Augusto Pinochet

Deskribapena

Txileko diktadorea izan zen ia 17 urteko epean, eta 1988an utzi zuen boterea. Bere gain hainbat auzi dauzka, hala nola, hilketa eta bahiketa jorratzeagatik. Hala ere, ezer gutxi egin izan ahal da hil den arteko azken urteotan; izan ere, Txileko Senatuan hilarteko postu berezi eta bakarra izan duenez (berak 1980ko Konstituzioan idatzi zuen eskubidea dela eta), zenbait lehentasun eta pribilegio izan ditu bere jarrera eta egindako ekintzak epaitegian behar bezala epaituak ez izateko, eta, seguruasko, kartzelan ez bukatzeko.

Hastapenak

1915eko azaroaren 25an jaio zen Valparaison, Txilen. Augusto Pinochet Vera eta Avelina Ugarte Martínezen semea da. Lehenik, Valparaisoko San Rafaelgo Seminarioan ikasi zuen, geroxeago Quillotako Rafael Ariztia Institutuan, ondoren Valparaisora itzuli zen bertako "Colegio de los Sagrados Corazones" eskolan ikasten jarraitzeko eta azkenik, Bernardo O' Higgins Libertadorearen eskola militarrean sartu zen. Azken honetan sartzeko arazo batzuk izan zituen, bai ez zuelako bertan ingresatzeko adinik eta baita hainbat baldintza berezi betetzen ez zituelako ere. Hirugarren saiakeran, ordea, baiezkoa eman zioten, ia 18 urte beteak zituela. Lau urte pasa ziren Valparaisora itzuli zenerako, Infanteriako Alferiz gradua eman ziotelarik.

1943ko urtarrilean ezkondu zen Lucía Hiriart Rodríguezekin, bi seme eta hiru alaba izanez. Bere aitak ezkontzeko gazteegia zela argudiatu bazion ere, azkenean bien arteko ezkontza onartu beharra izan zuen.

1945ean Iquiqueko "Carampangue" Erregimentura bidali zuten.Hiru urte beranduago, Gerra Akademian sartu zen eta 1951n, Estatu Nagusiko Titulu Ofiziala lortu ostean, Eskola Militarrera lekualdatu zen, irakasle garrantzitsuenetariko bat bihurtuz. Bertan Seigarren Dibisioko komandante izendatu zuten (geroxeago, 1970n, Dibisio osoko general bihurtuko zen). Aldi berean, geografia militar eta geopolitika ikasi zituen Gerra Akademian.

1953an, lehen esan dugun "Mayor" gradua zuela, Rancaguako Erregimentura bidali zuten, Arican. Ondoren, Gerra Akdemiara itzuliko zen bere irakasle postua berreskuratuz. Beranduago, bere ikasketak sakontzea lortuko zuen, batxilergoa lortuz. Titulu honek, Txileko Zuzenbide Unibertsitatean ikasteko ahalmena eman zion. Hala eta guztiz ere, 1956an Ekuadorrera egin behar izan zuen bidai batek bere ikasketak zapuztu zizkion. Bertan hiru urte eta erdi jardun zituen misio militar batean. 1959an itzuli zen Txilera, 1. Dibisioko Kuartel Generalera destinatua izanik, Antofagastan.

Hurrengo urtean, "Esmeralda" Erregimenduko Komandante izendatu zuten eta 1963an, Gerra Akademiako zuzendariorde bihurtu zen. 1968an, Ejertzitoko 2. Dibisioko Estatu Nagusiko Buruzagi bilakatu zen Santiagon eta urte amaieran, Brigadako General titulua eskuratu zuen.

1971n, Dibisioko General graduarekin, Santiagoko Guarnizio Ejertzitoaren Aginpide Generala hartu zuen. 1972an, Estatu Nagusiko Ejertzitoaren General izendatu zuten, eta 1973ko abuztuaren 25an, kargu hau egiaztatu eta bermatu zioten.

