Francesc Cambó

Francesc dAssis Cambó i Batlle (Vergasen jaio zen 1876ko irailaren 2an eta 1947ko apirilaren 30ean hil zen Buenos Airesen). Politikari, abokatu eta ekonomista kataluniarra. Ideologia kontserbadoreko gizona zen eta Lliga Regionalistako buruzagia zen, baita Espainiako hainbat gobernutako ministroa ere. Gaur egun gehiago gogoratzen dugu arteari egindako ekarpenarengatik. Sustapen ministroa izan ze Alfontso XIII.aren erregealdian.Sustapen ministro aukeratua izan zen 1918ko martxoaren 22tik azaroaren 9ra bitartean, Antonio Maurak gobernaturiko gabinete batean. Hilabete horiek ondo azalduta agertzen dira berak idatzitako "Ocho meses en el ministerio de Fomento" Trenbidearen planaren bultzatzailea izan zen. Bestalde, ogasun ministroa ere izan zen 1921eko abuztuaren 15tik 1922ko martxoaren 9ra arte, Maurak presidituriko gobernuak baita ere, denbora tarte hay "Memorias" liburuan argitaratu zuen.Primo de Rivera jeneralaren estatu golpearen politika aktiboa utzi zuen eta bigarren errepublikan berriro ere bueltatu zen eta diputatu izendatu zuten 1933an.Espainiako gerra zibili piztu zenean Suitzan zegoen,bertan zegoela Argentinara joan zen eta CADE enpresa elektrikoko presidentea izan zen.

Lan politikoa

Estatu Autonomia aurrera ateratzeko proposatu zuen, eta Mankomunitateak baiezkoa esan zuen arte.

Enric Prat de la Ribaren heriotzaren ondoren, Cambo Lliga Regionalistako buruzagi nagusia bihurtu zen. Bi ministro mota ezberdin izatera heldu zen Espainiako garai kontserbadorean: 1918an sustapen ministro bezala izendatu zuten eta 1921ean ogasun ministro, bi kasu hauetan Antonio Maura gobernuko presidentea zelarik.

Espainiako Bigarren errepublika aldarrikatu zenean, elekzioetan ez zuen diputatu akta lortu eta 1931ean kanpora emigratu zuen. 1933an berriro ere parlamentuan sartzea lortu zuen baina 1936ean ez.Gerra zibila piztu zenean kanpoan zegoen.hasiera batean ez zegoen militarren alde, baina beldur zen ezkertiarren errepublikaz eta honek bere egoera aldatzea ekarri zuen eta honek ekarri zuena Espainiako gurutzaden liskarra izan zen.

Bizitza pribatua

Gerra ondoren, Suitzan, Estatu Batuetan eta Argentinan bizi izan zen, bertan hil zen 1947an. 1951an, bere alaba bakarra, Helena cambo, Buenos Airesen ezkondu zen Ramon Guardans Valles-ekin, honek ezin izan zuen bere emaztearen aita inoiz ezagutu. Bikote honen semeetako batzuk eurodiputatuak izan ziren CIUrekin (Jordi Guardans,Teresa Guardans eta Helena Guardans i Cambo).

Lan kulturala

Urte gutxi batzutan pintura kolekzio baliotsu batzuk beregantu zituen, gehienak Errenazimendukoak. Pieza garrantzitsuenak el Prado Museora eman zituen, Sandro Boticceliren hiru lan bezela (serie de Nastagio degli Onesti). Margo hauek azpimarratzen dira; Rubens, Fragonard, Goya, Sebastiano del Piombo y Giovanni Domenico Tiepolo.

Aipatu beharra dago 1922an sorturiko Bernat Merge fundazioa, fundazio honek katalaneraz idatzi zituen grekeraz eta latineraz idatzita zeuden textuak.