Robert Mitchum

Robert Mitchum

Biografia

Robert Charles Durman Mitchum (Bridgeport, 1917ko abuztuaren 6a - Santa Barbara, 1997ko uztailaren 1a) zineko aktore emakor eta abeslari estatubatuarra izan zan, Oscar Sarietara izendatua. Mitchum batez ere, zinema beltzeko hainbat papeletan protagonista izanagatik da ezaguna eta 1950 eta 1960ko zinemaren aitzindaria kontsideratzen da.

Robert Mithum

Robert Mitchum

Bizitza eta karrera

Mitchum Bridgeporten jaio zen. Bere ama, Ann, norvegiarren ondorengoa, eta aita, James Thomas Mitchum, ontziola eta burdinbideetan lanean aritu zen. 1913an bere arreba Annette jaio zen (Julie Mitchum bezala ezagutua). James Mitchum burdinbideko istripu batean hil zen Charlestonen, 1919ko otsailean. Robertek orduan 2 urte soilik zituen. Bere aitaren heriotzaren ondoren, gobernuak pentsio bat eman zion Ann Mitchumi eta haurdun zegoela ohartu zen handik gutxira. Bere familiarengana itzuli zen Connecticutera eta armada britaniarreko nagusi orde batekin ezkondu zen, honek haurrak zaintzen lagundu zion. 1919ko irailean bere seme John jaio zen. Bere seme-alabek ikastolara joateko adina zutenean, Annek lana aurkitu zuen linotipista bezala.

Mitchum haurtzaroan zehar, adarjotzailetzat zuten, sarritan borroka eta bihurrikerien tartean zebilelarik. 12 urte zituela Annek aitona-amonekin bizitzera bidali zuen, Feltonera, bertan bigarren mailako ikastolatik kanporatua izan zelarik, zuzendari batekin borrokatu izanagatik.

Arazoz beteriko gaztaroa

High School-etik kaleratua izan ostean, herrialde guztitik bidaiatu zuen trenean, lanpostu askotan aritu zen, baita boxealari profesional moduan ere. Depresio Handiko urteetan zehar ugariak izan ziren bizi zituen abenturak. 14 urte zituela Savannahn, Georgian, atxilotua izan zen nagikeria zela eta. Mitchumek ihes egin eta bere familiarengana itzuli zen Delawarera. Ia hanka galduarazi zioten lesioetatik indarberritzen zen bitartean ezagutu zuen ondoren berarekin ezkonduko zen emakumea, Dorothy Spence gaztea. Baina berehala errepidera itzuli zen eta baita trenean bidaiatzera ere, helmugarik gabeko eta nortasun bihurriko gaztea bilakatuz. Boxeoko borroka batean begirada loguretuarekin utzi zuen lesio bat jasan zuen, eta hau aktorearen bereizgarri nagusia izan zen.

Aktore bezala hasiera

25 urterekin talentuzko agente bat medio, bere arrebaren lagunak aktore izateko konbentzitu zuen eta Long Beach Theater Guild-ensartu zuen oraindik heziketa prozesuan zegoelarik; bere fisikoa eta itxura partikularra zirela eta papel motzetarako kontratatua izan zen Hollywooden. Bere aukera 1943an iritxi zen Hopalong Cassidy izeneko Western generoko serie batekin. Papel garrantzitsuagoetara egin zuen salto, Mervyn LeRoyen 30 segundos sobre Tokio-ra besteak beste. Oscar Sarietara izendatua izan zen 1945ean William A. Wellman zuzendari bezala zuen También eramos seres humanos filmarekin.

Lan nagusiak

Mitchum zinema beltzeko papeletan kokatzen joan zen, bere burua interpretatuz, espresiorik gabeko, errebelde eta hitz gutxiko pertsonetan, soldadu, marine eta ofizial moduan; westernetan, gangsterretan eta zine dramatikoetan parte hartuz, 1946 eta 1957 tartean batez ere. Deborah Kerr aktorearekin kointziditu zuen lau aldiz, El cielo fue testigo, Mr. Allison (1957), Página en blanco (1960), Tres vidas errantes (1960) eta Reunión en Fairborough (1985) filmetan.

Bere emanaldi hoberenak Encrucijada de odios (1947) Jacques Tourneurena, El Gran Robo (1949), La noche del cazador (1955) eta Cape Fear (El cabo del miedo, 1962) izan ziren. Hiru hamarkada geroago, Martin Scorsesek gidatutago filmeko moldaketan hartu zuen parte.

Bere historian gogoratzen diren beste film batzuk hauek dira: River of No Return, Marilyn Monroerekin; Con él llegó el escándalo, George Peppard gaztearekin batera; Ryan's Daughter (La hija de Ryan, 1970), David Leanek gidatua; eta Embajador en Oriente Medio (The Ambassador, 1984), Rock Hudsonekin batera.

Bizitza pertsonala

1940an, Dorothy Spencerekin ezkondu eta bi seme izan zituen: James eta Chris Mitchum. Dorothy Spencerekin izandako semeez gain, alaba bat izan zuen, Petrina izenekoa. Dorothy Spence ez zen inoiz Mitchumengandik banandu, nahiz eta bere izena Hollywoodeko askandalu eta gehiegikeriarekin lotuta egon. Carroll Bakerekin Cannesen, Marilyn Monroerekin, Rita Hayworthekin eta Ava Gardnerekin hainbat afera izan omen zituen. Hainbat alditan epaimahaira eraman zuten legez kanpoko drogen jabetzagatik.

