Les Binks

James Leslie Binks (1947ko apirilaren 5ean jaio zen Portdownen, Ipar Irlandan) musikari ipar irlandarra da, 1977- 1979 bitartean Judas Priest heavy metal taldeko bateria-jotzaile izateagatik da mundu osoan famatu. Taldetik atera ondoren, Axis Point, Lionheart eta Tytan taldeekin egin du lan. Gaur egun, folkFaintin' Goatsekin talde irlandarrarekin kolaboratzen du noizbehinka.

Karrera

Bere karrera 1974an hasi zuen Deep Purpleko Roger Glover baxu-jotzailearen "The Butterfly Ball and the Grasshopper's Feast" albumean sekzioko musikari bezala. Urte hartan bertan, Fancy talde ingelesean sartu zen, non "Wild Thing" eta "Something to remember" disketan parte hartu zuen.

1977ko martxoan Judas Priest taldean sartu zen Gloverri esker, Sin After Sinen koproduktore izan zena. Ingelesekin batera "Stained Class" eta "Killing Machine" albumak 1978an zein 1979ko "Unleashed in the East" zuzena grabatu zituen. Urte hartako uztailan eta "Killing Machine Tourreko" gira promozionalean zehar, banda utzi zuen era egoki batean bera Dave Hollanden bidez ordeztuz. Esan beharrekoa da taldean zela "Beyond the Realms of Death" abestiko riff nagusia berak idatzi zuen, taldeko lankidetza bakarra izan zen musikagile moduan.

Judas Priestik atera ondoren, Charlie Whitney gitar-jotzaileak gonbidaturik Axis Point taldean sartu zen, non bere produkzio bakarretan parte hartu zuen. 1981ean Lion heart taldera batu zen Heavy metaleko britaniarraren olatu berriaren musikariekin batera, hala nola; Dennis Stratton (Iron Maiden ohia) eta Jess Cox (Tygers of Pan Tang ohia) zeuden. Hala ere, urte hori baino ez zuen iraun taldearen barruan, hurrengo urtetik 1983ra arte Tytaneko partaide izan baitzen.

Urte askotan musika-eszenetatik urrun mantendu zen, bere agerpen publiko bakarrak The Shackers bandaren kontzertuak izanik. Gaur egun, Folk Faintin' Goats taldearekin noizbehinka kolaboratzen du.

Diskografia

Roger Gloverrekin:

  • 1974an: The Butterfly Ball and the Grasshopper's Feast

Fancyrekin:

Judas Priestekin:

Axis Pointekin:

Tytanekin:

  • 1982an: Blind Men and Fools (soila)