Peter Minuit
Biografia
Peter Minuit (Wesel n jaio zen 1580 urtean, Erreforma katolikoaren osterantzean, protestantismo eta katolizismoaren arteko gatazkak zirela medio. Gatazka horrek Hogeita Hamar Urteko Gerra burutu zuen. Minuit familia valoniarra, jatorriz Tournaitarra zen, Habsburgotarren Herbeherea katolikoetatik ihes egin zutenetakoa zen, Wesel hirian errefuxiatuz.
1625eko abenduan, Mendebaldeko Indietako Konpainia holandarrak, Herbeherea Berrietako hirugarren Zuzendari Nagusia ofizialdu zuten Minuit, honek 45 urte zituela. Ipar Amerikarantz nabigatu zuen, 1626ko maiatzaren 4an koloniara iritsi zelarik.
Tradizionalki, esan ohi da, 1626ko maiatzaren 24an Minuitek Manhattango irla erosi ziela bertako aborigenei 60 guldenen truke. Transakzio hau, normalean, aldebakarrekotzat ikusia dago, holandarraren aprobetxamendurako, eta are gehiago, Manhattango istorio popular baten aburuz, Minuitek okerreko tribuari (Carnesiei, Long Islanden bizi zirenak) erosiko zion irla.
1631. urtean, Mendebaldeko Indietako Konpainia holandarrak kargutik kendu zuen Minuit, eta honek Europara itzuli beharrean ikusiko zen. Bere lagun, Willem Usselincx, Konpainiatatik ere bota zutena, Minuiten atentzioa erakarriko zuen Suediaren ahaleginak ikusita, kolonia berri bat fundatzeko Delaware ibaian, Herbeherea Berriaetako hegoaldean. 1636 edo 1637. urtean, Samuel Blommaert eta Suediako gobernuarekin negoziatu zuen Suediaren lehen kolonia sortzea Mundu Berrian. Delaware ibaiaren ibilbidean kokatuta, holandarrek antzinatik erreklamatzen zuten lurraldearen barnean, Suezia Berria izenpetua izan zen. Minuit eta bere kideak suediarrek "Landing" izenaz ezagutzen zuten parajera (gaur egun Wilmington) iritsi ziren, 1638ko udaberrian. Minuitek Fort Christina fortea eraiki zuen, eta ondoren, Stockholmera itzuli zen kolono bigarren talde baten bila. Karibetik igarotzen zen tabako-itsasontzi batean murgildu zen Europara joateko intentzioarekin. San Cristobal irletatik gertu zebiltzala, zikloi tropikal indartsu batek harrapatu zuen Minuit zihoan itsasontzia eta bere eta gainontzeko eskifaiak itsasontzirekin hondoratu eta bertan hil ziren. Minuit 1638ko abuztuaren 5an hil zen.
Erreferentziak
Bibliografia
Arand, Tobias, Peter Minuit aus Wesel - Ein rheinischer Überseekaufmann im 17. Jahrhundert; in: Schöne Neue Welt. Rheinländer erobern Amerika, hg. v. Rheinischen Freilichtmuseum und Landesmuseum für Volkskunde in Kommern, Opladen 1981, 13-42.
C. A. Weslager (1989). A Man and his Ship: Peter Minuit and the Kalmar Nyckel. Wilmington, Delaware: Kalmar Nickel Foundation. ISBN 0-9625563-1-9.
Russell Shorto (2004). The Island at the Center of the World: The Epic Story of Dutch Manhattan and the Forgotten Colony that Shaped America. Random House. ISBN 1400078679.
Jacobs, Jaap (2005), New Netherland: A Dutch Colony in Seventeenth-Century America. Leiden: Brill Academic Publishers, ISBN 90-04-12906-5.
Mickley, Joseph J. Some account of Willem Usselinx and Peter Minuit: Two individuals who were instrumental in establishing the first permanent colony in Delaware, The Historical Society of Delaware, 1881.
Kanpoko loturak
Gutenberg proiektua: Narrative New Netherland, J. Franklin Jamesonek argitaratuta.
"The Canarsees", Angelfire.
Edwin G. Burrows and Mike Wallace: Gotham, 1999.
Kenneth T. Jackson, ed.: Encyclopedia of New York City (1995).
Peter Schaghen, "Letter on the purchase of Manhattan Island".
"Exhibit of 'Novum Belgium' share certificates", in honour of Peter Minuit, CollectValue.
Peter Minuit, Pierre Minuit edo Peter Minnewit (Wesel, 1580 - San Cristobal y Nieves, 1638ko abuztuaren 5a) Herbeherea Berriak kolonia nederlandarren zuzendari nagusia izan zen 1626 eta 1633 urte bitartean, Suezia Berria kolonia suediarren sortzailea ere izan zen 1638 urtean. Tradizioaren arabera, Minuitek Manhattango uhartea 60 guldenen truke (egungo 24 Estatubatuar dolar) erosi zien bertako aborigenei 1626ko maiatzaren 24an.
Peter Minuit