Cristobal Balentziaga

Cristobal Balentziaga Eisagirre (Getaria, Gipuzkoa, 1895eko urtarrilaren 21a - Valentzia, 1972ko martxoaren 23a) mundu zabalean ezaguna izandako jostuna eta moda diseinatzailea izan zen.

Maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailea kontsideraturik dago, ondorengo disenaitzaileengan eragin handia izango zuelarik.

Ehun astunak zituen gogoko, eskuz brodatuak, harriz edo pitxiz hornituak.

Nabarmentzen dira: soineko beltzak, leporik edo botoirik gabeko beroki koadratuak, beso japoniarrak, soineko-tunikak, eurikapusai gardenak.

Edozein ehun zen soineko bat egiteko aitzaki; berak egin zezakeen, ia moztu gabe, joskurarik apenas ez, di-da batean. Bolumen eta forma harrigarriak ematen trebezia aparta zuen. Bukaera perfektua izaten zuten bere lanek, eskultura baten pareko eta botoiak eta puntadak ez zen ia ikusten. Zorrotza erabat, gustura ez bazegoen, berehala desmontatuko zuen soineko osoa. Diseinu bakarrak sortzen zituen bere bezeroentzat, probatu beharrik gabe. Marlene Dietrichek berak esan zuen Balentziagak bere neurriak ondo baino hobeto ezagutzen zituela eta hark eginiko soinekoek ez zutela zuzendu beharrik izan.

Oso gustuko zituen Espainiako margolariak, Velazquez edo Goya.

Modan eta goi mailako gizartean, erreferentea izan zen, ez diseinuagatik bakarrik, baita bere karakter ixil eta lan metodo zorrotz eta diskretuagatik ere. Aurrez konkretatutako zitaz hartzen zituen bezeroak eta desfile pribatuak antolatu ohi zituen. Ez zitzaion jendetza gustatzen eta bere bizitza pribatua ondo gorde zuen. Azkeneko agerraldia Coco Chanelen lurperaketan egin zuen, 1971n.

1968an, 50 urtez lan egin eta gero, erretiroa hartu zuen.

1972ko martxoaren 24an, Carmen Martínez Bordiúren eta Cadizeko dukearen ezkontzarako soinekoa egin ondoren, hil zen Valentzian. Balenciaga firmak aurrera jarraitu zuen, perfumerian eta osagaietan bereziki. Kolaboratzaileen artean, gero bere firma propioak izango zituzten André Courréges, Emmanuel Ungaro edo Hubert Givenchy konta ditzakegu. Azken honek horrela esan zuen:

    • Balentziaga goi-joskintzaren sortzailea izan zen. Elegantea bere bizitzan eta lanean; bere bizitzarekiko sentitzen zuen pasioa arte bilakatzea ekarri zuen. Bere obra orok eskultura, musika edo pintura puntu bat izan zuten, harmonia handiko janzkietan irudikatu zituelarik.

Gaur egun, Balentziaga museoaren proiektua eraikitzekotan dabiltza Getarian, baina ustelkeria susmoak eta mantenuan parte hartuko zuten instituzio publikoekin izandako liskarrek geratuta dute proiektua.

BIBLIOGRAFIA

13 urte besterik ez zituenean, Getarian udak pasatzen zituen Casa Torreseko markesaren -Fabiola, Belgikako erregina, izango zenaren ama- janzki dotoreak begiratzen omen zituen liluraturik. Markesa unkituta geratu zen gaztetxoak moda ikasteko zuen grinaz eta erronka berezia aurkeztea erabaki zuen. Bere soineko esklusiboetako baten oihala eman zion eta kopiatu eta bere trebezia erakus zezan eskatu zion. Emaitzak erabat liluratu zuen markesa eta, ordutik aurrera, bere mezenas izan zen.

Markesaren finantziazioak lagunduta, nolabaiteko arrakasta lortzen joan zen lehenengo urteetan eta, 1914an denda ireki zuen Donostian, Eisa, gero Madril eta Bartzelonara zabalduko zuena.

Espainiako Errege Familiak eta aristokraziak oso gogoko zituen bere diseinuak, baina Gerra Zibila hasi zenean, bere dendak itxi beharrean izan zen eta Parisera joan zen bizitzera. 1937ko abuztuan, tailerra ireki zuen George V.a etorbidean.

2 urte beranduago, sorbalda erorien lerro berritzailea aurkeztu zuen, gerri pintzaduna eta aldaka borobilak erakusten zituena. 50. hamarkadan lortuko zuen arrakasta gehiena eta bere kreatibitateak ospe handia lortuko du. Diorrek 1947an aurkeztuko duen “look”-a aurreikusiz, urte batzuk beranduago, emakumearen silueta berria sortuko du, zaku soineko abangoardista oso, hiru laurdeneko mahuka, baloi gonak, gerri altuak, eta hain famatuak bilakatuko euritako gardenak sortuz, Hauek denak, botoi handiekin apaindurik.

Diseinatzaile gehienek bozetoak egiten zituzten, baina ez zituzten beraiek josten. Cristobalen kasuan, jostun aparta zen eta ehunak maneiatzen artista. Coco Chanelen hitzetan:

    • Bera da gure artean dagoen couturier (jostun) bakarra.

Txikitatik jostun ogibidean aritzea izan zen bere ametsa, eta orduak igarotzen zituen zirriborroak marraztuz eta, jostorratza eskuan, garaiko diseinuak imitatzen (hasieran bere amaren laguntzaz).

Biografia

Getarian jaio zen, familia umil eta katoliko batean. Aita arrantzalea zen eta ama, berriz, jostuna.