Nazioarteko Brigadak

Nazioarteko Brigadak atzerriko 54 herrialdetik etorri ziren boluntarioez osaturiko batasun militarrak ziren, non Espainiako Gerra Zibilean II. Errepublikaren alde parte hartu zuten. Horrela, 1936ko hauteskundeetan sortu zen gobernuaren aurka egin zuten estatu kolpearen aldekoei aurre egin zieten.

Lincoln brigadak eta Andreu Castells historialariak Estatu Batuetan egin zuten azterlanen arabera, 59.380 brigadista atzerritarrek parte hartu zuten, non horietatik 15.000 baino gehiago hil ziren; bitarte horretan, fronte bakoitzean 20.000 gizon internazional baino gehiago ez ziren egoten gerrako tarte bakoitzean. Gehien errepikaturiko nazionalitatea frantsesa zen, Paris ingurukoa batez ere, ia 10.000 gizon joan baitziren. Gerrara etorri zirenen gehiengoa ez zen soldadu, III. Internazionaleko partiduek edo Lehen Mundu Gerrako beteranoek borondatez harturiko langileak ziren hain zuzen ere.

Bere basea Llanoseko aerodromoan aurkitzen zen, Albeceten. Nazioarteko Brigadek Madrilgo defentsan hartu zuten parte 1936an eta baita Jarama, Guadalajara, Brunete, Belchite, Aragoi eta Ebroko guduetan ere. 1938ko irailaren 23an erretiratu zituzten, Interbentzioaren Aurkako Batzordean, atzerriko indarren aurrean, posizioa aldatu nahi zutelako.

Historia

Nazioarteko Brigadak ez dira atzerritik Errepublikaren alde Espainian borrokatzeko lehen aldiz etorri diren bolondresak jende askok uste duen moduan. Bere sorrera (1936ko urrian) baino lehenago penintsulan hainbat soldadu atzerritar zeuden estatu-kolpea eman zenetik borrokan. Horietako batzuk 1936ko uztailaren 18a baino lehenagotik Espainian bizi ziren eta gehienbat lurralde faxistetatik zetozen euren militantzia progresista, sozialista, komunista edo anarkisten ondorioz. Hori dela eta, lehen boluntarioak bi herrialde hauetatik, Alemania eta Itailatik, etorri ziren. Estatu-kolpea eman aurretik herrialdean bizi ziren pertsonaia famatuetako bi André Malraux eleberrigilea, urte batzuk lehenago Victor Manuel Saboyakoaren semeari atentatua egin zion gizon italiar sozialista, eta Fernando De Rosa Lenccini dira.

Aurrekariak

Aurrekoez gain, uztailaren 18tik aurrera atzerritik beste talde bat Espainiara joan zen bere bitartekoekin eta talde errepublikazalean sartu zen Fronte Popularraren aldeko ideia politikoak izateagatik. Izatez Nazioarteko Brigadetan parte hartu zutenen kopurua ematea zail bada, oraindik ere zailagoa da 1936ko urria baino lehenago etorri zirenen kopurua ematea, dokumentu ofizialik ez baitago.

Hirugarrenik, azpimarratzekoa da Herri Olinpiadetako partaideen sartzea alderdi errepublikazalean. Lehiaketa hau ezker alderdiek antolaturik zegoen eta Bartzelonan ospatzen ari ziren 1936ko udan Berlingo Joko Olinpikoei muzin eginez, Adolf Hitlerren gobernuaren agindupean baitzeuden. Herri Olinpiadetako partaideak mundu guztitik zetozen. Horietako kirolari asko Bartzelonako kale borroketara batu ziren, barrikadak altxatuz eta Kolon Hotela hartuz. Partaideen gehiengoa, 174 eta 300 inguru, uztailaren 24an itzuli ziren euren herrialdeetara, gerraren lehen asteko protagonistak izan ondoren. Mechter austriar atleta brigadisten lehen hildakoa kontsideratzen da, uztailaren 19an hil zen.

