Érika Wallner

Érika Wallner ( Buenos Aires, 1941eko irailaren 2a - Buenos Aires, 2016ko abuztuaren 26a) hala ere, bere benetako izena Érica Frauwallner zen, zinema, telebista eta antzerki aktore argentinarra izan zen.

Biografia

1957an ―16 urte besterik ez zituenean ― telebistako Miss izateko hautatu zuten, baina adin txikikoa zenez 1958an ezin izan zuen Miss Argentinako aukeraketan parte hartu. Bere ordez lehenengo printzesa izan zen Roxana Yani joan zen.

Ibilbidea

Zinema

Zinema munduan 1960an hasi zen "nouvelle vague" izeneko mugimenduaren barnean "diva" izanez. "Heroes de hoy"(1960) pelikulan lortu zuen lehen aldiz protagonista izatea. 60-70. hamarkadetan bere eskandinaviar edertasuna zela eta askotan deitzen zuten filmetan parte hartzeko. Horrela, zuzendari askok, Emilio Vieyrak esaterako, kontuan hartu zuten hainbat generotako filmak egiteko. Genero musikaleko filmetan garaiko hainbat ebeslarirekin lan egiteko aukera izan zuen. "La novia"(1961) filman Antonio Prietorekin, "La novela de un joven pobre" filman Leo Danekin, "Che, OVNI" filman Jorge Sobralekin eta "Simplemente una rosa" (1971) filmnan Leonardo Faviorekin. Genero pikaresko film hauetan antzeztu zuen: "El tesoro del capitán" (1970), "Hay que parar la delantera", "Esposa y amante" (biak 1977),"La isla" eta "El Fausto criollo" (biak1979) eta azkenik polizia film batean, "Un guapo del 900"(1971). 80.hamarkandan "Sin querer queriendo" pelikulan nabarmendu zen, hori dela eta Emilio Vieyrak berriro kontratatu zuen beste film baterako, " Correccional de mujeres" (1986)

Telebista

Ospea telenobelei esker lortu zuen,"El amor tiene cara de mujer" telenobelarekin hasi eta urte batzuetan antzekoak ziren beste askoretan antzeztu zuen, adibidez: "Cuatro mujeres para Adán"(1966), "Cuatro hombres para Eva" (1984), "Celeste" (1991) eta "Celeste siempre Celeste" (1992).

Beldurrezko "El hombre que volvió de la muerte"(1969) obran Narcisco Ibáñez Mentarekin lan egin zuen "Canal 9" telebista katean. Baita ere "El sátiro"(1969) eta "El pulpo negro" (1985) obretan.

1980 eta 1990. hamarkadetanzehar telenobelekin lortutako ospeari esker atzerriko hispanoamerikar kateetan lan egin zuen, adibidez, Floridako enpresa Interamerikarrarekin "Amanda" izeneko telenobela filmatu zuen Libertad Lamarquerren laguntzaz, Puerto Ricoko enpresaren batekin "Claudia Morán" telenobela filmatu zuen, Venezuelakoarekin "Grecia" Grecia Colmenaresen laguntzazn eta azkenik 1996an bere atzerriko azken telenobela filmatu zuen Candice Bergen eta Robert Duvall aktore estatubatuarrekin batera, "El hombre que capturó a Eichmann" Adolf Eichmann naziaren bizitzan oinarritua.

2004an, Pol-ka enpresarentzat, 1950.hamarkadan oinarrituta zegoen "Padre Coraje" telenobela filmatu zuen. Lan egin zuen azken urteetan Christian Manzanelli izan zen bere ordezkaria.

Heriotza

Erika Wallner, 2016ko abuztuaren 26an hil zen, 75 urte bete baina egun gutxi batzuk lehenago, Buenos Aireseko gaixoetxe batean

giltzurruneko arazo batzuengatik egun batzuk igaro eta gero. Horregatik, utzi behar izan zuen lanean ari zen La Casa de Bernarda Alba antzezlana. Edda Diaz aktoreak ordezkatu zuen.

Lanak

Zinema

    • Héroes de hoy (1960)

    • La novia (1961)

    • Máscaras en otoño (1966)

    • Amor a la española (1967)

    • La novela de un joven pobre (1968)

    • Che, OVNI (1968)

    • Chao amor (1968)

    • Cantando a la vida (1969) (Espainia)

    • No importa morir (1969) (Espainia eta Italia)

    • El gran crucero (1970)

    • Simplemente una rosa (1971)

    • Un guapo del 900 (1971)

    • Yo gané el prode... y Ud.? (1973)

    • Vida íntima de un seductor cínico (1975) (Espainia)

    • Hay que parar la delantera (1977)

    • Esposa y amante (1977) (Espainia)

    • La isla (1979)

    • El Fausto criollo (1979)

    • El bromista (1981)

    • Sin querer queriendo (1985)

    • Correccional de mujeres (1986)

    • Tenemos un problema, Ernesto (2014)

Argentinar telebista

    • El sátiro (1963)

    • El amor tiene cara de mujer (1964)

    • Cuatro mujeres para Adán (1966)

    • El hombre que volvió de la muerte (1969)

    • Papá Corazón (1973)

    • El solitario (1980)

    • Herencia de amor (1981)

    • Rebelde y solitario (1982)

    • Amanda (1983)

    • Cuatro hombres para Eva (1984)

    • Paloma hay una sola (1984)

    • Libertad condicionada (1985)

    • Claudia Morán (1986)

    • Grecia (1987)

    • Celeste (1991)

    • Celeste siempre Celeste (1993)

    • Tres minas fieles (1994)

    • Padre Coraje (2004)

    • La ley del amor (2006)

    • Herederos de una venganza (2011)

Espainiar telebista

    • Flash 02 (1967).

Estatubatuar telebista

    • El hombre que capturó a Eichmann (1996)

Antzerkiak