Auguste Piccard
Auguste Piccard (1927).
Auguste Piccard (1932).
Auguste Antoine Piccard (1884ko urtarilaren 28a-1962ko martxoaren 24a) asmatzaile eta esploratzaile suitzarra. Fisikako irakasle Zürich eta Bruselako unibertsitateetan
Ikasketak
Basileako unibertsitatean ikasi zuen Filosofiako II. fakultatean. 1904ean bere lehen lana aurkeztu zuen : Nouveaux essais sur la sensibilité géotropique des extrémités des racines (Nuevos ensayos sobre la sensibilidad geotrópica de las extremidades de las raíces). 1910ean doktoregoa lortu zuen. 1922an Bruselako Unibertsitate Askean fisikako irakasle izendatu zuten. Bertan, bere lehen hegaldiak egin zituen estratosferan.
Estratosfera
Ospetsua egin zen bere emaztearekin estratosferara joan zelako kapsula batean. Augsburgtik hasita 15.971 metrotara iritsi zen 1931ko maiatzaren 27an Paul Kipfer laguntzailearekin. 1932ko abuztuaren 18an berriz ere joan zen baina, oraingoan errekorra haunditu zuen 16.200 metrotara. Oraingoan Max Cosyns eta Dübendorfen laguntzaz. Izpi kosmikoak eta atmosferako estratu ionizatuak ikertu zituen.
1937an batiskafoa sortu zuen eta 1953ko irailaren 30ean 3.150 metroko sakonerara iritsi zen Cabo Verde artxipielagoan.Bere semeak Jacques Piccardek sakonera hori gainditu zuen.