Sholem Aleijem

Sholem Aleijem (1859ko martxoaren 2a- 1916ko maiatzaren 13a) umorista ospetsu eta Yiddish hizkuntzan idazle judutar errusiarra izan zen. Bere literatura lanen artean nobela, ipuin eta antzerkiak daude. Lehena izan zen haur

istorioak yiddish hizkuntzan idazten eta beste idazle batzuk hizkuntza onetan idaztea eragin zuen.

Bere lanak hainbat hizkuntzetara itzuliak izan diren. "Fiddler on the Roof" (1964) izan zen idazlearen lehen antzerki ospetsua. Istorioa Sholem Aleijemen bizitzan oinarritzen zen, Eur

opa ekialdeko judutar baten bizitzaz.

Bizitza eta karrera

Jaiotzean Sholem Yakov Rabinovitsh edo Rabinowitz (errusieraz: Рабино́вич) izena jarri zioten. Familia txiro batean jaio zen Pereiaslav herri judutarrean, Ukranian. eta 13 urte zituela ama hil zitzaion. Bere lehen idatzia bere amaordeak erabilitako epiteto alfabetoa izan zen. Ondoren, 15 urte zituela, Robinson Crusoe nobelan oinarrituta, bere bertsio judutarra idatzi zuen eta idazlanetan jardutea erabaki zuen. Sholem Aleijem izengoitia jarri zioten, honen jatorria "bakea zuekin" esan nahi duen agur bat da.

Nota bikainekin 1876. urtean eskola bukatu ondoren, bere etxea utzi eta lan bila hasi zen. Hiru urteetan merkatari aberats baten alabari irakatsi zion, Olga Loev-i, zein idazlearen emazte bihurtu zen 1883ko maiatzaren 12an. 6 seme-alaba izan zituzten (horien artean Norman Raeben margolaria eta Lylya (Lili) Kaufman yiddish idazlea). Lylyaren alaba, Bel Kaufman, idazle estatubatuarra da, bere lanen artean Up the Down Staircase.

Hasieran Sholem Aleijemek errusieraz eta hebrearrez idatzi zuen, baina 1883. urtetik aurrera yiddish hizkuntzan idatzi zuen eta hizkuntza horren literaturaren idazle nagusia bihurtu zen 1890ean. Idazle errusiar gehiengoek hebrearrez idazte zuten, judu eskolatuen hizkuntz esklusiboa.

Bere yiddish literatura zoragarriaz gain, bere ondasun pertsonalak erabili zituen hizkuntza honetako idazleei laguntzeko. 1888 eta 1889 urteen artean almanaka baten bi edizio argitaratu zituen: "Die Yiddishe Folksbibliotek", yiddish idazle gazte asko idaztera bultzatu zuena. 1890an, Aleijeim-ek bere diru guztia galdu zuen balore-burtsaren espekulazio baten ondorioz; beraz, ezin izan zuen almanakaren hirugarren edizioa argitaratu nahiz eta editatuta egon. Hurrengo urteetan, yiddishean idazten jarraitzen zuen bitartean, errusieraz idatzi zuen Odesa eta Vosjodeko egunkarietan eta hebrearrez Y.H. Racinitzkiren bitartez editatutako antologia batean. Garai hartan idazleak lehen aldiz tuberkulosia izan zuen.

1891 ondore Sholem Aleijem Odesa eta Kieven bizi izan zen. 1905, aldiz, bere familiarekin Errusia hegoaldera migratu zuen. Ondoren, Alejeim New Yorkera bizitzera joan zen, gainerako familiako kideak, ordea, Genevan (Suitzan) gelditu ziren. Baina bere soldata mugatuarekin ezin zituenez bi etxebizitza mantendu, Genevara itzuli zen. Alejeimek izugarrizko ospea izan arren, ez zuen diru asko irabazten eta, beraz, bidai sakon bat egitea erabaki zuen bere familia mantendu ahal izateko nahikoa diru lortzeko. 1908ko uztailean, Errusia zehar bidaiatzen zegoela, idazlea zihoan trena kolapsatu egin zen. Berriro ere tuberkulosia hemorragikoa diagnostikatu zioten eta bi hilabete pasa zituen eriondo Errusiako hiri bateko ospitalean. Istripu hori izan zen bere Funm Yarid autobiografiaren oinarria. Bere sendatzean zegoenez, ezin izan zuen Txernivtsi hirian leku hartu zuen yiddish hizkuntzaren lehen konferentzian parte hartu. Bere lagun eta yiddish aktibista Nathan Birnbaum joan zen bere ordez batzarrera. Aleijemek urrengo 4 urteak larri pasa zituen, batzuetan soilik hobetzen zen idazle errutinara itzultzeko moduan. Denboraldi honetan familia, lagunen eta Alejeimen miresleen diru-laguntzei esker biziraun zuten.

1914an Aleijemen familiako kide gehienak Estatu Batuetara migratu zuten, New Yorkera. Aleijemen semea, Misha, lege estatubatuarrak estatura sarbidea debekatu ziotenean tuberkulosia diagnostikatu zioten. Misha Suitzan gelditu zen bere arreba Emmarekin eta 1915an hil zen; gertaera hark idazlea lur jota utzi zuen. Shalon Aleijem urte bat geroago hil zen New York 57 urte zituela, bere azken nobela (Mottel the Cantor's son) idazten ari zen bitartean. Garai hartako New Yorkeko hileta handienetako bat izan zen Aleijemena; izan ere 100.000 bat pertsona joan ziren. Hurrengo egunean bere testamentua New York Times egunkarian argitaratua eta Estatu Batuetako kongresuan irakurria izan zen. Testamentuan familia eta lagunentzako argibide zehatzak zeuden adierazita; biei berehala hobiratua izatea eskatzen zien eta idazlearen urteroko yahrezeitean oroitzapena egitea nahi zuen. Hauxe esan zien bere familia eta lagunei: nire testamentua irakurri eta nire ipuinetatik honena aukeratu eta zuentzat ulergarria den edozein hizkuntzetan errezitatu; nire izena irribarre batekin apatua izaten utzi.

1997an Sholem Aleijemi dedikatutako monumentu bat eraki zen Kieven, eta 2001ean Moskun.

Sinesmen eta aktibismoa

Sholem Aleijemek yiddisha hizkuntza nazionala izan beharko zela defendatzen zuen eta juduentzat gainontzeko hizkuntza europar modernoen estatus bera izan beharko zuela. Etengabe yiddishnismoa defendatzen zuen eta sionismo mugimendura batu zen, bere idazlan askotan agertu zena. 1888an Hovevei Sioneko kide egin zen. 1907an Zortzigarren Kongresu Sionistaren estatubatuar ordezkari modura lan egin zuen, Hagan leku hartu zuena.

Legatua

Sholem Aleijem arrunki "Mark Twain judua" bezala ezagutua beraien izenak asmatzeko estiloa berdintsua dela eta. Biek haur eta helduentzat idatzi zuten eta klaseak eman zituzten Europa eta Estatu Batuetan zehar. Bi familiak elkartu zirenean, Twainek "Sholem Aleijem estatubatuarra" kontsideratzen zela aitortu zuen.

Aipuak

Batxiler bat goizero helbide ezberdin batetik lanera datorren gizon bat da. Tximak telefonoaren izaera dira. Bizia amets bat da jakitunarentzat, jolas bat tentelarentzat, komedia bat aberatsarentzat, zorigaitza txiroarentzat. Ez du garrantzirik gauzak gaizki joatea, bizitzen jarraitu behar duzu, hiltzen bazaitu ere. Aberatsa harrotasunez puzten da, txiroa gosez.