nafarroa euskal autonomian sartu zedin. Azkenean, botoen gehiengo bakuna hitzartu zen. UCD eta PSOEk proposatu zuten kontsulta soilik behin egitea, baina azkenean adostu zen beste kontsulta bat egingo zutela kontsulta bat egin eta handik bost urtera. Akordio hau Kontituzioaren aurreproiektuan aurkeztua izan zen zuzenketa gisa 1978ko urtarrilaren 30ean eta aho batez onartua izan zen. Azkenik, Kontituzioak Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra barne hartu zuen; ondorioz erreferendumean, zein "aginpidedun foru-organoak" iragarri baitzuen, horrela erabakiko balitz, Nafarroa euskal autonomian sartuko litzateke.

Konstituzioa onartzeko erreferendumak Nafarroan emaitza positiboa lortu zuen. Euskal nazionalistek abstentziorako deialdia egin zuten; izan ere, haien ustez konstituzioak ez zituen beraien eskariak jasotzen. Azkenean, abstentzioa %33.37koa izan zen bi urte lehenago erreforma politikoa onartzeko egindako erreferendumean (abstentzioa %26.37) baino zazpi puntu handiagoa, non abstentziorako deialdia legeztatu gabeko alderdi ezkertiar demokratikoak egin zuen; eta hamabost puntu handiagoa 1977ko hauteskunde orokorretan egindako erreferendumarekin alderatuz (abstentzioa %17.76). Horrez gain, Espainiako multzoarena baino zerbait handiagoa izan zen (abstentzioa %32.89), baina Euskal Herriakoa baino txikiagoa (abstentzioa %55.35). 1978ko Konstituzioa erroldako gehiengoaz onartua izan zen Nafarroan %50.88arekin (%76.42 boto mesedegarri %66.63ko parte-hartzearekin).

1979ko bilakaera politikoa

Gerora, Konstituzioa berretsitakoan, Nafarroako kasuarentzat eta 1979ko urtarrilaren 26an egindako dekretu baten bidez, zehaztu zen Nafarroako Parlamentua izango zela Nafarroa Eusko Kontseilu Nagusira gehitzeko eskaria egingo zuen nahiz horren aukeraketa nola egingo zen erabakiko zuen foru-organoa. Batzorde Orokorretarako eta Nafarroako Parlamenturako lehenengo hauteskundeak eta 1979ko udalerriko hauteskundeak aldi berean gertatu ziren. Behin hautatuta, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko parlamentariek beraien probintziak Kontseilu Orokorrarekin elkartzea adostu zuten bitartean, Nafarrokoek aurkakoa adostu zuten (gaia 1979ko abenduan eztabaidatu zen, Euskadiko Ezkerrak proposatuta; proposamena abenduaren 17an gaitzetsi zen Foru Erregimen Batzordean, 4 boto euskal nazionalista alderdiaren alde, 7 UCD eta UPNren aurka eta 4 abstentzio PSOEn, plenora iritsi gabe).1982ko bilakaera politikoa

Bere aldetik, Nafarroan autonomia 1841eko Lege Hitzartuaren (Nafarroak erreinua izateari utzi) eguneratzearen bidez lortu zen, Nafarroako Foru Diputazioren eta Gobernuaren arteko ituna izan zen, zein erabaki baitzen ez berrestea Nafarroako Foru Hobekuntzarekin 1982an.

Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra Nafarroako Foru Hobekuntzan garatu zen, non zehazten zen "aginpidedun foru organoa" Nafarroako Parlamentua zela (atxikimendurako erreferendumaren deialdia erabakitzeaz gain, nahiz eta Konstituzioan ez zehaztu Euskal Herriko autonomia-erkidegoaren bereizketa egiteko ekimena ere bere esku zegoen); halaber, Euskal Herriko Autonomia Estatutuan, zeinek aurreikusten zuen Nafarroa Euskal Herriko autonomia-erkidegoari atxikituko balitz, Kongresuak eta Senatuak bilera bateratuan ezarri beharko zutela ezarritako baldintzetatik zeintzuk jarri beharko lirateke Estatutuaren erreformarako, beti "aginpidedun foru organoaren" onarpena barne hartuz, estatutu berriaren onarpena lege organikoaren gisa eta azkenik, lau probintzietan erreferenduma (ez dago legeztatuta ea onarpena lau probintzietan bateratuta eman behar den edo bakoitza bere aldetik egin behar duen).

