Roland Ratzenberger

Roland Ratzenberger ( Salzburgo, 1960ko uztailaren 4an jaio eta Imola, 1994ko apirilaren 30ean hil zen) Formula 1-eko gidari austriarra izan zen.

Istripu baten ondorioz hil zen Imolan, San Marinoko zirkuitoan, egindako lasterketarako sailkapenean. Lasterketa berdinean Ayrton Senna ospetsua ere hil zen egun bat beranduago, maiatzaren 1ean, alegia.

Txapelketa txikiagoak

Gazte-gaztetatik gustatu izan zaizkio auto lasterketak. Alemanian parte hartu zuen 1983tik 1985 arte, bertan garaipen handiak lortu zituen. Horrez gainera, Britania Handiko Brands Hatch Formula Ford Festival-en parte hartu zuen eta 1985.urtean bigarren geratu ondoren, hurrengo urtean garaile izan zen. Hurrengo pausoa, britaniako Formula 3n parte hartzea izan zen, non lasterketa oso onak egin zituen, hala ere, ez zuen Formula 1eko taldeetan begi

90. hamarkadaren hasieran, japoniako Formula 3000 izena eman zuen. Garaipen batzuk ere lortu zituen, baina ez zuen bere burua asko nabarmendu.

Formula 1

1994. urtean, Simtek taldeak, Formula 1 parte hartzeko aukera eman zion.

Batetik, bere lehen sari nagusia Interlagos-en izan zen, Brasilen hain zuzen ere. Bertan ez zuen igandeko lasterketan parte hartzeko klasifikatzea lortu. Bestetik, bere bigarren sari nagusia Okayama (Japonia) izan zen. Japoniako formulan aritua zenez, esperientzia zuen eta horregatik, lasterketan 11. geratzea lortu zuen.

1994ko apirilaren 30ean, larunbata, Roland Ratzenberger San Marinoko sari nagusiko klasifikazioetan parte hartzen ari zenean, bere autoa horma baten aurka jo zen, Gilles Villeneuve biragunean autoaren kontrola galdu ondoren. Istripu horretan hil zen. Horrek zirrara handia sortu zuen gainontzeko gudarien artean, bereziki Ayrton Sennarengan, nork beti azpimarratu zuen gidariek segurtasun handia behar zutela. Hurrengo egunean, lasterketa bitartean Formula 1-eko gidaririk onena eta maitatuena, Ayrton Senna, hil egin zen. Gizon hau, baita hormaren aurka jo zen ere, Tamburello bihurgunean autoaren kontrola galdu ondoren. Talkaren unean, zirkuituko komisarioek, Ayrton Sennaren lasterketako autoan bandera austriarra aurkitu zuten. Ayrtonek, Roland-i omenaldia egiteko asmoa zuen, baina ez zuen inoiz lortu hori egitea.

12 urtetan zehar, Ratzenberger lehen gidaria izan zen sari nagusi batean hiltzen zena, Riccardo Paletti eta Gilles Vileneuve-ren ondoren (1982an hil ziren).

Gertakari hauek, gidarien segurtasuna zorroztea ekarri zuen, baita Imolako zirkuituaren ibilbidea berrantolatzea ere.

Istripu heriogarria

1994ko apirilaren 30ean, larunbata, Imolako Enzo eta Dino Ferrari zirkuituan, San Marinoko sari nagusiko klasifikazioak jokatzen ari ziren. Ratzenberger Simtek S94- Ford auto apalarekin irten zen zirkuitura. Bere itzuli azkarraren aurretik, uste da bere taldeko beste gidariarekin talka bat izan eta horrek amaieran eragina izan zuela. Amaiera krudel hori, 300 Km/h zihoan Villeneuve bihurgunean jazo zen. Autoko atzeko aleroia askatu egin zitzaion, honen ondorioz, momentu batez nahasi egin zen eta ondoren hormaren aurka jo zen. Roland ia-ia momentua hil zen. Hiltzearen kausa garezurreko haustura izan zen.

Kolpearen ondoren, autoa metro batzuk aurreratz joan zen eta Tosa bihurgunetik gertu geratu zen. Kolpe heriogarria izan zen eta medikuek ezin izan zuten ezer egin.

Lehen gidaria izan zen 1986tik, Elio de Angelis hil zenetik, Formula 1eko auto batean hiltzen zena.

Gaur egun, Ratzenberger "Formula 1eko azken gizona" bezala kontsideratzen da, baita zaleek gehien maitatzen duten gidaria da ere. Bestetik, Ayrton Sennak omenaldi bat egin nahi izan zion eta Austriako bandera kotxea zuen, baina ez zuen inoiz erabiltzerik izan bera hurrego egunean hil baitzen.

rune handirik sortu.Nahiz eta 1960an jaio, Roland-ek 1962an jaio zela zihoen, gazteagoa ematearren egiten zuen eta honekin bere kirol jarduera luzatu nahi zuen, erretiroa beranduago hartuz.Bere palmaresean Le Mans lasterketako 5 agerraldi, 1987, 1990, 1991, 1992 eta 1993 daude. Bertan lorturiko posturik onena bosgarren postua izan zen, Toyota 93-CV kotxearekin.