Juan de la Cierva

Juan de la Cierva y Codorníu (Murtzia, Espainia, 1895eko irailaren 21a - Croydon, Erresuma Batua, 1936ko abenduaren 9a) asmatzaile eta zientzialari aeronautiko espainiarra, bideen, kanalen eta portuen ingeniari eta hegazkin pilotua zen. Autogiroa asmatu zuen, gaur egungo helikopteroaren aitzindaria.

Juan de la Cierva y Peñafiel abokatu kriminalista, politikari eta enpresaria zuen aita, hainbat alditan ministro izatera heldu zena eta Murtziako alkate eta María Codorníu Bosch ama. Amaren aldeko aitona Ricardo Codorníu mendien ingeniari ezaguna zuen. Haurtzarotik hegazkinengan interes handia erakutsi zuen, eta bere lagun Tomás de Martín-Barbadillorekin batera, hegan egin zezaketen hegazkin txikiak eraiki zituen.

Gerra Zibila hastean, hegazkin armadari lagundu zion De Havilland DH.89 Dragon Rapide hegazkina lortzen, bertan, Franco generalak Gandotik (Kanariar Uharteak) Tetuánera (Marokoko Protektoratu Espainiarra) egin zuen bidaia ipar Afrikako ejerzitoa bideratzeko. Ricardo anaia, fusilatu egin zuen Paracuellos del Jaramako ejerzito errepublikarrak.

Autogiroa

Beste bi kiderekin batera, José Barcala, ikaskide izan zuena, eta Pablo Díaz, arotz baten semea, B.C.D sozietatea eratu zuen, siglek beren deituren lehen hizkia adierazten zuten. Aeronautikaren garapenean lehena izan zen talde hau Espainian, eta bere dohainei esker, 1912an, soilik 16 urte zituela, Juan de la Ciervak hegazkin biplano bat eraiki eta hegaldarazi zuen. BCD-1,3 izena jarri zion honi, eta 'Karramarro' goitizena ezarri zion, pilotu batek eta bidaiari batek egin zuten bidaia.

Hegazkinak hegalak "fuselaje"ari loturik dituen bitartean, de la Ciervak asmatutako autogiroak hegalak "rotor" batean egokituak ditu. Soilik 20 urte pasa ziren Wright anaien asmakuntzatik, autogiroa hegazkingintzan agertu zenean.

Juan de la Ciervak Madriden eraiki zuen bere lehen autogiroa 1920an, Cierva C.1 izenekoa, fuselajea, gurpilak eta Deperdussin frantses monoplanoaren estabilizatzaile bertikal bat erabiliz. Azken honen gainean bi "rotor" kontraerrotatzaile jarri zituen, alboetako kontrola hobetzeko helburuarekin. Le Rhone 60 hp-ko motor bat erabili zuen. Tresnak ez zuen hegan egiterik izan, izan ere, rotoreak uste baino abiadura geldoagoan bira egiten zuen, eta bestalde asimetrikoa zen beraz honek buelta emanarazi zion hegazkinari. Autogiro honen ondoren, beste bi saiakera egin zituen, C.2 eta C.3a, baina ez zuten arrakastarik lortu, nahiz eta aurrez izan zituen arazo haiek konpontzen saiatu zen. Dena den, C.2 modeloarekin bi metro inguruko saltoak egitea lortu zuen. Azkenik, C.4 prototipoa heldu zen, bertan de la Ciervak motorraren palak errotik mugiarazteko ideia izan zuen. C.4aren lehen entseguak antzuak izan ziren. Saiakera berria de la Ciervak haizezko entsegu tunel itxi batean egin zuen, Cuatro Vientos aerodromoan, garai haietan Eurapako onena zena. Konpondutako aparatu berriak azkenik era egokian funtzionatu zuen 1923ko urtarrilean Getafeko aerodromoan Alejandro Gómez Spencer pilotuak gidatuta. Aipatutako hegaldia 183m-ko "salto" bat baino izan ez zen arren, hegazkinaren erabilgarritasuna frogatu zuen. Hilabete amaieran C.4ak 4km-ko zirkuitu itxian lau bat minutuko bidaia bat egin zuen, 30m-ko altuera batean, Madrilgo Cuatro Vientos aerodromoan. C.4aren oin motriza Le Rhone9Ja erako motor bat zen, 110hp-koa. 1923an motor bera erabili zen C.5 hegazkinarekin Getafen. Ordurarte Juan de la Ciervak finantzatu zituen bere experimentuak, baina ordutik aurrera gobrnu espainiarraren subentzio batzuk izan zituen. 1936ko abenduaren 9an hil zen, 41 urte zituela, Londres-Amsterdam hegaldian zihoan eta lur hartzerakoan Douglas DC-2-ak, KLM markakoak istripu bat izan zuen.

Juan de la Ciervaren memoria gaur egun

2001az geroztik, Espainiako hezkuntza eta zientziako ministerioak "Premio Nacional de Investigación Juan de la Cierva" delakoa ematen du, teknologiaren transferentziara eskainia. Ikerketaren sari nazional hauen helburua zientzialari eta ikertzaile espainolen merituak aipatzea da.

Sari honetaz gain, 2004an Hezkuntza eta Zientzia ministerioak programa bat hasi zuen, Programa Juan de la Cierva izenekoa, non, ikertzaile doktoreak kontratatzen diren. Bai espainiar eta bai atzerritarrek honi esker beren jarduera garatzeko aukera dute.

Juan de la Ciervaren memoria erlazioa izan zuen hainbat hiritan islatzen da gaur egun ere:

-Getafen auzo batek bere izena darama eta Madrilgo metroan ere badago geltoki bat "estacion Juan de la Cierva" izenekoa. Bertatik nahiko gertu aurkitzen da Juan de la Cierva estadioa, kontzertuetako eszenatoki izan ohi dena.

-Tetuanen, Marokon, lanbide heziketako institutu espainiar bat dago bere izena darama.

-Murtzian monumentu bat dago bere homenez.

-La Felgueran, Asturiasen kale batek bere izena darama.

-Cartagenan, Ciervaren Pastel ezaguna aurki daiteke edozein gozodendetan, bere aitaren omenez egina.-Lorquin (Murtzia), "Estadio Municipal Juan de la Cierva" delakoa aurkitzen da, bertan Club de Fútbol Atlético Ciudaden partiduak egon ohi dira.-Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Ingeniari Aeronautikoen areto gela nagusiak Juan de la Cierva du izena.-Madrilen, Murtzian, Malagan, Getafen eta beste hainbat lekutan bigarren hezkuntzako hainbat institutuk bere izena daramate.