Boluntario atzerritar hauek sortutako lehen batasunak, ezker militarren edo mende aurreko progresisten izenekin izenpetu zituzten, hala nola, Walery Wroblewski, Parisko komunan hildakoa, eta Tom Mann izen handiko ingeles sozialista. 1936ko abuztuan Irunen Parisko Komuna gudua sartu zen borrokan Jules Dumonten gidaritzapean zeuden frantsesez eta belgikarrez osaturik.

Bolondres batu ziren soldadu asko, ondoren, Nazioarteko Brigadetara batu ziren, baina beste asko, hainbat arrazoirengatik, Errepublikako Armada Popularraren beste talde batzuekin batera borrokatu zuten. Atzerritarren kopuru handi bat desadostasun politikoengatik ez zen Nazioarteko Brigadetara batu. Izan ere, Frantziako Alderdi Komunistak antolatu zituen brigada hauek, gainera buruzagiak ere alderdi honetakoak ziren. Orduan atzerritar sozialista, anarkista edo marxistak komunismoarekin bat ez zetozenez, beste alderdi batzuetan sartzea erabaki zuten.

Kasu batzuetan, atzerritar batzuk POUMen edo III. Internazionaleko beste erakunde ezkertiarretara batu ziren. Eztabaida honekin lotuz eta Bartzelako 1937ko maiatzeko gertaeren ondoren, gobernu errepublikarrak, 1937ko ekainaren 19an Vicente Rojosek Indalecio Prietoren aginduak jasoz martxan jarritako dekretu baten bidez, armadari laguntza eskaintzen zion atzerritar oro Nazioarteko Brigadetara batzea agindu zuen. Agindu hau ez zuten soldadu atzerritar askok bete eta gerraren amaierara arte brigada hauetatik at zeuden alderdiekin borrokatu zuten.

Sorrera

Nazioarteko Brigadak ez ziren ezerezetik sortu Nazioarteko Komunistak zioen moduan, bera izan baitzen antolatzailea (19

36ko irailaren 18an Stalinek eskatu eta bere idazkariak erabakia hartu eta gero). Horrez gain, errekrutatzeez eta aldeen antolaketaz Frantziako Alderdi Komunista arduratu zen André Marty buru zuelarik. Dena dela, partaide gehienak iragarki errepublikarrak zioen moduan, askatasunaren alde aurkeztu ziren bolondres eta diktadura baten mende zeuden herrialde askotatik etorri ziren; Alemania, Italia eta Polonia esaterako, baina herrialde demokratikoetatik ere etorri ziren beste asko; Frantzia (brigadista gehien etorri ziren lurraldea, 9.000 inguru), Britainia Handia eta Estatu Batuak (hain famatua den Lincoln Guduarekin sartu ziren gerran 1936 bukaeran, lehen borroka 1937ko otsailean Jaramako Guduan egin zuten ordea). Horrela, Nazioarteko Brigadak ez ziren III. Internazionaleko armada falangistek zioten bezala. Nazioarteko Brigadetan parte hartu zuen ingeles langile batek Espainiara borroka egitera joatearen arrazoiak azaldu zizkion bere alabari eskutitz baten bidez: "Mundu guztiko herrialdeetatik ni bezalako langileak Espainiara etorri dira faxismoaren aurka borroka egitera. Hori dela eta, nahiz eta zuregandik milaka milietara egon, zu, Ingalaterrako ume guztiak eta mundu guztiko jendea babestearren egiten ari naiz borroka".

Errepublikako gobernuak, Francisco Largo Caballero 1936ko irailaren 4tik lehendakari zelarik, hasiera batean ez zetorren bat proposamena onartzearekin, Brigadak III. Internazionalak eta bere Espainiako afiliatua zen PCEk eratzen baitzituen. Iritzi hau erabat aldatu zen urte hartako urrian, matxinatuak Madrilerantz abiatu zirenean, errepublikazaleen ahulezi militarra agerian gelditu baitzen. Horren ondorioz, ahalik eta soldadu gehien errekrutatzen saiatu ziren.