Estatu kolpea

1973an estatu kolpe bat jo zuen Txileko Salvador Allenderen gobernuaren aurka, Estatu Batuen laguntzarekin. Batzar Militar bat organizatu ondoren, politika zapaltzaile bat hasi zuen zenbait partidu eta ezker organizazioen aurka. Bertan, milaka atxiloketa, hildako eta desagerpen gertatu ziren. Askatasunen Erregimen Demokratikoa kendu eta eskuineko politika ezarri zuen, neoliberala ekonomia arloan eta estatubatuarren kredituak etenik gabe oanrtuz. Estatu kolpeak zera irudikatu zuen: herrialdea uztarri marxistatik askatzea.

Allende presidenteak bere buruaz beste egin behar izan zuen, eta honen jauregia Aireko Indarrek eraso zuten gupidarik gabe. Pinochetek, 1974ko ekainaren 24an, Agintari Gorenaren kargua bere gain hartu zuen eta abenduaren 17an presidente izendatu zuten. Ejertzitoko agintaritza maiatzean utzi zuen eta Txileko Senatuan berebiziko postu bat eskuratu zuen arazorik gabe. Lehen esan bezala, eskubide hau berak idatzi zuen 1980ko Konstituzioan. Horregatik, Augustok politikariekin negoziatu zuen boterea uzteko, baina inolako errepresaliarik jasan gabe, ukiezintasuna bermatuz. Honek, normala den bezala, sekulako kritikak eta presidentearen aurkako oihuak piztu zituen.

Emaitzatzat, herrialdearen aberastasunaren handitze izugarri bat gertatu zen sektore herritarraren pobretze handi batekin batera. Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguay bezalako herrialdeetako diktaduren erorketak erregimena banandu zuen, Txileri irekiera bat egitera bultzatuz. Horrela, 1980an Batzar Militarrak Konstituzio berri bat eratu zuen, nahiz eta herriaren oniritzirik ez izan, menifestazio ugari gertatuz. 1988an boterea utzi zuen, Patricio Aylwinek egindako hauteskundeak irabazita eta Pinochetek Ejertzitoko Buruzagi izateari ekin zion.

Senatari bezala, Pinochetek hainbat pribilegio ditu, hala nola, ukiezintasuna lortzea Txileko judiziaren aurka eta estatus diplomatikoa. Generalak Londresera bidaiatu beharra izan zuen bizkarreko arazo batengatik operatzea eta 1998ko urriaren 16an Baltasar Garzón espainiar epaileak aginduta, atxilotua izan zen. Epaileran nahia, bere erregimenean zehar egin zituen errepresalien lege-hausteak epaitzea eta juzgatzea zen. Gobernu ingelesak ez zuen onartu diktadorearen Espainiaranzko bidaia, gizonaren osasun arazoak ez ziola epaiketa batean parte hartzen uzten argudiatuz.

Atentatua Pinocheti

1986ko irailaren 7an, FPMR-ko (Frente Patriótico Manuel Rodríguez) paramilitarrak diktadorea hiltzen saiatu ziren. Atentatuan 5 bizkarzain armatu hil ziren, eta bera eta bere iloba Rodrigo García Pinochet ere gertu egon ziren. Augustok ebaki gutxi batzuk baino ez zituen eduki. Atentatuak porrot egin zuen Pinochet zihoan autoaren blindaje bikainarengatik eta erasotzaileen koheteen aktibazio distantziaren kalkulatze erroreengatik.

Gobernuak, ondorio gisa, ehundako ertsona atxilotu eta 3 herritar hil zituen. Atentatuaren autoreek, ordea, ihes egitea lortu zuten, herrialdea utziz. Gobernuaren erantzun errepresista FPMR taldearen 12 kideen erailketarekin gauzatu zen, "Operación Albania" deitua.

Pinocheten gainbehera

Bere gainbehera isilpeko hilobiak aurkitu zirenean, torturen denuntziak eta fusilamentuak agertzen hasi zirenean... hasi zen. Rettig informearen arabera (1991), diktaduran zehar 3.197 biktima agertu ziren, horietatik 1.192 atxilotuak eta desagertuak izanik.

