Carl Perkins

Carl Lee Perkins ( Ridgely , Tennessee, 1932ko Apirilaren 9a - Jackson, Tennessee, 1998ko Urtarrilaren 19an) musikalari estatubatuarra zen, rhythm and blues eta country musiken nahasketa. Bere karrera 50. hamarkadan hasi zuen Sun Recordsen, Memphisen.

Biografia

Gizon apala, bere aita baserritar errentaria, Perkins gospel musikaz inguratuta hazi zen. Kotoia lantzen zen belardietan abesten ibiltzen, zen afroamerikanoekin. Zazpi urte zituela, jada bere aitak zigarro kaxa eta alanbre batzuekin egindako gitarra batekin jolasten zen.Hamahiru urte zituela, talentu lehiaketa bat irabazi zuen berak idatzi zuen abesti batekin: " Movie Magg". Hamar urte geroago, abeti hau, Sam Phillips izenera aldatuz, Sun Recordsera eraman zuen.

Hasiera

Hasieran, bere herriko country dantza aretoetan lan egiten hasi zen, bere anaia eta Claytonekin, bere anaiak gitarra erritmikoa jotzen zuen eta Claytonek, berriz, baxua. Modu honetara bukatuko du bere ibilaldia.

"Blue Suede Shoes"

1956an, "Blue Suede Shoes" ( Antezko zapata urdina ) idatzi zuen patata zaku bati buruz. San Phillips produktore bezala, diskoak arrakasta handia izan zuen.Estatu Batuetan, Billboard magazinean, country musikako atalean, lehenengo postua lortu zuen, Pop atalean laugarrena eta rhythm and blues atalean hirugarren postua. Ingalaterran, Top Ten zerrendan egon zen denbora luzez.

Sunque etxeko lehen diskoa izan zen milioi bat kopia lortu zituena, abesti hau beranduago Elvis Presleyek interpretatu zuen country estiloa gehiago markatuz, berriro ere arrakastara eramanez.

Istripua

Perkins eta Blue Suece Shoes arrakasta gehien edukitzen ari ziren momentuan, auto istripu larri bat izan zuen Carlek. 1956ko martxoaren 21ean izan zen, bere taldearekin bidaia bat egiten ari zela telebista saio batean parte hartzeko asmotan. Istripuan, Wilmingtonen jazo zela, bere anaia Jay eta bere managerra hil ziren. Perkinsek garezurrean haustura bat izan zuen eta musika mundutik kanpo egon zen urtebetez. Urte honetan bertan, Elvis Presleyek Carlen abestia abestuz izugarrizko arrakasta lortu zuen.

Bertsioa

Apropos edo ez, Elvisen bertsioak arrakasta osoa kendu zion Perkinsi, eta berak ez zuen beste arrakastarik lortu, ezta ere Columbia Recordsetik, 1958an, alde egin zuenean.

Eddie Cochranen antzera, Blue Suede Shoesen bere bertsio propioa grabatu zuen, country estilora eramanez, baina estiloa Cochran soinu bidez ezagutzen da.

Bere abestiak

Hala ere, bere abestiak jende askok entzun zituen, beste hainbat taldek abestu zituztelako, adibidez, The Beatles talde ingelesa Matchbox, Honey Don`t eta Everybody´s Trying To Be My Baby abestiak abestuz.1968an, Johnny Cashek musika countryko atalean lehen postua lortu zuen Perkinsen "Daddy San Bass" abestiarekin. Horregatik, Cash eta bere taldearekin igaroko zuen hamarkada bat. Horretaz gain ere, bere seme Stan eta Gregekin ere hainbat bidaia egin zituen.

1982an, Paul McCartneyen albumean parte hartu zuen ( Tug Of War ), Beatle taldeko abeslari ohi batekin duo bat eginez "Get It" abestian.

Berragerpena

80. hamarkadan, rockabilly estiloa zela medio Perkins berriro nabarmendu zen. 1985en, "Blues Suede Shoes" abestia berriro grabatu zuen, Stray Cats taldeko hainbat jendek lagunduta.

Urtebete beranduago, George Harrison, Eric Clapton eta Ringo Starr berarekin atera ziren telebista programa berezi batean, Carls Perkins eta Friends: A Rockabilly Session (Carl Perkins eta lagunak: Rockabilly emanaldi bat) izenpean.

Itzulera

1986an ere, Sun en Memphisesko estudiora itzuli zen, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Roy Orbisonekin Class of `55 izeneko albunean.

Diska diskografikako eta ,gehienbat, Million Dollar Quartet-ren ordainetan egin zuen. Million Dollar Quartet taldea Perkins, Jerry Lee Lewis, Presley eta Johnny Cashek osatua izan zen, hainbat saio inprobisatu egin zituzten, gaur egun dagoeneko klasikoak direnak, 1956ko abenduaren 4an grabatu zuten.

Bere onarpenak

1985an "Nashville Sonqwriters Hall of Fame" taldearen barruan sartu zuten eta 1987an, bere ezagutzea Rock and Roll Hall of Fame taldean sartu zenean izan zen, rock and rolleko eragin handiena izan duten artisten museoa.

"Blue Suede Shoes" bere abesti bat, 500 abesti ezagunenen artean aukeratua izan zen eta horregatik, Grammy espezial bat eman zitzaion.

Azkeneko albuma

Bere azken diska, Go Cat Go!, 1996an atera zuen bertan hainbat artistek hartu zuten parte aurrez aipatutakoaz eta horiez gain Paul Simon, John Fogerty, Tom Petty eta Bono.

Heriotza

Carl Perkins 65 urte zituela hil zen eztarriko minbizia zela medio, hainbat eraso jasan ondore. Ridgecresteko hilerrian lurperatua izan zen Jacksonen.