Nazioarteko Brigaden aldeko mobilizazioa Europan hasiera batean eta Estatu Batuetan ondoren zabaldu zen, baina Alemania eta Italia bezalako herrialdeetan faxismo eta nazismoarekin amaitzeko pausu baten moduan identifikatu zuten, bertan jadanik diktadura ezarririk baitzegoen. Lehen brigadistak Albacetera iritsi ziren 1936ko urriaren 14an. Hasieran eraturiko brigadak (XI, XII eta XIII) frantsesez, belgikarrez, italiarrez eta alemaniarrez osaturik zeuden batez ere. Brigada bakoitzaren barnean, jatorriko herrialdeen araberako batailoiak egin zituzten, euren arteko komunikazioa hobetzearren.

Nazioarteko errekrutatze egoitza Parisen kokatu zen, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista eta Frantziako Alderdi Komunista buru zirelarik. Errepublikako gobernutik beharrezko agiriak bideratzen zituzten errekrutatuentzat, non Parisera bidaltzen ziren eta handik Bartzelonara eramaten zituzten trenez Europatik borondatez etorritako oro. Geroago, gobernu errepublikarrak Albacetera eramaten zituen, III. Internazionalak bertan ipini baitzuen Brigadentzako kuartel nagusia. Gainera, bertan trebatzen zituzten.

Urriaren 23an, Francisco Largo Caballerok Albaceteko Dibisio Organikoa sortu zuen atzerriko boluntarioez arduratzen zen batzordearekin batera. André Marty frantses nagusi komunista, III. Internazionaleko idazkari nagusia eta Iosif Stalinen konfiantzazko pertsona, Albaceteko baseko buruzagia izango da, non Brigaden kuartel nagusian bihurtuko zen. Etortzen zirenak gero beste herri batzuetara bidaltzen zituzten: La Roda, Tarazona de la Mancha, Villanueva del Jara eta Madrigueras ziren gehien kontzentraturiko eremuak.

Albaceteko entrenamendu zentruan bost brigada izendatu zituzten XItik XVera. XI Klébel jeneral sobietarra buru zelarik eta XII Maté Zalka "Luckács" idazle hungariarra buru zelarik berebiziko garrantzia izan zuten Madrilgo guduan. Boluntario kanadarrek Mackenzie-Papineau batailoia osatu zuten. Bert Acosta buru zuen pilotu talde estatubatuar bat ere egon zen Eskuadroi Yankee ezizenarekin. Brigadista famatuak, idazleak eta poetak ere izan ziren. Horien artean, Ralph Fox, Charles Donnelly, John Cornford eta Cristopher Caudwellek fronteko esperientziak idatzi zituzten.

Hugh Thomas idazleak bere Espainiako Gerra Zibilari buruzko lanean 40.000 brigadistek egin zutela borroka baieztatu zuen. Hori frankistek ziotenatik oso urrun gelditzen zen, hauen arabera 100.000 etorri baitziren. Azken hauen helburua, nazioarteko komunismoak zuen eragina puztea zen. Gaur egun egin diren ikerketen arabera, 35.000 lagun baino gutxiagok hartu zuten parte. Horrez gainera, inoiz 20.000 borrokalari baino gehiago ez zirela egon frogatu da eta 10.000 hil zirela frontean.

