Antonio de Nebrija

BIOGRAFIA

Elio Antonio Nebrija Lebrija jaio zen 1441ean (bertatik bere izengoitia). Giza zientziak ikasi zituen Salamancako Unibertsitatean eta Bolonian jarraitu zituen bere ikasketa filologikoak, non Italia humanismoarekin erlazionatu zen. Salamancako Unibertsitatean hasi zen irakaskuntza lanetan, bizitzaren zati handi bat eskeini ziona. Cisneros Cardenalak deitua, Alcalako Unibertsitatera joan zen Biblia Poliglotaren edizioan parte hartzeko. Hala ere proiektua alde batera uzti zuen itzultzaile taldearekin zituen desadostasunengatik. Bizitzako azken urteak irakasten pasa zituen unibertsitate alcalainoan, non 1522an hil zen.

Humanista ospetsoak bizitzan zehar borrokatu zuen Ciceron eta Quintilianok hitz egiten zuten latin jasoa berreskuratzeko, galtzen ari baitzen herri-hizkeraren mesederako. Horretarako, metodo naturalean oinarritu zen, abiapuntu bezala hizkuntza erromanikoen ezaguzta izanda -herriaren hizkuntza-, latin jasoa ez galtzeko zegoen bide hoberena baitzen.

OBRAK

Nebrijaren obren artean nabarmentzen dira: "Introductiones latinae" (1481)," Lexicon latino-castellanum et castellano-latinum" (1492), "Gramática castellana" (1492) y "Reglas de orthographia en la lengua castellana" (1517). Hauek guztietatik, garrantzitsuena, filologia hispanikoan izandako ohiartzunarengatik, Gramatica castellana da, hizkuntza modernoaren lehen kodifikazio izan zen eta zeinaren hitzaurrea Isabel Catolicari zuzendua zegoen.