Henri Desiré Landru
Gerra Handiak, bere estrategia aurrera eramateko aukera eman zion. Izan ere, soldadu asko hiltzen ziren borrokan eta, beraz, alargun kopurua gero eta handiagoa zen. Emakume askok bilatzen zuen berarekin ezkontzeko gizona. Landruk pentsatu zuen oraindik gaztea eta erakargarria zela eta, ondorioz, aukera handiak izango zituela emakume haiekin ezkontzeko.
Henrik, egunkarietan bere iragarkiak jartzeari ekin zion. Entzute handienekoa "Le Journal"-eko hau izan zen: alarguna, bi seme, berrogeita hiru urte, maitasunezkoa, kaudimendua, serioa, klase sozialez igotzeko nahia duen eta ezkontzeko emakume bila dabien gizona. Berehala, ehundaka emakumek erantzun zioten. Landruk, ondare handirik ez zeukaten horiek baztertu zituen eta aukeratutakoei erantzun bat bidaltzen zien, informazio gehiago jasotzeko eta ezkontzearekin lortuko zuen aberastasunaz ziur egoteko.
Lehenengo aukeratua, Jeanne Cuchet izan zen, 39 urteko emakume liraina eta 17 urteko seme bat zuena. Emakume horrek, 5.000 franko inguru aurreztuta zituen. Landruk, Vernouillet izeneko udalerrian pisu bat alkilatu zuen eta Raymond Diard izena jarri zuen, Correoseko inspektorea zela esanez eta Lille-koa zela esan zuen, alemaniarren okupazioa zela eta. Barba Azul, mutil-langun bikaina eta edukazio onekoa izan zen eta madame Cucheti berarekin ezkontzeko eskatu zion. Baina, 1915eko urtarrilean, emakumearen susmoak hasi zirenean, bai ama eta bai semea desagertu egin ziren betiko. Landruk, zatitu eta tximinian erre zituen.
Aurrerago, etxe bat alokatu zuen Pariseko kanpoaldean. Bertan biltzen zen beste amakume batzuekin, ezkontzeko promesa eginez. Bigarren biktima bat lortu zuen. Oraingo honetan, madame Laborde-Line izan zen eta aurrekoak baino ondasun handiagoak zeuzkan. Madame Cuchetekin erabilitako teknika berbera erabili zuen honekin ere. Dupont izenez eta izkutuko zerbitzuko agente bezala agertu zen. Denbora batera, emakumeari Parisetik kanpora bizitzera joatea proposatu zion, horrela, bere diru guztiarekin geratzeko asmoz. Handik piska batera, madame Laborde-Line hilik eta errausturik agertu zen bere etxeko egongelan.
Gambais-era aldaketa
Landru oso pozik bizi zen zeuzkan ondasun ugariekin, horrez gainera, ez zegoen berak egindako hilketei buruzko ia susmorik. Baina, etengabe etxez aldatzen zenez, azalpen asko eman behar zizkien bai bizilagunei eta baita etxezainari eta bere emazteari. Hori ekiditeko, etxe bat alokatu zuen Gambais herrian eta honi "Ermitage" izena eman zion.
1914-1918 bitartean, bere gaiztakeriekin jarraitu zuen. Ordura arteko taktika berak erabili zituen. Emakume alargunak bereganatuta zituenean eta bere dirua ziurtatuta, hil eta etxeko labean erretzen zituen.
Hori guztia gertatzen zen bitartean, Landruk bizitza arrunta zeukan. Noizean behin bere semeak bisitatzen zituen eta beraiekin oso jator jarduten zuen. Bere emazteari, berriz, opari garestiak egiten zizkion.
Barba Azul agerian
Baina, gerra bukatu ahala, desagertutakoen familiak hauen bila hasi ziren. Kasu bat, madame Collomb-ena izan zen. Honen familiakoek, Gambais herriko alkateari eskutitz bat bidali zioten emakumeari buruzko edozein informazio jasotzeko asmoarekin. Andere horri buruz zekiten bakarra honako hau zen: Dupont izeneko gizon batekin ikusi zutela.
Landrurengana hurbiltzeko klabea, madame Buissonen ahizpak eman zuen, Berlin inspektorearen esku-hartzearekin. Emakume honek poliziarengana jo zuen, Landru ikusi ostean artelanak erosten, Rue Rivoliko denda batean. Poliziak dendariari galderak egin ondoren, aurkitu zuen Desirék bere txartela utzi zuela " Lucien Guillet,76,Rue Rochechouart". Hebide horretara jo zuen poliziak hiltzailea atxilotzeko asmoz, 1919ko apirilaren 11n, Henriren maitale berriarekin, Fernande Segret aktorearekin.
