John Lennonen hilketa

1980ko abenduaren 8an John Lennon erailia izan zen Mark David Chapmanengatik bera bizi zen eraikineko sarreran, The Dakota. Abeslari famatua Record Plant Studiotik zentorren etxerantz bere emazte Yoko Onorekin lau tiro jo zizkiotenean.

Lennon Britania Handian jaiotako rock musikako abeslari oso garrantzitsua izan zen eta bere ospea The Beatles taldearen partaidetako bat izateari zor zion. Horrez gain, bakarka ere abestu ohi zuen eta bakearen defendatzaile sutsua zen. St. Luke's-Roosevelt Hospital Center-era ailegatzean hilda zegoela adierazi zuten eta berehala bere jarraitzaileetako asko hospital parean eta The Dakota eraikinaren parean pilatu ziren

1980ko abenduaren 10an erraustua izan zen New Yorkeko Ferncliff hilerrian eta ondoren, errautsak Yoko Onori eman zizkioten. Honek hiletarik ez egitea erabaki zuen; halere, hainbat homenaldi eta ordain egin zituzten bere omenez.

Erailketa

1980ko abenduaren 8ko goizean, Annie Leibovitz argazkilaria Lennon eta Onoren etxebizitzara joan zen hainbat argazki egiteko asmoz Rolling Stone aldizkarirako. Argazki saioa amaitu ostean, Dave Sholin DJ-ari bere azken elkarrizketa eman zion musika buruzko programa batean , RKO Radio Network. Arratsaldeko bostak ziren John Lennon eta Yoko Ono Record Plant Studio-etara joan zirenean "Walking

on Thin Ice" abestia grabatzeko. Etxebizitzatik atera ziren beraien limusinan sartzeko asmoz eta orduan, normala zen bezala, hainbat fanatiko inguratu zitzaizkien autografo baten bila. Beraien artean Mark David Chapman zegoen, hospital batean lan egiten zuen 25 urteko gizona zen, Honolulu-n (Hawaii) jaioa. Chapman azaroan joan zen lehen aldiz New Yorkera Lennon hiltzeko asmoarekin, baina azken mementuan iritziz aldatu zuen eta etxera bueltatu zen. Lehen esanda bezala, Chapman fanatikoen artean zegoen eta Lennoni Double Fantasy-ko kopia bat eman zion honek sinatzeko asmoarekin. Hori egin ostean, Lennonek ea zerbait gehiago nahi zuen galdetu zion eta Chapmanek ezezkoa erantzun zion. Gainera, John Lennonen jarraitzaile eta argazkilaria zen Paul Goresh-ek topaketaren argazki bat atera zuen.Lennon familiak hainbat ordu igaro zituen Record Plant estudioan 22:50etan The Dakotara bueltatu aurretik. Abeslari famatuak etxera joan nahi zue n bere bost urteko semea, Sean, agurtzera eta horregatik, ez zuten kanpoan afaldu. Gainera, Lennonek bazekien bere jarraitzaile asko egon ohi zirela The Dakota-ren parean bere zai eta hauek ondo zaintzea gustatzen zitzaion. Limusinatik 72 kalera irten ziren seguruena etxeko patioan jaistea izan arren.The Dakotako atezainak , José Perdomo, eta taxi gidari batek Chapman itzal artean izkutatuta ikusi zutela aitortu zuten. Lehenik Yoko Ono pasa zen bertatik harrera-lekurantz eta ondoren, Lennon pasatzen ari zela Chapmanek tiro egin zion bost aldiz. Irrati eta telebista ezberdinetan disparatu aurretik "Lennon jauna" ohiukatu zuela esan zuten su egin aurretik, baina testiguek eta auzitegietan ez zen hori aipatu. Gainera, Chapmanek hori horrela ez zela esan zuen. Tiro batek huts egin zuen The Dakotako lehio baten joz; halere, beste lauak Lennon-en gorputzean barrena joan ziren: bi tirok bizkorrean jo zuten eta beste bik sorbalda inguruan. Lau balak zauri larriak egin zituzten The Beatles-eko taldekidearen gorpuan, batek aorta eta guzti zulatuz. Lennon seguritate lekurantz joan eta disparatu egin zutela esan ondoren, erori egin zen. Jay Hastings atezainak Lennon estali zuen bere jantziekin eta betaurrekoak kendu zizkion, ondoren polizia deituz. Bitartean José Perdomo atezainak Chapmani arma eskuetatik kendu eta es paloitik hurrun bota zuen. Ondoren, Chapmanek berokia eta txapela kendu zuen ez zuela beste armarik ikustarazteko. Perdomok hiltzaileari garrasi egin zuen " Konturatu al zara zer egin duzun?" esanez eta Chapmanen erantzuna " Bai, John Lennon hil dut" izan zen. Steve Spiro eta Peter Cullen izan ziren ailegatu ziren lehen poliziak, Broadway-ekin 72 kalean baitzeuden. Poliziakideak Chapman oso la sai aurkitu zuten espaloiean eserita. Chapmanek eskuan liburu bat zuela informatu zuten, The Catcher in the Rye (J.D Salinger), eta bera liburuko protagonista bezala zela aitortu zuen, Holden Caulfield.