Nafar PSOEren bilakaera politikoa trantsizioan

PSOEren jarrera Nafarroan aldatzen joan zen trantsizio politikoan zehar. Hasiera batean, sozialista nafarrak Euskadiko Alderdi Sozialistan integratu ziren eta lau probintzietako autonomiaren aldeko jarrera hartu zuten. Horrela, PSOEk "Konpromezu Autonomikoa" sinatu zuen 1977ko maiatzean eta 1979ko hauteskundeen ostean, bi ordezkari sozialistek (Gabriel Urralburu eta Julio García Pérez) Eusko Kontseilu Nagusian integratu ziren. Beraien estrategia politikoan Langileen Batasun Orokorrarekin bat eginik (erakunde hauek 80. hamarkada arte elkartuta egon ziren, hortaz bietan afiliazioa aldiberekoa zen) lau probintzien autonomia baterako elkartasunarekiko jarrera mesedegarriarekin eta Nafarroaren ez egotearen aurrean, 1978ko UGTren kongresuan ondorengo ondorioak azaldu zituzten:

Nafar herria bera da, zeinek gainerako euskal herrialdearekin dituen harreman historikoak agerikoak diren, erreferendumaren bidez erabaki behar duena, guztizko berme demokratikoarekin, Euskadiren multzoari lotzeko moduak zeintzuk diren.

Eta kongresu berean herrien autodeterminazioaren eskubidearen kexari dagokionez:

(aintzakotzat hartzen dugu) autodeterminaziorako eskubidea, Euskadik bere patua aukeratzeko gaitasuna bezala ulertuz, berezko Estatua osatzeko aukera barne hartuz, Espainiar Estatuko langileriaren batasunerako oinarri egokienatzat.

Oroitzapenezko estela

Gerora, Germán Rodríguez heriotza eragiteko moduan zauritua izan zen gunean, oroitzapenezko estela bat ezarri zen, herri-ekimenez, zeinen inguruan urteurrenaren data iristean kontzentrazioak egin diren hildako gaztearen eta pairatutako erasoen oroitzapen gisa.

Hau hasieran harrizkoa zen, baina mazo-kolpez apurtu zuten eta lehergaien bidez lehertu zuten beste batez ordezkatua izan zen. Ondoren beste estela bat ipini zuten, hau brontzezkoa zen eta hogei urtez egon zen gune hartan 2005ean lurpeko aparkaleku bat egiteko kendu behar izan zuten arte.

Iruñeako udaletxeko gobernu taldeak, 2007ko martxoaren 1ean, Nafar Herriko Batasunaz (UPN) eta Nafarroako Demokraten Elkarguneaz osatuta, erabaki zuen erabateko aurreko akordio baten aurka eta udalbatzako gainerako alderdien aurkako jarrerarekin, berriro ez jartzea eta haren ordez oroitzapenezko plaka bat ezartzea. Horren ordez 2007ko otsailean Rafael Huerta eskultoreak egindako neurri handiko oroigarria ezarri zuten.

UPNk 2007ko maiatzeko hauteskundeetan gehiengoa galdu ondoren, nahiz eta alderdi onek alkatetza izan, 2007ko irailaren 21eko udalbatzan erabaki zen monolitoa berriro ipintzea Hilarriak eskatuta, Nafarroa BAi alderdiaren, Nafarroako Alderdi Sozialistaren eta Eusko Abertzale Ekintzaren aldeko botoekin eta Nafarroako Herriaren Batasunaren aurkako jarrerarekin.

2007ko azaroaren 21ean, aurrez aipatutako akordioa betez, Roncesvalles etorbidean estela berriz ezarri zen, aurrekoa zegoen tokitik gertu, inongo zeremoniarik egin gabe. Era berean, oinarrian plaka bat idatzi zen euskaraz eta gazteleraz hurrengo adierazpena zuena:

Iruñea Germán Rodríguez eta 78ko Sanferminen oroigarri gisa.

2007ko abenduaren 14an, herri-ekimenez oroigarriaren inaugurazioa egin zen, ordezkari ofizialen agerpenik gabe.