Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols

Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols; Sex Pistols punk taldearen lan bakarra izan zen.

Kalifikazio Profesionalak

    • Allmusic

    • Robert Christgau (A)

    • Spin

Sex Pistolsen Kronologia

Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols

(1977)

Spunk

(1977)

Never Mind the Bollocks, Here Is the Sex Pistolseko singleak

  1. «Anarchy in the U.K.»

    1. 1976ko azaroaren 26an argitaratua

  2. «God Save the Queen»

  1. «Pretty Vacant»

  1. «Holidays in the Sun»

Historia

Diskoa 1977ko urriaren 28an izan zen editatua Virgin Diskoetxearen eskutik. Berehala sortu ziren eztabaidak bollocks hitzarengatik, ingeles informalean testikulua esan nahi baitu. Akzio legalen bidez izena zentsuratzen saiatu ziren eta diskoaren erakusketari oztopoak jarri zizkioten, Richard Branson, Virginia Recordseko jabeak, Nottinghameko lokalean egin zuen antzera. 1977ko azaroaren 24an, Branson eta Pistolsen abokatuak, John Mortimer, bollocks ingeles zaharrean apaiza esan nahi zuela frogatzea lortu zuen, beraz, ez zuen inolako zentzurik izenburuaren testuinguruan. Mortimerren argudioaren baliotasuna zela eta, epaimahaiak hau erabaki zuen:

Much as my colleagues and I wholeheartedly deplore the vulgar exploitation of the worst instincts of human nature for the purchases of commercial profits by both you and your company, we must reluctantly find you not guilty of each of the four charges (euskaraz: Nahiz eta nik eta nire kideek gizakiaren alderdi txarrenaren ustiapena onura komertzialak lortzeko asmoarekin deitoratu, zuk eta zure konpainiak egiten duzuen bezala, gogoz aurka errugabetzat deklaratu beharra ditugu.)

Hala ere, nor-gehiagoka gehiago sortu ziren Anarchy in the U.K. eta God save the Queen abestien letrengatik, eta azkeneko honen singleko portadako artearengatik, Jamie Reidek egina. Bi abestiak sozietate zibila eta monarkiaren aurkakoak bezala izenpetuak izan ziren, batez ere, God Save the Queen, Elisabet II.aren aurka zihoalarik. Egoera honen aurrean, Johnny Rotten abeslariak eta Steve Jones gitar-joleak baieztat u zuten ez zela partikularki erreginaren aurkako abesti bat, orokorrean, gobernuaren aurkakoa baizik. Hala eta guztiz ere, eztabaidak ugaritu egin ziren.

Erresuma Batuan zalaparta sortu zuen beste abesti bat Pretty Vacant izan zen, nahiz eta kasu honetan ez zen ab

Diskako abesti asko Spunk izeneko bootlegaren parte ziren, Never Mind argitaratu baina pixka bat leheneago eginikoa.

Zerrendak eta influentzia

Never Mind the Bollocks segituan iritsi zen lehenengo postura disko salduenen zerrenda ingelesean, hala ere, Billboard zerrenda estatubatuarrean 106. postura bakarrik iritsi zen. 1998an, Q Aldizkariko irakurleek historiako album onenaren gisa bozkatu zuten eta 2000. urtean aldizkari berak 10. postuan ezarri zuen historiako 100 disko ingeles hoberenen artean. 2001ean, VH1 kateak 17. postuan kokatu zuen antzeko zerrenda batean. Rolling Stone aldizkariak, berriz, 1987. urtean azken 20 urteetako 2. disko garrantzitsuena bezala ezarri zuen zuen, eta historiako disko hoberenen arteko zerrendan 41. postuan kokatu zuen. Kerrang!eko irakurleek Punk musikako disko hoberena bezala sailkatu zuten.

Abestien zerrenda

Disko originala (CD1)

CD2 (Deluxe eta Superdeluxe Edition)

    • 01 "No Feelings" (B-Side)

    • 02 "Did You No Wrong" (B-Side)

    • 03 "No Fun" (B-Side)

    • 04 "Satellite" (B-Side)

    • 05 "New York" (Dave Goodman Demo)

    • 06 "EMI" (Dave Goodman Demo)

    • 07 "Liar" (Dave Goodman Demo)

    • 08 "Pretty Vacant" (Dave Goodman Demo)

    • 09 "Problems" (Dave Goodman Demo)

    • 10 "God Save The Queen" (Dave Goodman Demo)

    • 11 "Did You No Wrong" (Chris Thomas Demo)

    • 12 "Seventeen" (Chris Thomas Demo)

    • 13 "Satellites" (Chris Thomas Demo)

    • 14 "Submission" (Chris Thomas Demo)

    • 15 "Holidays In The Sun" (Chris Thomas Demo)

    • 16 "EMI" (Chris Thomas Demo)

    • 17 "Seventeen" (Chris Thomas May Demo)

    • 18 "Holdays In The Sun" (Chris Thomas June Demo)

    • 19 "Bodies" (Chris Thomas Demo)

    • 20 "Submission" (Chris Thomas August Demo)

    • 21 "Belsen Was A Gas" (Chris Thomas Demo)

CD3 (Superdeluxe Edition)

    • 01 "Pretty Vacant" (Riverboat Party)

    • 02 "Anarchy In The UK"

    • 03 "Problems"

    • 04 "Anarchy In The UK" (Happy House, Sweden)

    • 05 "I Wanna Be Me"

    • 06 "Seventeen"

    • 07 "New York"^

    • 08 "Problems"

    • 09 "No Fun"

    • 10 "Problems" (SPOTS Tour)

    • 11 "No Fun"

    • 12 "Anarchy In The UK"

    • 13 "God Save The Queen" (Bideoa)

    • 14 "Pretty Vacant" (Bideoa)

    • 15 "Holidays In The Sun" (Bideoa)

    • 16 "Interview With Steve Jones"

    • 17 "Interview With Paul Cook"

    • 18 "Interview With John Lydon"

    • 19 "Interview With Sid Vicious"

    • 20 "Interview With Glen Matlock"

    • 21 "Interview With John And Sid" (zentsurarik gabe)

Beste Extra Batzuk (Superdeluxe Edition)

    • 01 "Bollocks Diaries" (Liburua)

    • 02 "God Save The Queen/No Feelings" (Single 7 A&M)

    • 03 "Nevermind The Bollocks Here's The Sex Pistols" (posterraren kopia)

    • 04 "God Save The Queen" (idazlanaren kopia)

    • 05 "Nevermind The Bollocks Here's The Sex Pistols" (eranskailuen kopia)

Taldekideak

estiaren letrarengatik izan, abeslariaren ahoskeragatik baizik. Cant silaba ahoskatzen zuen moduak sortu zuen eztabaida, cunt hitzaren antza hartzen baitzuen (ingeles bulgarrean alua esan nahi du). Hala ere, Rottenek ez zuen inoiz baieztatu hori zela bere asmoa.Never Mind the Bollocks diska inflexio-puntu bat izan zen punk-rock musikaren produkzioari begira. Chris Thomas produktorea soinu garbia sartzen saiatu zen diskan, baina soinu garbiak ez ziren ohikoak punk-rock musikan. Honek, arbuiatze bat ekarri zuen sektore bereko batzuen aldetik.