Minutu batzuk pasa ondoren, polizia gehiago iritsi ziren; esaterako, Bill Gamble et

a James Moran. Berehala Lennon kotxean sartu eta Roosevelt Hospitalera eraman zuten eta kotxean sartzean Moran ea bazekien zein zen galdetu zion. Halere, hemen bi bertsio daude eta batek Lennonek buruarekin baiezkoa esan zuela dio, ondoren konortea galduz. Stephan Lynn medikuak hartu zuen Lennon Roosevelt Hospitaleko larrialdi gelan eta ez omen zuen ez pultsu ez arnasketarik. Lynn doktorearekin batera beste mediku batzuk 20 minutuz lan egin zuten, abeslariaren bularra irekiz eta masaje kardiako bat emanez zirkulazioa indarberritzeko asmoz, baina odol-hodietan zuen zauria oso handia zen. Lennon 23:15etan hil zela adierazi zuten, Roosevelt Hospitaleko larrialdi gelan. Hiltzearen kausa odolaren %80 baino gehiago galtzea izan zela aitortu zuten eta Elliott M. Gross medikuak zauri horiek oso zaila zela inor bizitzara bueltatzea adierazi zuen. Yoko Onok berria entzutean negar batean hasi zen eta gezurra zela esateko eskatzen zuen, ondoren Roosevelt hospitalera eraman zutelarik. Hurrengo egunean hiletarik ez zela egongo esan zuen, eta berak egin ohi zuen bezala gizakiak maita tzeko eskatu zien bere jarraitzaileei.Erantzunak

Berria jakin ondoren, milaka pertsona pilatu ziren Roosevelt hospitala eta The Dakota parean, Lennonengatik errezatuz eta abestuz. ABC News-en Roone Arledge-k berria eman ostean, Howard Cosell kazetariak New England Patriots eta Miami Dolphinsen partidu batean bere tristura agertu zuen. NBC-ek berria The Tonight Show telesaian e

man zuen, CBS-ek albistegia eten zuen berria emateko eta horrela ia mundu guztiko kateetan.Kazetari batek Paul McCartney-ri bere lagunaren hilketaz galetzean, honek amorrazio bat zela esan zuen. Bere erantzuna kritikatu egin zuten batzuk, baina 1984an McCartney-ek bere burua justifikatu zuen Playboy aldizkarian egin zioten elkarrizketa batean. Horrez gain, Ringo Starr eta bere emaztea, Barbara Bach, Bahametan zeuden oporretan zeuden pasa zenaren berri izatean. Beraz, egazkin bat hartu eta New Yorkera bueltatu ziren Ono-ren ondoan egotera. George Harrison-ek abesti bat egin zuen Lennon-en omenez, "All Those Years Ago", bere kide ziren Starr eta McCartney-ekin. Era berean, 1982an McCartney-ek ere beste abesti bat egin zuen lagunaren omenez, "Here today" izenarekin.Erreprodukzioak

John Lennonen gorpua erre egin zuten Ferncluff Cementery-n, Westchester-en, eta ez zen inolakoa hiletarik ospatu. Yoko Ono-k mezu bat bidali zien The Dakota-n zeuden guztie, beraien kantuekin ezin izan zuela lorik egin esanez eta gainera, hurrengo igandean denei Central Park-en biltzera gonbidatu zien Lennon-engatik hamar minutuko isilunea egiteko asmoz. 1980ko abenduaren 14an milioika pertsona bildu ziren mundu guztian zehar Yoko Ono-k eskatutako hamar minutuko isilunea egiteko: 30.000 Liverpool-en, 225.000 inguru New Yorkeko Central Park-en. Gutxienez Lennon-en bi jarraitzaileek beraien buruz beste egin zuten abeslaria hil ostean; ondorioz, Yoko Ono-k horrelako besterik ez zezan gertatu eskatu zuen.