Brigadek (XI, XII eta XIV zenbakiak zehazki) parte hartu zituzten lehen borroka operazioak Madrilgo guduan izan ziren 1936ko azaroaren 4tik 1937ko otsailera arte, estatu-kolpea eman zutenen lehen erasoaldien aurka. Hauek jadanik Getafe eta Leganés hartuak zituzten.1.550 gizon eta emakumerekin (artxibo sobietarren arabera 1.628) ezarri zen kuartel orokorra Filosofia eta Letretako fakultatean. Unitate brigadistak oso aktiboak ziren Casa de Campo inguruan. Valentziako errepideko sarreran, hiri unibertsitarioko defentsan eta Guadarramako mendilerroan Varela jeneralaren aurka borrokatu zuten, batzutan Getafeko atarira iritsi ziren borroka horiek. XV Brigada errusiarrez, estatubatuarrez eta britainiarrez osaturikoa Madril hartu nahi zuten matxinatuen aurka borrokatu zen 1937ko otsailaren 6tik Jaramako guduan. Bertan, brigadista estatubatuarrek eta britainiarrek azpimarratzeko rola zuten. XV Brigadak erreboltarien erasoaldiari eusten aritu ziren eta hainbat pertsona atxilo hartu zituzten. Liskarrak 27. egunera, hau barne, arte iraun zuen.Corpo Truppe Volontaire tropak Guadalajarako gudua 1937ko martxoaren 9an Madril iparraldetik sartzeko hasi zuenean, tropa errepublikarrek 30.000 gizoni, 80 borrokarako gurdiri eta 200 artilleria piezei aurre egin behar izan zien. Momentu hartan XI eta XII Nazioarteko Brigadak zeuden borrokan eta hildako ugari izan zituzten.

1937ko Belchiteko Guduan XI eta XV Brigadek hartu zuten parte. Guduak 1937ko abuztuaren 26tik irailaren 10era arte iraun zuen. Alderdi errepublikarrak lorturiko emaitza txarrek eta sozialisten buru zen Indalecio Prietok zuen deskonfiantzak eraginda, gudua amaitu eta gutxira gobernu errepublikarrak dekretu bat bidali zuen Nazioarteko Brigadei Errepublikako Armada Popularrera batzeko esanez, horrela III. Internazionalari zein PCEri indarra mugatu nahi zieten eta brigadistak espainiar militar profesionalen esanetara jarri nahi zituzten. Saiakera hauek III. Internazionalaren oposizioaren aurka jo zuten, non hauek PCEren eta SESBeko gobernuaren, Errepublikari armak ematen zizkion lurralde bakarraren, laguntzarekin batera Brigadak bere esanetara mantentzea lortu zuen.

Teruelgo Gudua. 1937-38ko negua. Errepublikar ofentsiba honetan, matxinatuen presioa iparraldeko frontera desbideratzea zen. Horretarako, Nazioarteko Brigada guztiek parte hartu zuten (oso nekaturik zeuden jadanik), XIV izan ezik. Interbentzioaren Aurkako Batzordearen bilketetarako, gobernu errepublikarrak tropa espainiarrek baino ez zutela borroka egingo adierazi zuen, baina errealitatean ez zen hala gertatu, abenduaren 7an Albaceteko Nazioarteko Brigaden basera deskantsuan zeuden soldaduak Aragoira joateko abisua iritsi baitzen.

Brigadistek ere oso paper garrantzitsua izan zuten gerrillari taldeetan gudua hasi aurretik aurkariei egiten zieten komunikazio sabotajetan. Frankisten 1938ko otsaileko Teruelgo berreskuratzeak hildako asko eragin zizkion XI Brigadari.

Hala ere, 1938ko martxoan eta apirilean egin zen Aragoiko Ofentsiba oso proba gogorra izan zen Nazioarteko Brigadentzat, alderdi errepublikarrak galtzeaz gain, hildako asko egon baitziren brigadisten artean. Caspeko Guduan Brigadek oso papel ona egin zuten herriko defentsan. Bertan batasun internazional eta errepublikar asko bildu ziren. Hildako atzerritar borrokalari guztien hutsuneak betetzako zailtasunen aurrean, 1938ko apiriletik aurrera, Brigadak espainiar soldaduekin nahastu ziren. Modu honetara, atzerritarren parte-hartzea gutxiagotu egin zen batailoi guztietan.

Brigaden alde egitea

1938. urtean nazioarteko erakundeetatik gerra zibila amaitzeko ahaleginak egiten dituzte. Horietako bat Nazioen Elkartea izan zen, Interbentzioaren Aurkako Batzordeak arazoak konpontzeko ahaleginek porrot egin zutenean.

