LOAPA
Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa
Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa, LOAPA izenez ezagunagoa, Espainiako Gorteek 1982ko uztailaren 30ean onetsi zuten lege organiko bat izan zen, PSOE eta UCDk izenpetutako itun baten ondorioz onartua.
Historia
Ideia otsailaren 23ko estatu kolpearen ondoren, Eduardo García de Enterría abokatuaren txosten baten ondorioz sortu zelaren bertsioa zabalduta badago ere, ekimena Leopoldo Calvo-Sotelo-ren inbestidura hitzaldian zirriborratu zen 1981eko otsailaren 18an (beraz saio kolpista baino lehen). Horrela erakusten du Calvo-Sotelo berak "Memoria viva de la Transición" liburuan (1990) bertan honako hau dio: "berriro ere inbestidura diskurtsora itzultzen naiz, bertan iada nire asmoa auzi larri horren inguruan esanda geratu zen eta berriro ere gogoratzen dut, diskurtso hori, 1981eko otsailaren 18an ahoskatu zela, ondorioz otsailaren 23ko estatu kolpea baino lehenagokoa da. Ez dago gehiagoko gogorapen hau, arintasunez bada ere nire Gobernuaren politika autonomikoa golpistei eman zitzaiela esaten jarraitzen delako, edo gutxienez, kolpe militarraren korolario bat. Eta hori ez da egia".
Horren inguruan, Felipe Gonzalez, lider sozialistaren hitz batzuk jasotzen ditu Diputatuen Kongresuan 1982ko uztailaren 22an bertan hau baieztatzen zuen:"esan izan da, Itun Autonomikoko dinamika abiaraztearen eta bere deribazio arautuaren, LOAPA adibidetzat, zergatia otsailaren 23ko estatu kolpean dagoela. Ezin zaio hori Legebiltzar Taldeari eta ordezkatzen duen alderdiari esan, eta ez dut uste bidezkoa denik edonori esatea".
Beste antolamendu batzuen artean, aurreikusten zuen eskumenen transferentzia progresiboki egingo zela, autonomia erkidego bakoitzaren gaitasunaren arabera, denak parekatzea lortu arte.
Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak, CIUk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak konstituziokontrakotasun-errekurtso bateko aurkezpenarekin erantzun zuten, Estatutoak, konstituzionaltasun blokeko parte diren arauak, estatuko lege batez mugatuta ezin zirela egon kontsideratzeagatik. 1983ko abuztuaren 13an Espainiako Konstituzio Auzitegiak, legearen izaera organiko eta armonizadorea ukatu zuen, legeko 38 artikuluetatik 14 konstituzioaren aurkako deklaratuz. Salbatu zen partearekin, Prozesu Autonomikoko 12 legea onartu zen 1983ko urriaren 14an, inongo izaera armonizadore ezta organikorik gabe.