Baltasar Garzónen epaitzeko saiakeren ezintasuna eta gero, Txilera itzuli zen eta bere ukiezintasunaren lege horren zati handi bat kendu zioten 2000an. "Caravana de la Muerte" kasua ikertu zuten bertan eta bitartean hildako eta desagertuen familiak Pinocheten aurka salaketak jartzen jarraitzen zuten. Prats general argentinarraren eta bere emaztearen hilketa ere salatu zuten.

2001eko urtarrilean, Juan Guzmán epailearen aginduz atxilotu egin zuten Augusto, "Caravana de la Muerte" kasuan ikertutako 74 preso politikoen hilketagatik 1973an. Hala ere, 2002ko uztailean askatu egin behar izan zuten hainbat osasun arazoak zirela medio.

2004ko abuztuan, berriz ere "Operación Condor" kasuan opositore argentinar, boliviar, brasildar, paraguaydar eta uruguaydar batzuk jarraitu eta hiltzeagatik epaitu zuten. 2005eko irailean, ordea, kalean zegone berriro. Prats generalaren kasuan ere, epaitegiak aske utzi zuen Pinochet, oraingoan ere, osasun arazoak zirela eta.

2005eko ekainean, Augusto Pinocheti ukiezintasunaren legea guztiz kendu zioten lau deliturengatik: fiskoari iruzur egiteagatik, pasaporte faltsuak erabiltzeagatik, zin egindako ondasunen deklarazioa faltsua izateagatik eta kautelazko neurriak ezartzegatik bere ongien gainean. Urte bereko irailaren 19an, Gorte Nagusiak diru kantitate handiak gordetzearen kasuko lege-haustea berretsi zuen. Azaroaren 16an, berriro ere gordetako diru kantitate erraldoiei zehar galdetua izan zen eta 23an, korrupzio eta fraude tributarioari buruz. Gainera, hainbat militar garrantzitsuen desagerpenaz salatua izan zela eta, epaileak atxilotzeko agindu zuen berriz. Abenduaren 28an "Operación Colombo" kasuan parte zuela onartu zuen eta kartzela-zigorra 46.000 dolar ordainduta sahiestu zuen.

Beste hainbat kasurengatik kartzelatua egon zen denbora epe laburrean, baina 2006eko urtarrilean behin-behineko askatasuna fiantza-pean lortu zuen 19.000 dolarren truke. Urte bereko azaroaren 25an, bere 91 urtebetetzean, Pinochetek eskutitz publiko batean zera adierazi zuen: politika arloan egindako ekintza guztiak bere aberria maite zuelako egin zuela.

Pinocheten heriotza

2006ko abenduaren 3an, ospitalera eraman beharra izan zuten Augusto Pinochet, bihotzeko batek eman eta birika edema batek eraso ondoren. Angioplastia bat egin behar izan zioten eta bere egoera zertxobait hobetzea lortu zuen.

Astebete geroago, alta medikoa jaso behar zuen egun berean, berriro ere bere osasunak behera egin zuen, bihotzeko arazo larri bat agertuz. Medikuek ezin izan zuten ezer egin eta 14:15 zirenean hil zen. Kritika asko egon ziren bere heriotza eta gero, izan ere, bere osasuna nahiko ona zela zioten medikuak eta jendeak Justiziatik ihes egiteko hil zela leporatu zioten diktadoreari.

Bere familiaren ondoan hil zen ospitalean zegoela Augusto Pinochet, kasualki, Giza Eskubideen egun berberan, 91 urte zituela. Bere azken hitzak bere emazte zen Lucia Hiriartentzat izan ziren.

Hona hemen, TVN-k Augusto Pinocheti hil ondoren egindako erreportai interesgarri baten bideoa, bertan bere bizitza, arazoak, gertaerak eta abar azaltzen zaizkigu: