Oktavio Farnese

Oktavio Farnese

Oktavio Farnese (italieraz Ottavio Farnese) (1521eko urriak 9 - 1586ko irailak 18) 1556tik 1586ra arte Parmako eta Piacenzako dukea izan zen.

Bizitza

Oktavio Pedro Luis Farnesio Parmako eta Piacenzako dukearen bigarren semea, Paulo III.a aita santuaren biloba eta Ranuccio Farnesekardinalaren anaia izan zen. Margarita Austria eta Parmakoarekin ezkondu zen, Karlos I.a Espainiakoa eta Alemaniako V.a enperadorearen ezkontzaz kanpoko alaba. Oktaviok 15 urte zituen, eta, berriki bere senar Alexandro Medicikoa hil ondoren alargundu zen Margaritak, 16.

Pedro Luis, Oktavioren aitaren hilketaren ondoren, (1547), Octaviok indarra behar izan zuen aitaren estatuak mantentzeko. Honen aitona ere hil zen, Paulo III.a Aita Santua zelarik eta honek zailtasunak ekarri zizkion Oktaviori Parma mantentzeko orduan baino apezpiku berriak Julio III.a berari eman zizkion lurraren eskubideak(1551).

Hala ere arazoak ez ziren bukatu. Karlos Hasburgoko enperadoreak (Karlos V.a) Piacenzako erregetza ezeztatu zion, eta ia ia Parmakoa ere bai. Julio III.ak, Trentoko Kontzilioaren organozaziorako laguntza jasotzearen grinean zegoen eta Oktaviori Parmako boterea aita santuaren esku uztea agindu zion. Honek ezetz esan zuenean feudo erromanikoak ukatu zizkion eta gerratea hasi zen, armada frantsesa Ferrante Gonzagaren setiotik Parma babestera habiatu zen. Azkenean akordio batera iritsi zen Farnesio bere inperial aitaginarrebarekin.

Ordutik aurrera, Octaviok gobernu lasaiaz gozatu ahal izan zuen. Bere oinordekoa Alexandro Farnese izan zen, Filipe II.a Espainikoaren general handia.

Octavio I.a Parmakoa

Parma, Plasencia

eta Castroko dukea

Informazio pertsonala

Erregealdia

Jaiotza

Heriotza

Aurrekaria

Oinordekoa

1547ko irailaren 10tik - 1586ko irailaren 18ra arte

1524ko urriaren 9an Valentanon

1586ko irailaren 18a (61urte)

Pedro Luis I de Parma

Alexandro Farnese

Familia

Errege etxea

Aita

Ama

Ezkonkidea

Ondorengoa

Farnese

Pedro Luis I.a Parmakoa

Girolama Orsini

Margarita Austria eta Parmakoa

Alejandro I.a Parmakoa