Apirileko Aragoiko Ofentsibaren porrotaren ondoren, Errepublika bere ahuleziaz ohartu zen eta garai hartan Errepublikako gobernuko lehendakari zen Juan Negrínek bakearen aldeko pausu bat eman zuen 1938ko maiatzaren 1ean 13 puntuko itun bat nazioarteko iritzi publikoari igorriz. Puntu horietan gerran parte hartuko atzerritarren ateratzea eskatzen zuten.

Hau Manuel Azañak zuzenduriko lan diplomatiko gogor bati batu zitzaion. Honek Frantzia zein Britainia Handiari hegoaldean aliatu indartsu bat beharko zutela adierazi zieten, HitlerrekTxekoslovakia mehatxatu baitzuen eta horren eraginez, Europan gertaera izugarriak emango zirela aurreikusten baitzen. Errepublikaren egoera beliko eta estrategiko txarrek (apirilaren 15etik Errepublika bi zatitan banaturik zegoen) Frantzia eta Britainia Handiak Negrínen eskaintzaren aurrean ez zuten gogo handirik adierazi. SESBeko prentsak gerra Francok irabaz zezakeela pentsatzen zuen.

Gobernu errepublikarrak, Juan Negrín Errepublikako gobernuko lehendakari zelarik, Ebroko Guduan Nazioarteko Brigadek parte har zezaten proposatu zuen eta hori jazo zen, uztailaren 25etik aurrera Brigadek talka moduko tropak bezala lan egin baitzuten. Dena den, abuztuaren erdialdetik ofentsiba errepublikarra geldirik egoteak eta matxinatuen etengabeko kontraerasoek Nazioarteko Brigadan hainbat hildako eragin zituen.

1938an brigadisten kopurua nabarmen jaitsi zen (herena gelditzen zen gutxi gorabehera) eta urte hartako irailaren 21ean Juan Negrín gobernu errepublikarraren lehendakariak Genevan Nazioen Elkartearen aurrean Errepublikaren alde egiten ari ziren borrokalari atzerritarren alde egitea eskatu zuen aurkako taldeak berdin egingo zuela desiratuz. Hilabete bat pasa ondoren, 1938ko urriaren 28an, Bartzelonako

Gerra ekintzak

kaleetan azken aldiz desfilatu zuten Nazioarteko Brigadek Manuel Azaña Errepublikako lehendakaria eta Juan Negrín gobernuko lehendakaria buru zirelarik. Hura ikustera 250.000 lagun inguru joan ziren. Data horren inguruan, Mussolinik CTVtik 10.000 atera zituen Interbentzioaren Aurkako Batzordeari "borondate oneko keinu baten moduan", baina 30.000 soldadu inguruk borrokan jarraitu zuten matxinatuen alderdian gerra amaitu arte.Errepublikako Gobernuak Nazioen Elkarteari eta Interbentzioaren Aurkako Batzordeari ofizialki jakinarazi zion Nazioarteko Brigaden ateratzea Ebroko Guduan tropa errepublikarren aurrerapena geldirik zegoenean. Gainera, momentu hartan tropen nekea nabarmena zen.

Egun haietarako ia ezinezkoa zen Nazioarteko Brigadetara soldadu atzerritar gehiago batzera, Frantzia etengabe bere muga ixten ari baitzen. Izan ere, 1937 arte gobernu sozialista zegoen agintean, Léon Blum lehendakari zuelarik. Gero ordea, eskuin alderdiak irabazi zituen hauteskundeak eta hauek ez zuten Espainiarekin zuten muga zabaldu nahi.

Horrela, PCE eta POUMen artean 1937ko maiatzean gertatu zen gertaeraren ondorioz, atzerritik zetozen soldadu ez komunistak Errepublikako Armada Popularreko beste talde batzuetara joaten ziren Brigadetara joan beharrean. Bien bitartean, III. Internazionalarekin afiliaturik zeuden komunistak Espainiara bidaltzeko militante falta zuten, horregatik Brigadetako heriotzak ordeztea oso zaila zen.

