Nankingo Ituna

Nankingo ituna, Britaniar inperioa eta Qing dinastiaren arteko bake ituna izan zen, Opioaren lehenengo gerrarekin amaitu zuena, 1842ko abuztuaren 29an.

Txinaren porrotaren ostean, Britaniar inperioko eta Txinako ordezkariek, britaniar nabio batean negoziatu zituzten itunaren puntuak, Nakingo uretan, horra itunaren izenaren zergatia. 1842ko abuztuaren 29an britaniar ordezkaria zenak, Henry Pottinger, eta txinako ordezkariek, Qiying, Ilibu eta Niujianek, ituna sinatu zuten. Hau hamahiru artikulutan oinarritzen zen eta hamar hilabete beranduago Britaniar erreginak eta Daoguang txinatar enperadoreak berretsi zuten.

Itunaren baldintzak

Merkataritza

    • Itunaren interes nagusiena, Britaniarren partez, beraien kanpo merkataritza forma aldatzea zen, 1760. urtetik aldaketarik gabe irauten zuena. Honela itunak, kanpo merkataritzan, hamairu frabriken monopolioarekin amaitzen zuen eta Britaniarrentzat txinatar bost itsasportu ireki ziren: Canton, Amoy, Foochow, Ningbo eta Shangaikoak hain zuzen ere. Bertan Britaniarrek libreki salerosi zezaketen. Britaniarrek, gainera, itsasportu hauetara kontsulak bidaltzeko eskubidea lortu zuten eta txinatar autoritateekin komunikatzeko aukera.

Konpontzea eta desmobilizazioak

Guztira, Txinak 21 milioi dolar ordaindu behar izan zituen hiru urteko denbora tartean, urteko %5eko interesarekin adostutako denbora tartean ordaintzen ez ziren kuotekin.

Qingen gobernuak, gainera, gerrako Britaniar preso guztiak askatu behar izan zituen eta amnistia eman Britaniarrei lagundu zien herritar txinatar guztiei gerra garaian. Britaniarrek, beraien aldetik, beraien tropak Nankin eta kanal handitik atzeratu zituzten, ordainketa batzuk jasotzen zituztenarekin batera.

Hong Kong-en zesioa

Qing-en gobernuak Hong kong uhartea Britaniarren esku uztea onartu zuen, honela Britaniarrek beraien itsaso merkataritzatik gertu portu bat zuten. Henry Potinger izan zen Hong Kong-eko lehen gobernatzailea.