FAGOR

Produktu eta berrikuntzak

Fagor beti egon da teknikaren abangoardian: 1978an botoi batekin programatzeko Touchmatic sistemako lehen labea atera zuen eta 1978an To-Do magnetron bat txertatuta duen lehen labea atera zuen, labe eta mikrouhin moduan funtzionatzen zuena. Fagorrek Driron atera du, era guztietako arropak lisatu eta lehortzen dituen lehen robot erako etxetresna elektrikoa. Fagorrek Biomasako galdara gama bat atera du, erregaia aurreztu nahi dutenentzat ezin hobea.

Fagor Zerbitzu Teknikoa

Fagor Zerbitzu Teknikoak, hobe esanda, Fagor markako Asistentzia Teknikoko Zerbitzuak (SAT), Fagor etxetresna elektrikoak instalatu, mantendu eta konpontzen dituen zentro ofizialen sareari egiten dio erreferentzia.

Fagor Zerbitzu Teknikoak 108 zentro ofizial ditu langile trebatuekin. Guztira 650 teknikari daude Espainia guztiko erkidegoetako 900.000 erabiltzaileri zerbitzua emateko.

Fagorreko Zerbitzu Teknikoko zentro guztiek ISO 9001 ziurtagiria dute, zeinak Kalitateko gestio Sistema ziurtatzen duen .

Trebakuntza

Fagor zerbitzu sareak 4 kategoria desberdinetako profesionalak ditu:

    1. Iniziazio maila: sektorean sartu berri diren pertsonei zuzendua, prestakuntza handiagoko batek gainbegiratzen du eta ezagutzak eta esperientzia lortzen joaten da autonomoki lan egin ahal izateko. Sarera batzen diren teknikari guztiek pasatu beharreko trantsizioko fase bat da.

    2. Teknikari orokorra: Teknikari Orokorraren azterketa gainditu beharra suposatzen du, edo sektorean hiru urteko esperientzia izatea gutxienez. Kalifikazio hau lortzeko erdi-mailako zailtasuneko egoeren aurrean modu autonomoan egindako lanetan kaudimena lortu behar da, eta hautagaiak aurkeztutako kasuen %90ari irtenbidea aurkitu behar die.

    3. Produktuan espezializatutako teknikaria: teknikari hau bere lana modu autonomoan egiteko gai izango da; baita bera espezialista den produktuaren inguruan aurkeztuko zaizkion kasuen irtenbidea lehenengoan aurkitzeko ere.

    4. Produktuaren maisua: teknikaria bere lan alorrean aditua izango da, iniziatiba eta arrazoimen handia edukiko ditu eta produktuarekin zerikusia duten kasuen %100 ebazteko gai izango da.

Azpiegitura

Fagor Zerbitzu Teknikoak jatorrizko piezak dituen biltegi zentral bat du, 50.000 erreferentzi pieza baino gehiagorekin. Biltegi honek ISO 9001 eta ISO 14000 ziurtagiria ditu.

Espainiatik kanpo, Fagor Zerbitzu Teknikoak Europako ia herrialde guztietan ditu ordezko piezen biltegiak.

Fagor Zerbitzu Teknikoen biltegietako ordezko piezen zenbakia, 5 milioi unitate urtekotik gorakoa da. Kopuru honen %33, nazioarteko merkatuetan entregatzen da.

Kanpo loturak

Fagor

Servicios técnicos oficiales Fagor

Edesa

Servicios técnicos oficiales Edesa

Fagor Confort

De-Dietrich

Aspes

Fagor Etxetresna Elektrikoak, S.Coop. Arrasaten (Gipuzkoa, Euskal Herria, Espainia) kokatutako enpresa euskalduna da.

Historia

Fagor Etxetresna Elektrikoak Mondragon Korporazioko enpresarik apartekoena da; izan ere, Korporazioko enpresa aitzindaria izan zen eta gaur egun ere garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du. 1956ko urrian sortu zen, Mondragon eskola profesionaleko bost ikasle ohiek (Luis Usatorre, Jesús Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaetxea eta Javier Ortubay) Gasteizen kokatutako Otalora tailerra, etxeko gailuak egiteko lizentzia zuena, erosi zutenean. Enpresari Talleres Ulgor deitu zioten, abizenen inizialekin eratutako izena.

1959an, Jose María Arizmendiarrietaren, eskola profesionalaren sortzailearen, ideiek bultzatuta, enpresa kooperatiba bihurtu zuten. Gasteizko tailerra Arrasatera lekualdatu zen eta 1959an Fagor izena jarri zioten, Tagor izena jartzea ezinezkoa izan baitzen. Ordutik aurrera, enpresa Fagor izenez ezagutua izan zen, nahiz eta ofizialki Ulgor izaten jarraitu zuen 1990 urtera arte.

Fagor garai hartan Arrasaten sortutako kooperatibarik dinamikoena izango zen, laguntza erabakigarria eman zuen beste kooperatiba batzuen eraketan: 1959an Euskadiko Kutxa eratu zen, 1964an Eskola Politeknikoa eta MCCko ernamuina.

Markak

Fagor Etxetresna Elektrikoak marka ugariren jabe da. Nazioartean bi dira bere marka nagusi eta ezagunenak, Fagor eta Brandt, lehena gainera lehen mailako marka da Espainian eta bigarrena Frantzian. De Dietrich da merkatu-nitxo altuago bat hartzera datorren beste marka internazional bat.

Espainian beste bi marka ditu finkatuta: Aspes eta Edesa. Edesa Fagorren bigarren marka da, hau 2006tik bezero gazteei bideratua dago. Aspes merkatuko segmentu erdi-baxuko marka da.

Frantzian beste bi marka ezagun ditu: Sauter, sukaldeko tresnen marka bat, eta Vedette, garbigailuen marka.

Italian honako marka hauek ditu: Ocean, gazteei zuzendua eta SanGiorgio, garbigailuen marka.

Azkenik, Polonia eta ekialdeko merkatuentzat Mastercook marka du.

Konpainia filialak