Arrazoi hauengatik Nazioarteko Brigaden kopurua asko jaitsi zen Aragoiko porrotaren ondoren: atzerritar Brigadetan guztira 10.000 gizon baino gutxiago zeuden Ebroko Gudua hasi zenean, kopuru horren barnean soldaduak ez zirenak ere sartzen ziren, hau da, medikuak, teknikariak... Ordurako Brigadetako tropa gehienenak etzerritarren hutsunea betetzeko errekrutatutako espainiarrak ziren.

Armada faxista Brigaden erretiratzeko proposamenaz ohartu zen, hori dela eta Francok alderdi errepublikarrarekin hitzarmen bat egiteko beranduegi zela baieztatu zuen. Matxinatuen armada oraindik ere indartsu mantentzen zen Aragoiko garaipenaren ondoren. Hala ere, Errepublikako Gobernuak desmobilizazioa martxan jarri zuen Europako potentziek Francori presioa egin ziezaien. Data horretarako, Brigadetako balio belikoa eta balio propagandistikoa asko jaitsi zen, III. Internazionalekoak POUM eta PSOEren arteko gatazkaz jabetu baitziren. SESBek ere Brigaden erretiratzea babesten zuen hauek militante komunistak, Brigaden buruzagiak batez ere, Espainiatik ihes egitea nahi batzuten Francoren garaipena gertu ikusita.

1938ko irailaren 23an brigadistek azken borroka eguna bizi izan zuten, baina urriaren 27ra arte Erdiko eta Levanteko Armadako internazionalak, 1.500 gizon, ez ziren berriz Valentzian elkartuko. Hurrengo egunean, azken hauek bezala, Katalunian zeuden brigadistak Bartzelonan elkartu ziren. Hiri hartan Armada Popularrak izugarrizko omenaldia egin zion: "munduaren askatasuneko zaldunak: bide ona opa dizuegu!" goiburuarekin. Omenaldi gorena ordea, 1938ko urriaren 28an egin zitzaien Bartzelonan, euren omenezko desfilearekin. Hiri guztia Nazioarteko Brigadei zuzenduriko pankarta eta horma-irudiz beterik argitu zen. Companys, Azaña, Negrín, Vicente Rojo eta 300.000 pertsona baino gehiagoren aurrean Apirilaren 14a etorbidetik (Avinguda Diagonaletik) desfilatu zuten internazionalek giro hunkigarri batean. Horrez gain, Doloren Ibarrurik hitzaldi bat eman zuen.Valentzian eta Madrilen antzeko omenaldiak egin ziren. Negarrez, txaloz eta arrosaz beteriko galtzadaren bidez agurtu zituzten. Ondoren Bartzelonan ehiza-hegazkin errepublikarrak aireratu zituzten. Horrela, brigadistak joateko prest zeuden eta euren jatorriaren arabera Kataluniako herri desberdinetan elkartu zituzten.

Erretiraren ondoren

Onik atera ziren brigadista gehienak etxera itzultzen saiatu ziren. Horietako askok (estatubatuarrek, frantsesek eta britainiarrek) ez zuten inongo arazorik izango), baina beste askok bai, hala nola, italiarrek, alemaniarrek, austriarrek, suitzarrek, bulgariarrek eta kanadarrek. Ofizialki Espainiatik joan zirenean, euren lurraldeak faxistak eta naziak izateagatik atxilotuak izango ziren edo kartzelan sartuak izateko arriskua zuten herrialdetik baimenik gabe atera zirelako beste herrialde bateko armadarekin borroka egitera edo euren ideologiengatik jarraituak izango ziren, horregatik erbestera joan ziren.

