Denbora aurrera zihoala, lokal hura ez zegoen bere onenean, eta 2002ko neguan neo-Dadaista izan zen artista talde batek, Mark Divok antolatua, Cabaret Voltaire okupatu zuen. Erreklamatu zuten toki hori generazio berrien artista taldeen ikur bat zela, eta hauek Dadaismoa berpizteko korrontearen barruan zeuden. Hiru hilabeteren buruan, jaialdi, antzezpen, arratsalde poetikoak eta zinemaldiak egiten ziren. Parte hartu zuten artistak honako hauek izan ziren: Ingo Giezendammer, Mikry Drei, Lennie Lee, Leumund Cult, Aiana Calugar eta Dan Jones. Bizilekua bai barrutik eta bai kanpotik apaindua izan zen. Zuricheko hiritarrek ere saioan esku hartu zuten. 2002ko martxoaren 2an poliziak "okupak" bota zituzten,eta ordundik, eraikuntza Dada mugimenduaren museo da.
Cabaret Voltaire 1916ko otsailaren 5ean sortu zuen Hugo Ballek Zurich hirian. Cabareten interpretatzen ziren obrez burla egiten zieten teatro bateko pisu gorenean aurkitzen zen. Bertan, joera artistiko berriak probatzen ziren. Batzuek pentsatzen dute Dadaismoa sortu zela toki hartan. Hori gutxi balitz, surrealistek, dadaismoaren ondorengoek, topaketa gune bezala erabili ohi zuten.