James Alan Hetfield (Kalifornia, Los Angeles, Downey, 1963ko abuztuaren 3a) musikari estatubatuarra da, trash metal estilokoa den Metallica taldeko abeslari eta gitarra-jotzaile izateagatik ezaguna. Konpositore nagusi gisa ere jarduten du eta gainera, Lars Ulrichekin batera, taldearen sortzailea izan zen. Rolling Stone aldizkariko Top 100 Greatest Guitarrist zerrendan 87. postua lortu zuen.
Metallicako kide hau alemaniar, ingeles, irlandar eta eskoziar jatorrikoa da eta 1963ko abuztuaren 3an jaio zen Downeyen, Kalifornian (Los Angeles izeneko konderrian). Haurtzaro gogorra izan zuela esan dezakegu. Bere gurasoak, Virgil Hetfield (kamioi gidaria) eta Cynthia (operako abeslaria) Kristau Zientziako, talde erlijioso bateko, kide ziren. Hori dela eta, James Hetfielden haurtzaroak, zati handi batean, kristau praktika honen inguruan jardun zuen.
Talde erlijioso horren doktrinak gaixotasunak sendatzeko sendagaiak hartzea eragozten zuen. Honen ondorioz, Jamesek 16 urte zituela, ama hil zitzaion minbiziz. Gertaera honek James eta Kristau Zientziaren dogmen arteko gatazka bati hasiera emateaz gain, eragin handia izango du Jamesek aurrerago idatziko dituen abestien hitzetan. Honako hau argi eta garbi ikus dezakegu honako abesti hauetan: Dyers Eve, Mama Said, Until It Sleeps eta The God That Failed.
Piano klaseak hasi zituen bederatzi urte zituela, eta urte batzuen ondoren bere anai Daviden bateria jotzeari ekin zion. Gitarrarekin berriz, nerabe zela hasi zen. Garai hartan bere lehen banda eratu zuen, Obsession; zein The Beatles, Black Sabbath, UFO, Aerosmith, Motörhead, Queen eta Thin Lizzy taldeetan inspiratuta zegoen. Obsession taldea honela zegoen osatuta: Veloz anaiak (bata bateria-jotzailea eta bestea baxu-jotzailea), Jim Arnold (gitarra-jotzaile nagusia) eta Hetfield (abeslaria).
Bere lagun Ron McGovneyek eta Dave Massek roadie bezala jardun ohi zuten eta Veloz anaiek utzitako hutsunea betetzeko asmoz taldeko partaide bilakatu ziren.
Breara, Kaliforniara lekualdatu ondoren, Jamesek Jim Mulligan bateria-jotzailea ezagutu zuen Brea Olinda High Schoolen. Hamaiketakoa egiteko izaten zituzten atsedenaldietan entseatzen zuten, ordura arte ezezagunak ziren soinu gogorrekin gitarra-jotzaile ugari beldurtuz. Egun batean, Hugh Tanner izeneko ikasle bat "Flying V" izeneko gitarra batekin ikusi zuten, eta hirurek batera talde bat eratzea erabaki zuten. Phantom Lord izena jarri zioten taldeari, non aldizkako baxu-jotzaileek ere parte hartu ohi zuten. Hala eta guztiz ere, graduatu ondoren Downeyera itzuli behar izan zuen Hetfieldek.
James Hetfield eta bere lagun Ron McGovney, azken honen gurasoena zen eta eraisteko zegoen etxe batera joan ziren bizitzera. Etxea leku egokia zen bi lagunek denbora igaro eta entseatzeko. Jamesek McGovney baxua jotzeko konbentzitu zuen. Garai hauetan Phantom Lord taldea deuseztu zen, eta musikari estatubatuarrentzat hirugarrena zen taldea sortu zuten; Leather Charm. Talde honen eta aurrekoaren artean zegoen desberdinatasun bakarra Jamesek jada ez duela gitarra jotzen eta Ronek baxua jotzen zuela zen, beste biek, Tannerrek eta Mulliganek euren hasierako instumentruekin jarraitzen zuten.
Taldeak rock gogorreko hainbat obra interpretatzen jardun zuen jaialdi batzuetan eta demo bat grabatzea ere lortu zuten. Honen ondoren, taldea banatzen hasi zen. Taldea uzten lehena Tanner izan zen eta bere ordez Troy James hasi zen. Ondoren, Mulligan bateria-jotzaileak aurrerakoiagoa zen talde batean integratzea erabaki zuen. Bateria-jotzailerik gabe zeudela, Jamesek eta bere kideek Leather Charm taldearen amaiera iritsi zela erabaki zuten.
Mulliganen irteera bateria-jotzaile berri bat bilatzeko erabakigarria izan zen. Horrez gain, Hugh Tannerrek ere eragin handia izan zuen Jamesen bizitza musikalean.
Hasiera batean Hetfieldek ez zuenez kantari papera betetzea pentsatzen, John Bush (gerora Anthraxeko abeslari bilakatu zena) gonbidatu zuten eurekin abestera.
Lars Ulrich bateria-jotzaileak, Brian Slagelekin diska bat grabatzeko aukera izan zuenak, Recycler aldizkarian jarri zuen iragarki batean abesti bat osatzeko talde bat osatu nahi zuela adierazi zuen. James Hetfieldek eman zion erantzuna eta azken honek taldean sartuko ditu Lars Ulrich, bere lagun Ron McGovney (baxu-jotzailea) eta Dave Mustaine (gitarra bakarlaria).
