Pierre Auriol

Pierre Auriol (c. 1280 - 1322ko urtarrilaren 10a), latinez Petrus Aureolus eta ezizenez Doctor Facundus, filosofo eskolastiko eta teologoa izan zen, frantziskotarren ordenakoa. Tomas Akinokoaren eta Duns Eskotoren sistemak kritikatu zituen.

Biografia

Akitania eskualdean jaio zen 1280 inguruan. 1304. urte aldera Parisen ikasi zuen, non seguru aski Duns Scotoren ikasle izan zen; hala ere, Sutil Doktorea-rekin izan zuen harremana ezagutzen ez den arren, tesi batzuetan kontrajarri egiten zaiola ikus daiteke. Boloniako unibertsitatean (1312) eta Tolosan (1314) irakurle lana irakatsi zuen. 1316an Parisera itzuli zenean, batxilergoko ikasketak eta teologiako doktoradua egin zituen eta " Centro de la Orden" en irakatsi zuen (1318-1319). Hurrengo urtean, Akitaniako egin eta 1321an Aix-en-Provencekoartzapezpiku izendatu zuten. Hurrengo urteko urtarrilean hil zen Avignonen.

Obrak

Pierre Auriolok zenbait obra idatzi zituen, aipagarrienak: batetik, Tractatus de principiis naturae, Pedro Lombardoren sententziei egindako iruzkina, bi ediziotan argitaratua eta bere maisu lana dena; eta bestik, Tractatus de conceptione B. Mariae Virginis non Inmaculada Concepción-en babesle gisara azaltzen den.

Pentsamendua

Nortasun handiko eta espiritu independenteko autorea da, bere garaiko ia autore guztiak kritikatzen dituena, Tomas Akinokoa eta Scoto bera barne. Bere irakasle gustukoenak Agustin Hiponakoa eta Aristoteles dira, nahiz eta hauek ere kritikatzen dituen; baita Averroes ere, une berean goresten eta gaitzesten du. Bere pentsamendua ezin da eskola konkretu bateko bezala sailkatu. Zenbait tesitan Gilen Ockhamgoari aurrea hartzen dio.

Auriolok dioenez, esistitzen den izaki oro da beti gizabanako eta ez da existitzen gogamenetik kanpo dagoen unibertsalik; hala ere, honek ez du esan nahi Jainkoak espezie berekoak diren gizabanoak sortu ezin ditzakeenik. Kontzeptua puruki mentala den errealitate bat da, ezagun denaren ordezkari mentala. Arazo unibertsalen esparruan, auriolo kontzeptualista bezala definitzen da eta ez nominalista bezala. Tomisten errealismo moderatuaren aurka doan bezainbeste doa eskotisten zintzotasunaren aurka.

Frantziskotar honentzat, gizakiak autodeterminazio eskubideaz gozatzeko aukera du. Gizakia librea da eta ezin zaio askatasuna baldintzatu edo eragotzi ez eragile materialengatik ezta gorputz zerutiarrengatik ere. Jainkoak etorkizuneko ekintza eta gertaera guztien berri du, baina ez oraingo bezala bazik eta iragan, orainaldi eta etorkizuneko denborak alde batera utzita. Boterea eta askatasuna absolutuak dira eta ez daude inongo legeen eraginpean.