Brigadista batzuk errefuxiatzeko herrialderik ez izatean, Kataluniako etxe batzuetan gelditu ziren eta beste batzuek Pirionioetako muga pasatu zuten Frantziara joateko. SESBek batzuk hartu zituen, baina hauek buruzagi komunista garrantzitsuak baino ez ziren, botere gutxiago zuten militante komunistak hartzea baztertu baitzuen. Dena den, erbestean bizi ahal izateko laguntza eman zieten SESBen gelditzeko aukera izan ez zutenei.Lau jugoslaviarren kasua arraroa da, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu ondoren, Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako Partisanoa Askatzeko Armadako lau taldeen buruzagiak izan ziren: Peko Dapčević, Koča Popović, Kosta Nađ eta Petar Drapšin dira brigadista hauek.Brigadista ohien azken borroka

Matxinatuen tropak 1938ko abenduaren 23an Kataluniara iritsi zirenean, brigadista ohi batzuk bertan zeuden Espainiatik noiz ateratzeko itxaroten. Hori dela eta, frankistak aurreratu zirenean, horietako batzuk batailoiak sortu zituzten berriro ere eta gobernu errepublikarrari euren laguntza eskaini zieten. Juan Negrín lehen ministroak hasiera batean ez zuen laguntza onartu, baina brigadisten buruzagi ohiek (André Marty esaterako) eta PCEko buruzagiek brigadista ohiek armak hartzea estutu zuten.

1939ko urtarrilean, brigadista ohien batailoiak eratu ziren. Gehienbat Kataluniako erretira baino lehenago alderdi errepublikarraren azken operazio belikoetan parte hartu zuten italiarrak, hegoamerikarrak eta eslaviarrak. Borrokalari hauek 1939ko otsailaren 9an Espainia ebakuatu zuten Armada Popularrarekin eta errefuxiatu zibilekin batera. Brigadista ohietako batzuk Espainiako hego-ekialdeko lurretan gelditzea erabaki zuten, Errepublikaren mende zeuden lurretan hain zuzen ere. Modu horretara, Casado koronelaren estatu-kolpeari aurre egin zioten 1939ko martxo hasieran. Batzuek azken minutuan ihes egitea lortu zuten PCEko buruzagiekin batera, beste batzuk ordea frankistek hartu zituzten.

Gerra ondoren

Nazioarteko Brigaden irteeraren ondoren, bakoitza euren jatorrizko herrialdeetara itzuli zen eta modu desberdinetan hartu zituzten. Hasiera batean asko mertzenario gisa hartu zituzten, beste batzuei ordea, dominak eman zizkien euren herrian. Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, borrokalari hauen papera asko nabarmendu zen; alabaina, euren herrialdeetako lehen soldaduak izan ziren Espainian Alemaniako eta Italiako faxismoari aurre egiten.

1996ko urtarrilaren 26an Espainiako Diputatuen Kongresuak espainiar nazionalitatea eskaini zien brigadistei euren

jatorrizko nazionalitateari uko egiten bazieten. Horrela, Juan Negrínek 57 urte lehenago egindako konpromezua bete zuten. Hala eta guztiz ere, gehiengoak euren nazionalitateari eustea erabaki zuen.

Espainiako Oroimen Historikoko Legea eta gero, brigadistei espainiar nazionalitatea aitortu zitzaien euren nazionalitateei uko egin gabe. 2009ko ekainean, Londresko espainiar enbaxadak hainbat brigadistei espainiar nazionalitatea eman zien.

Brigadista ezagunenak

Nazioarteko Brigaden partaideen artean pertsonaia famatu batzuk zeuden; Willy Brandt gero Alemaniako Errepublika Federaleko kantzilerra izango zena, Wilheilm Zaisser Alemaniako Errepublika Federaleko Segurtasun Ministroa eta Stasi polizia politikoko buruzagia 1950etik 1953ra arte, Ralph Fox, Charles Donnelly, John Cornford, Gustav Regler, Cristopher Caudwell, George Orwell eta Nick Gillain idazleak, Guido Nonveiller zientzialaria, Wilfredo Lam margolaria eta Alex Canirot militar frantsesa esaterako.

Brigadista famatuak

Willy Brandt, Alemaniako Errepublika Federalaren kantzilerra 1969 eta 1974 urte bitartean.

Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa 1944 eta 1985 urte bitartean.

Wilhelm Zaisser, Alemaniako Errepublika Federaleko Segurtasun Ministroa 1950 eta 1953 urte bitartean.