Ron McGovneyek denbora gutxi iraun zuen taldean eta utzi zuenean bere hutsunea Trauma taldeko baxu-jotzaileak, Cliff Burtonek bete zuen.
1983an Mustainen eta taldearen artean zegoen tentsioa zela eta kanporatua izan zen eta honek hilabete batzuk geroago bere banda osatu zuen, Megadeth izenez ezaguna. Estudioan grabatu behar zuten lehen diskarako bere lekua beteko zuen norbait bilatu beharrean zeuden eta azkenean lortu zuten hutsunea Kirk Hammetek betetzea. Exodus taldeko gitarra-jotzailea zenak Queensera bidaiatu zuen taldearekin batzeko.
1992an Freddie Mercuryren omenez egin zen kontzertuan parte hartu zuen Metallica taldearekin batera kontzetuari hasiera emanez eta ondoren gitarrarik gabe Tony Iommi (Black Sabbath taldekoa) eta Queen taldearekin batera "Stone Cold Crazy" abestia interpretatu zuten.
Alkoholismo arazoak zirela eta, St. Anger diskaren grabaketa albo batera utzi eta errehabilitazio zentru batean sartzea erabaki zuen. Hilabete batzuk barru itzuli zen berriro ere estudioetara grabaketarekin aurrera segitzeko. Gertaera hau "Some Kind of Monster" dokumentalean agertzen da, Jason Newsteden erretiroarekin batera, zein haren hutsunea, baxu-jotzaileen audizio bat egin ondoren Robert Trujillok beteko duen. James Hetfield zuzenean 2003. urtean azaldu zen, Metallica taldea "MTV Icon" (banda edo artista esanguratsuak omentzen zituen programa) izendatu zutenean. Bertan Korn, Limp Bizkit, Sum 41 talddek, eta Snoop Dogg rap abeslariak beste hainbaten artean, James Hetfielden taldearen hainbat abesti interpretatu zituzten.
2008. urtean Metallicak azkeneko albumen aldean harrera ezin hobea izan zuen diska merkaturatu zuen, Death Magnetic izena zuena eta 80. hamarkadako trash metal hoberenen zerrendan postu on bat lortu zuena. Disko honetan Jamesek abestu eta gitarra erritmikoa jotzeaz gain, pianoa ere jo zuen The Unforgiven III bezalako abestietan.
Metallicak Guns N' Roses taldearekin batera 1992an Montrealgo estadio olinpikoan izan zuen kontzertuan istripu bat jasan zuen Jamesek. Fade to
Garai hartatik aurrera taldeko lan sortaileez arduratzen da, hala nola abestien konposizio melodiko eta armonikoaz, abestiei hitzak jartzeaz eta estudioetako abestien produkzioaz. Hain zuzen ere, James Hetfieldek, bakarrik edo beste batzuen laguntzarekin Metallicaren abesti guztiak konposatu ditu: Master of Puppets albuma konposatu bitartean Lars Ulrich, Kirk Hammet eta Cliff Burtonen aldizkako laguntza izan zuen, Pulling Teethen (Anesthesia) berriz Burtonena eta Motorbreatheko abestiak berak bakarrik konposatu zituen.
Black abestia abesten ari zen bitartean gertatu zen ezbeharra: piroteknia dorre baten gainean geldirik geratu zen eta zoritxarrez hau martxan jarri zen. Ondorioz, bigarren eta hirugarren graduko erredurak jasan zituen ezkerreko besoan eta aurpegian. Honek biran gitarra jo gabe jarraitzera behartu zuen, baina abesten jarraitu zuen eta gitarra erritmikoko hutsunea Metal Church taldeko John Marshallek bete zuen. Hetfieldek erredurek kaltetu zioten besoa tatuatzea erabaki zuen. Sutan zeuden lau karten tatuajea egin zuen, bere jaiotze data irudikatzen zutenak (1963).
Gaixotasun bat zela medio 2000. urteko uztailaren 7, 8 eta 9an, agertokietatik kanpo egon zen. Bere ordez abesten eta gitarra jotzen Kenny Tudrick, Kid Rock, Head, Daron Malakian, Serj Tankian, Jonathan Davis, Munky eta Jason Newsted aritu ziren.
Master of Puppets biran beste istripu bat izan zuen, skate oholean zebilela. Ezkerreko besoa igeltsuztatu behar izan zioten eta denboraldi batez instrumentua alde batera utzi behar izan zuen, abestera dedikatuz soilik.
2009ko martxoaren 8an Stockholmen (Suedian) aurkezpen bat bertan behera utzi behar izan zuten Jamesek urdaileko gaixotasun bat baitzuen.
1997an Francesca Tomasi argentinarrarekin ezkondu zen. Hala eta guztiz ere, aurrez ezagutzen ziren, taldearen bosgarrena zen Metallica albumaren biran jantzien arduraduna izan baitzen. Bikoteak hiru seme-alaba ditu: Cali Tee, 16 urte dituena (1998ko ekainaren 3a), Castor Virgil, 14 urte dituena (2000ko maiatzaren 18a) eta gazteena Marcella, 13 urtekoa (2002ko urtarrilaren 17a).