Giuseppe Garibaldi

Giuseppe Garibaldi (Niza, Sardiniako erresuma, 1807ko uztailaren 4 Caprera, Italiako Erresuma, 1882ko ekainaren 2) militar politiko eta italiarra izan zen.

Lehen urteak

Giuseppe Garibaldi Nizan jaio zen, Mediterraneo itsasoaren kostetan dagoen hirian. Gaur egun Italiarekin mugan egiten duen hiri frantziarra da. Hala ere, italiarra zela esan behar dugu, izan ere, garai hartan Sardiniako Erresumaren zati zen hiria. Bere lan militar eta politikoagatik dugu ospetsu Giuseppe, Italia batzeko eginiko lanagatik batez ere.

Cortese tripulazioan parte hartu zuen 1827an. Nizatik itsasontzi bat atera zen Itsaso Beltza, Istanbul eta Galazia zeharkatuz, errusiarren eta turkoen gerraren testigu zela. Clorindako kapitain izenpetu zuten, eta Itsaso Beltza zeharkatu zuen. Giuseppe pirata turkiarren eskuetan erori zen, baina azkenean bizirik atera zen borrokan. Piratei ihes egin zien bere gizonen laguntzaz eta 6 urteren ostean berriro ere bere jaioterrira itzuli zen. 1833an, Emile Barrault kapitain zen espedizioan, Istanbulera bidaiatu zuen berriro eta bidaia hortan hasi zen askatasunari buruzko oinarriak ezagutzen.

Urtebete beranduago Mazzini mugimenduan parte hartu zuen eta kapitain postua lortu zuen Piamonteko Marinan. Mugimenduaren heroietako bat bihurtu zen eta, horregatik, heriotz zigorrera kondenatua izan zen. Nizara alde egin behar izan zuen orduan, baina bidai batzuk egin ostean Hegoaldeko Rio Granden finkatu zen.

Italiara itzulera eta bigarren exilioa

1848an Italiara itzuli ostean independentziaren alde asko borrokatu zuen iparraldean, orduan Austria eta Frantziaren menpe zeudelarik. Italia iparraldeko heroi bilakatu zen berriro ere eta frantziarren laguntzarekin Austriarren aurkako gerran lagundu zuen. Erromatar Errepublika sortu zen, baina berehala izan ziren garaituak. Berriro ere ihes egin behar izan zuen 3.900 soldadu eta bere emaztearekin, atzetik Espainia, Frantzia eta Napoles zituztela. Bere emaztea gaixo zegoela hil zen. Bidaia ugari egin zituen berriro ere.

Bigarren independentzia gerra

1854an berriro ere Italiara itzuli zen, Caprera irlara, bertan egin baitzuen eztanda Bigarren italiar independentzia gerrak. Giuseppe zen generalik garrantzitsuena. 3.000 soldadurekin ia inguruko erresuma guztiak garaitu zituen. Azkenik, Palermora heldu zen eta bertan harrera bikaina izan zuen errebeldeengandik, hauen irlaren independentzia lortuko zutela pentsatu zuten eta.

Italiaren batasuna eta Niza eta Sabovaren galera 1860an

Bere tropak Napolesera bidali zituen, bertan tropa asko zeuden, baita 500 hungariar ere. Irabazi ostean Frantzisko II.ak ihes egin beharra izan zuen eta Napolesen errepublika ezarri zen. Sizilian laguntza ekonomikoa jaso zuen Alejandro Dumasek emanda. Hark, armak eman zizkion Garibaldiri. Bestalde, Giusepperi lagundu zion bere bidaiak idazten. Italia batu bat ikusi nairik Aita Santuen Lurraldera jo zuen, baina ezin izan zuen heldu. Viktor Emanuel Italiako errege egin zuen 1860an. Abraham Lincolnek Estatu Batuetako independentzia gerran parte hartzeko eskatu harren uko egin zion.

Hirugarren independentzia gerra eta azken abenturak

Saiatu eta saiatu ari zen Giuseppe Italia batzen, baina ez zuen lortzen. Napoleonek protesta egin zuen eta Giuseppe preso hartu zuten. Urte batzuk beranduago Ingalaterrara bidaiatu zuen. Bertan ongo etorria izan zen eta lehen ministroa zen Lord Palmerstonekin bildu zen. 1866an Hirugarren independentzia gerra izan zen eta Garibaldiren 40.000 mutilek Austriaren aurka borrokatu eta Trento hiria konkistatu zuten. Berriro ere Erromara bidaiatzea erabaki zuen Frantziako tropak garaitu zituela aprobetsatuz.

Hala ere Frantzia-Prusia gerran parte hartu zuen, Frantziaren errepublikan lagunduz.

Azkenean lortu zuen Italiaren batasun 1870ean. Parlamentuko diputadu aukeratu zuten, baina azkenik uko egin zion, izan ere, ez zetorren bat berak betidanik borrokatutako ideiekin. Bere azken urteetan Caprera irlara joan zen eta 1882an hil zen bertan.

Italia eta Ertamerikan izandako arrakastek heroi bihurtu zuten batez ere Europan, baina alde ilun bat ere badu: Ameriketan esklabuak zituen, pirata eta zaldi lapurtzailea omen zen.

Garibaldi Granadan

Gaur egungo Granadako katedralaren atzean ikus daiteke plaka batean hau: «Aquí vivió Giuseppe GaribaldiHéroe de dos mundosen 1851». Urte hartan han bizi izan zen, orduko pentsio batean, "Sirenaren Etxea" deiturikoa. Etxe hau ondoren William Walker esklabistak erreko zuen. Geroago hiriko lehen hotela bihurtu zen, baita gastronomi zentrua ere.

1930 aldera beltzaran arotz bat etorri zen eta pentsioko gela bat bere lantegi bezala jarri zuen. Emaztea, oso gizena, oilaskoak bidaltzen ibiltzen zen, hauek egun osoa lurreko artoa janez pasatzen bai zuten. Beste gela bat ere hartu zuten, mahai eta zerrauts almazena bezala.

Lehio txiki batez ikus zitekeen patio txiki bat. Lehioaren markoa zaharkiturik eta ia hauts bihurtuta zegoen, eta patioan hiru eguzkilore zuhaitz baten inguruan. Arratsalde argia zen eta zuhaitzaren atzean ume bat ikusi zitekeen biluzik. Orduan umebeltzaran hark zentimo bat eskatu zion. Garibaldi pentsio horretan bizi izan zen jendeari kandelak nola egin erakutsiz. Ondoren, bere "fabrikatxoa" bertako familiari eman zion. Granadan lagun batek lurrinezko zerbitzua zuen San Juan errekan eta bertako jabe izateko esan zion. Hala ere, gobernuak eta Leongo apezpikuak ezezkoa eman zuten.

Egun batean, heroiak bere lagunak abandonatuz alde egin zuen, bere bizitza bidaiariari jarraituz. Granadan utzi utzi zuen aztarna bakarra poesia batzuk izan ziren.

Berriro ere ameriketara joan zen, Nikaraguara hain zuzen ere. Bertako aintziran urte batzuk pasa eta gero berriro ere bere jaioterrira joan zen eta bertan hil zen.

Garibaldi abenturazalea

Giuseppe historiara pasa da Italiaren batasuna eskatzen zuen lehena izan zelako. Baita estatu berri bat sortu zuelako ere, Víktor Emanuel II.aren eskuetan. Nizako arrantzale baten semea izaki herrien eskubideen alde borrokatu zuen eta Piamonteko marinako buru ere izan zen. Espaguetiak saltzen ere aritu aritu zen, baita kandelak egiten New Yorken ere.