1981n Ono-k bakarkako album bat egin zuen, "Season of Glass". Diskaren azaleko argazkian Lennon-en betaurrekoak bere odolez zikinduak agertzen dira. 1997n bultzada berria eman zioten eta "Walking on Thin Ice" abestia gehitu zuten, Lennon hil zen egun berean grabatu zutena. 1981ean Chapman errudun agertu zen, bere abokatuen aurka a gertuz. Hasiera batean betiko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina errudun adierazi zenez hogei urte barru baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera izango zuen, 2000n. Hala ere, urte horrez geroztik ez zaio askatasun hori eman eta gaur egun, Attica-ko gartzelan dago. Erailketa egunean ateratako Lennon eta Ono-ren argazkia "Rolling Stone" aldizkariko 1981eko azala izan zen, barnealdean Lennon-en omenez egindako artikuluz, mezuz eta argazkiz osaturik.Oroitzapenak eta ordainak

Lennon-en jarraitzaileak oraindik lutoan jarraitzen dute mundu guztian zehar eta hainbat oroitzapen eta ordain egin zaizkio, famatuena Central Park-eko "Strawberry Fields" lorategia izanik. Yoko Onok milioi bat dolar eman zizkien bere mantenurako. Lennon-en urtebetetze bakoitzean eta bere erailketaren urteurrenean han biltzen dira bere jarraitzaile guztiak eta horrez gain, beste dolu-aldi batzuetan ere bertara jotzen du jendeak: Irailaren 11ko erasoetan, Harrison-en heriotzean...

Elton John eta Lennon-ek «Whatever Gets You thru the Night» abestia grabatu zuten hil baino urte batzuk lehenago; ondorioz, abeslaria hiltzean, Elton John-ek bere lagunari egindako abesti bat grabatu zuen: «Empty Garden (Hey Hey Johnny)». 1982ko "Jump Up!" diskan agertu zen eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Madison Square Garden-en kontzertu bat eskaintzen ari zela, abesti hori kantatzeko garaian Yoko Ono eta Sean Lennon batu ziren. 1991n Grammy bat eman zitzaion Lennon-i bere biziko lorpen guztiengatik eta Abjasia-ko errepublik ak bere zigiluei Lennon-en aurpegia ezarri zioten, Karl Marx-ena edota Vladimir Lenin-ena baztertuz. 2000ko

abenduaren 8an Kubako lehendakaria zen Fidel Castrok La Habana-ko parke batean brontzezko Lennon-en estat ua bat altxatu zuen. Urte berean baina Japonian, bere omenez museo bat ireki zen, John Lennon-en museoa, eta 2002an; berriz, Liverpool-en aireportuari izena aldatu zitzaion: John Lennon-en airoportu internazionala izena ezarriz. Bere erailketaren 25.en urteurrenean, hainbat ospakizun egin ziren Londres, New York, Cleveland eta Seattle-n. 2007ko urriaren 9an, Onok Islandian Lennon-en omenez "Imagine Peace Tower" eraikina egin zuen. Urtero urriaren 9 eta abendua ren 8 bitartean, eraikinak zerurantz dohan argi distira botatzen du eta horrez gain, urtero abenduaren 8an ospakizun bat egiten da abesliaz gogoratzeko Capitol Records-en, Hollywood (California). Pertsona askok kandelak pizten dituzte Hollywood-eko famaren pasealekuko Lennon-en izarrean. Horrela, milaka ospakizun eta ordain ezberdin egin ohi dira mundu guztiko txoko ezberdinetan.2009an New York-eko Rock-eko ospearen aretoan John Lennon-en omenez erakusketa berezi bat egin zen. Erakusketak abeslariaren oroitzapen eta gauza pertsonalak zituen; esaterako, erail zuten eguneko erropa eta guzti zegoen Roosvelt Hospitaleko poltsa batean. Horrez gain, urtero abenduaren 8an Onok Lennon-en gelan kandela bat pizten du.

Filmatzeko moldaketak

Hilketaren 25.en urteurrenaren ostean bi filme egin ziren. Lehena, 2007ko abenduaren 7an, "The Killing of John Lennon", Andrew Piddington-ek zuzendua eta bigarrena ,berriz, "Chapter 27" izan zen, J.P. Schaefer-ek bideratua, eta 2008ko martxoaren 28an estreinatu zuten. Nahiz eta lehenengoaren aurrekontua nahiko baxua izan, jendeari asko gustatu zitzaion. Bigarrenak , berriz, ez zituen kritika berdinak jaso, aktore famatuak (Jared Leto eta Lindsay Lohan) eta aurrekontu altua izan arren.