Rob Cohen, Estatu Batuarra, New Yorken jaio zen, 1949ko martxoaren 12an, nahiz eta bere aurtzaroa herri batean bizi izan zuen,Newburgh izenekoa, Hiri handira joan bueltatu baino lehen. Harvard Unibertsitatean graduatu zen. 2006. urtean surflari amorratu batean bilakatu zen, non filmak egin gabe egon zen denbora batez bere denbora libre guztia olatuen artean pasaz Indonesiako zenbait irletan.
Akziozko film asko zuzendu ditu, non zenbaitetan aktore moduan ere ibili den. Guztira, lau seme-alaba ditu. Emakume batekin Kyle Cohen izeneko alaba bat eduki zuen eta horaingoarekin hiruki batzuk ditu; Zoe, Jasi eta Sean, 2008an jaioak. Barbara Cohenekin ezkonduta dago, italiar modelo bat. Bali izan zuen lekua ezkontzat, 2006ko abenduan. Bertan du zuzendariak bere bizililekua.The Fast and the Furious, xXx: Estado de emergencia, La Momia, En la mente del asesino dira, beste batzuen artean, berak zuzenduriko film ospetsuenetariko batzuk.