Paul Robeson, artista afroamerikarra, 1976an hildakoa.

David Alfaro Siqueiros, muralista mexikarra.

Luigi Longo, italiar politiko komunista.

Willi Bredel, Alemaniako Errepublika Demokratikoko Arteen Akademiako lehendakaria.

Frank Ryan, politiko irlandarra, Irlandako Gerra Zibilean IRAko kide izan zena.

Josip Broz Tito, Jugoslaviako lehendakaria izan zen 1953 eta 1980 urte bitartean.

Koçi Xoxe, politiko albaniarra.

Interbrigadistei eskainitako oroigarriak

Leku batzuetan gerra garaian brigadistei omenaldia egin zitzaien eure omenez oroigarriak eginez. Jaramako Gudua gertatu zen inguruan, 1938ko ekainaren 30ean ukabil forma zuen oroigarri bat inauguratu zuten esaterako. Brigadisten talde bat agurra egitera itzuli zen azaroan. Oroigarria gerra ondoren suntsitu egin zuten.

Gerra ondoren brigadisten omenez eginiko lehen oroigarria 1988ko urriaren 28an inauguratu zuten, Bartzelonan Nazioarteko Brigadei eginiko agurraren 50. urteurrenean. "David eta Goliaten" obrari buruz hitz egiten ari gara, Roy Schifrin eskultoreak eginiko lanari buruz alegia. Obra hau Rovirako tunel hasieran ikus daiteke, Bartzelonako Carmel auzoan. Spanish Civil War Historical Societyri esker, lan honetan hainbat pertsonaia famatuk lagundu dute; Woody Allen, Leonard Bernstein edo Gregory Peck esate baterako. Oroigarriarekin batera 1938ko urriaren 28an Dolores Ibarrurik, "Pasionariak", eginiko hitzaldiaren zati bat dago: "Urteak pasatzen direnean eta gerrak eragindako zauriak sendatzen direnean, egun triste mingarriak eta odoltsuak pasatzen direnean, askatasunaren aurrean (...) zuen seme-alabei hitz egin, konta iezaiezu Nazioarteko Brigadetako gizon hauei buruz (...) Ez zaituztegu sekula ahaztuko eta askatasunaren olibondoa ahaztean, itzul zaitezte".

Espainian brigadistei eginiko beste oroigarri bat Madrilgo Complutense Unibertsitatean 2012tik ikus daiteke, baina agian ez dute mantenduko.

Victoria (kanada)

Brigaden ereserkia

Erich Weinerten testua eta Carlos Palacioren musika:

País lejano nos ha visto nacer.

De odio, llena el alma hemos traído,

mas la patria no la hemos aún perdido,

nuestra patria está hoy ante Madrid,

mas la patria no la hemos aún perdido,

nuestra patria está hoy ante Madrid.

Camaradas, cubrid los parapetos,

que la vida no es vida sin la paz.

Defended con el pecho vuestros hijos,

os ayuda la solidaridad;

defended con el pecho vuestros hijos.

os ayuda la solidaridad.

Libre España de castas opresoras,

nuevo ritmo el alma batirá,

morirán los fascismos sangrientos,

en España habrá ya felicidad;

morirán los fascismos sangrientos,

en España habrá ya felicidad.

Generales traidores a su patria

del fascismo quieren saciar la sed;

mas los pueblos del mundo defendemos

lo que España jamás ha de perder;

mas los pueblos del mundo defendemos

lo que España jamás ha de perder.

Guerra al pueblo no hacemos como ellos,

pues nosotros luchamos por la paz,

con el triunfo del mundo antifascista

la tierra ensangrentarán;

con el triunfo del mundo antifascista

la tierra ensangrentarán.

Si al combate marchamos con arrojo

para España obtendremos libertad.

Morirán los fascismos sangrientos,

en España habrá ya felicidad;

morirán los fascismos sangrientos,

en España habrá ya felicidad.

https://www.youtube.com/watch?v=eSnPFYfDa3o