Agenda bati esker jakin ahal izan zuten zein zen hiltzailearen benetako nortasuna. Bertan hamaika emakumeen izenak aurkitu ziren eta horietako lauk desagertutakoekin bat egiten zuten. Horrez gain, ikusi zuten arreta berezia zeukala dirua aurreztean, Parisetik- Gambaiserako treneko prezioei zegokienez.
Apirilaren 29an, poliziarekin batera Landruk Gambaisera bidaiatu zuen. Bidaia horretan, 295 giza-hezur, kilo bat eta erdi errauts eta 47 urrezko hortz aurkitu ziren, Landruk tiradera batean gordetzen zituenak. Handik piska batera ziurtatu ahal izan zen, psikopata honek bere biktimen erropak, altzairuak eta tresnak saldu zituela.
Henriren epaiketak bi urte inguru iraun zuen eta Pariseko entzute handienetarikoa izan zuena izan zen. Nahiz eta emakumeak engainatu zituela onartu, ez zuen inoiz hilketa haien patua onartu. Azkenean, 1921eko azaroaren 30ean hamaika hilketez soilik akusatua izan zen, hala ere, poliziak 117-300 inguru kalkulatu zituen. 1922ko otsailaren 25ean Barba Azul gilotinaz hil zuten Versailleseko kartzelan.
1963an kasualitatez Landruren eskutitz bat aurkitu zen non hilketa horien errudun zela onartzen zuen. Henri Desiré Landrúren bizitza zinera iritsi zen eta "Landrú" izeneko film bat egin zuen Claude Chabrol zuzendariak. 1947an, Charles Chaplinek "Monsieur Verdoux" izeneko pelikula egin zuen, psikopataren bizitzan oinarrituz.
Henri Desiré Landru, Parisen jaio zen 1869ko apirilaren 12an eta 1922ko otsailaren 25ean hil zen Versallesen. Hiltzaile frantsesa izan zen, "Barba Azul" edo "Gambais" bezala ezagutua.Lehenengo urteak
Landru, Pariseko familia langile apal batean jaio zen. Bere aita, fededuna zen eta galdategi industrial batean egiten zuen lan sugin bezala. Henriren ama, berriz, jostuna zen. Landru, oso ikasle ona zen, baina etorkizunean luxuzko bizitza izateko gogo neurrigabeak azaltzen zituen.
1889.urtean, bere lehengusina zen Marie Reny-rekin ezkontzera behartu zuten, espero gabeko hardunaldiaren eraginez. Berarekin beste hiru seme izan zituen. Garai horretan, Landruk garajeko zaindari bezala eta administratibo moduan lan egin zuen. Baina, luxuzko bitza bat izateko gogo horiek, delinkuentziara eraman zuten. 1902 eta 1914 bitartean, delitu txiki batzuk egin zituen maulagatik. Hori dela eta, kartzelako 3 zigor ezarri zizkioten. Egoera horrek, bere aita lotsarazi zuen eta bere buruaz beste egitera iritsi zen, Bois de Boulogne-ko zuhaitz batean urkatuz.
1909.urteko arratsalde batean, Landu, emakume alargun batekin elkartu zen(Madame Izoret). Honek, egunkarian bere ondare osoa eskaintzen zuen, gizonezko baten konpainiaren truke. Henri emakumearen etxean agertu eta laguntasuna eskeini zion, bukaeran 20.000 franko eraman ahal izateko. Denbora pasa ahala, Madame Izoret susmatzen hasi eta maulegilea salatu zuen, hau atxilotua izan zen.
Kartzean zegoen bitartean, Landruk atera eta berehala aurrera eramango zituen planak prestatzen hasi zen. Pentsatu zuena honako hau izan zen: emakume alargunen aboan jarraitzea, baina dirua kendu ostean hauek erail, bera sala ez zezaten.
1914an Henrik kartzelatik ihes egiten du. Hala ere, nahiko erraz burutu zuen ihesa eta honen arrazoi nagusiak hauek izan ziren: beraren aurkako froga urriak, bere pertsonalitate ezberdinak eta Lehenengo gerrate mundialaren hasiera.