Heriotza

Robert Mitchum 1997ko uztailaren 1ean hil zen Santa Barbaran, Kalifornian, biriketako miniziarekin 80 urte betzear zegoela.

Filmografia

The Magic of Make-Up (1942) (dokumentala)

The Human Comedy (1943)

Hoppy Serves a Writ (1943)

Aerial Gunner (1943)

Border Patrol (1943)

Follow the Band (1943)

The Leather Burners (1943)

Colt Comrades (1943)

We've Never Been Licked (1943)

Lone Star Trail (1943)

Beyond the Last Frontier (1943)

Corvette K-225 (1943)

Bar 20 (1943)

Doughboys in Ireland (1943)

seFalse Colors (1943)

Minesweeper (1943)

The Dancing Masters (1943)

Cry 'Havoc' (1943)

Riders of the Deadline (1943)

Todos a una (1943)

Johnny Doesn't Live Here Anymore (1944)

Mr. Winkle Goes to War (1944)

When Strangers Marry (1944)

Girl Rush (1944)

Thirty Seconds over Tokyo (1944)

Nevada (1944)

The Story of G.I. Joe (1945)

West of the Pecos (1945)

Till the End of Time (1946)

Undercurrent (1946)

The Locket (1946)

Pursued (1947)

Crossfire (1947)

Desire Me (1947)

Out of the Past (1947)

Rachel and the Stranger (1948)

Blood on the Moon (1948)

The Red Pony (1949)

The Big Steal (1949)

Holiday Affair (1949)

Where Danger Lives (1950)

Hollywood Goes to Bat (1950)

My Forbidden Past (1951)

His Kind of Woman (1951)

The Racket (1951)

Macao (1952)

One Minute to Zero (1952)

The Lusty Men (1952)

Angel Face (1952)

White Witch Doctor (1953)

Second Chance (1953)

She Couldn't Say No (1954)

River of No Return (1954)

Track of the Cat (1954)

Not as a Stranger (1955)

The Night of the Hunter (1955)

Man with the Gun (1955)

Foreign Intrigue (1956)

Bandido (1956)

Heaven Knows, Mr. Allison (1957)

Fire Down Below (1957)

The Enemy Below (1957)

Thunder Road (1958)

The Hunters (1958)

The Angry Hills (1959)

The Wonderful Country (1959)

Con él llegó el escándalo (1960)

A Terrible Beauty (1960)

The Sundowners (1960)

The Grass Is Greener (1960)

The Last Time I Saw Archie (1961)

Cape Fear (1962)

The Longest Day (1962)

Two for the Seesaw (1962)

The List of Adrian Messenger (1963) (Cameo)

Safari en Malasia (Rampage, 1963)

Man in the Middle (1964)

Ella y sus maridos (1964)

Mister Moses (1965)

El Dorado (1966)

The Way West (1967)

Villa Rides (1968)

Anzio (1968)

El póker de la muerte (1968)

Secret Ceremony (1968)

Young Billy Young (1969)

The Good Guys and the Bad Guys (1969)

Ryan's Daughter (1970)

La casita en el árbol / Going Home (1971)

The Wrath of God (1972)

The Friends of Eddie Coyle (1973)

The Yakuza (1975)

Farewell, My Lovely (1975)

Midway (1976)

The Last Tycoon (1976)

The Amsterdam Kill (1977)

Matilda (1978)

The Big Sleep (1978)

Breakthrough (1979)

Agency (1980)

Nightkill (1980)

That Championship Season (1982)

The Winds of War (1983) (Miniseriea)

The Ambassador (1984)

Maria's Lovers (1984)

Reunión en Fairborough (1985)

North and South (1985) (Miniseriea)

Remembering Marilyn (1987) (dokumentala)

Marilyn Monroe: Beyond the Legend (1987) (dokumentala)

Mr. North (1988)

War and Remembrance (1988) (Miniserie)

Scrooged (1988)

John Huston: The Man, the Movies, the Maverick (1989) (dokumentala)

The Brotherhood of the Rose (1989)

Midnight Ride (1990)

Waiting for the Wind (1990)

Believed Violent (1990)

Cape Fear (1991)

The Seven Deadly Sins (1992)

Woman of Desire (1993)

Tombstone (1993) (kontalaria)

Backfire! (1995)

Dead Man (1995)

Waiting for Sunset (1995)

Wild Bill: Hollywood Maverick (1996) (dokumentala)

James Dean: Race with Destiny (1997)

Diskografia

Calypso - Is Like So... (1957, Capitol)

That Man, Robert Mitchum, Sings (1967, Monument)

Bibliografia

Lee Server, Robert Mitchum: "Baby, I don't care", St Martin's, 2001, ISBN 0-312-26206-X

Mike Tomkies, The Robert Mitchum Story, "It Sure Beats Working", Ballantine Books, 1972, ISBN 0-345-23484-7

John Mitchum, Them Ornery Mitchum Boys, The Adventures of Robert and John Mitchum, Creatures at Large, 1989, ISBN 0-940064-07-3

Sinesmenak

Zerbitzu militarra

Lanbidea

Hezkuntza

Familia

Bizitza

Alderdi politikoa

IMDb

Gatazka

Diskoetxea

Genero artistikoa

Erretiro urtea

Debut urtea

Lanbidea

Hizkuntzak

Emaztea

Seme-alabak

Heriotza modua

Heriotza

Jaiotza

Herrialdea

Dorothy Spence

James Mitchum, Chris Mitchum eta Petrina Mitchum